Taiga
Taiga edo baso boreala konifero-baso ezaugarri nagusitzat duen bioma da. Oro har, taiga deritzo Errusiako eskualdeari; eta baso boreala, ezaugarri hori duten munduko beste eskualdeei.

Geografikoki Errusiako iparraldean eta Siberian, Europako iparraldean, Hudsoneko badiako eskualdean, Kanadako iparraldean eta Alaskan kokatzen da. Taigak hegoaldean estepa eta iparraldean tundra ditu. Hego hemisferioan ez dago taigarik latitude haietan ia ez baitago lurzorurik.
Eskualdeko klima hotza da oso, udako batez besteko tenperatura 19 °C da, negukoa, berriz -30 °C. Hala ere, ez du elurte handirik egiten, urtean zehar prezipitazioak ez baitira 450 mmra ailegatzen.[1]
Hitza munduan errusierazko Тайга hitzetik hedatu zen baina hitz hori ziur aski Mongoliatik edo Yakutia hegoaldeko yakuto hizkuntzatik dator, basoz estalitako jenderik gabeko lurraldea; basoaren sakontasuna) [2]

Taigako fauna
aldatuTaigako faunan hango baldintzak (hotza, bereziki) jasateko gai diren hainbat ugaztun aurki daitezke. Neguan hauek hibernatzen dute:
- Erbi artikoa (Lepus arcticus)
- Lepahoria (Martes cibellina),
- Oreina (Cervus elaphus),
- Hartz arrea (Ursus arctus)
- Altzea (Alces alces)
- Jatuna (Gulo gulo)
- Otso artikoa (lupus arctus)
Hegaztiak, bestetik, klima baldintza horiek direla eta, guztiak migratzaileak dira.
Taigako flora
aldatuLandarediari dagokionez, taigan koniferoak dira nagusi. Zuhaitz mota hauek taigako baldintzetara moldatuta daude. Hona hemen taigako landarediaren adibide batzuk:
Landareen bizitzarako egokia den urte sasoia lau hilabete ingurukoa da.
Taigak pairatzen dituen mehatxuak
aldatuKlima aldaketa
aldatuKlima aldaketaren ondorioz, baso borealen latitude eremua Lurreko tenperatura igoera handiena jasaten ari da. Muturreko tenperatura hotzak urritu dira neguan; eta udan, aldiz, tenperatura igo da.[3] Ondorio ugari ditu fenomeno horrek:
- Zuhaitzentzat kaltegarriak diren intsektuek erraztasun handiagoa dute zabaltzeko. Esaterako, izeiaren azaleko kakalardoa (Dendroctonus rufipennis) Alaskan eta Yukonen, mendiko pinuaren kakalardoa Columbia Britainiarrean, eta abar.[4]
- Bertako basoen ordez, inguru beroagoko basoak hedatzen ari dira.[5]
- Gizakien presentzia erraztu da.
Naturaren ustiapena
aldatuMundu osoko taigetan basogintza asko zabaldu da. Ondorioz, bertako basoak desagertu ahala, haien ordez monolaborantza artifiziala hedatzen ari dira, hau da, espezie bakarreko landaketak. Gainera, basogintza intentsibo horrek tamaina handiko makinaria behar du, lekuetara heltzeko bide egokiak, langileentzako zerbitzuak... eta horiek guztiek kalteak dakartzate ekosisteman.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Salvat Entziklopedia. Bartzelona: Salvat Editores, 2004
- ↑ [1] Errusiako Hiztegi Entziklopedia.
- ↑ https://web.archive.org/web/20111003125459/http://www.arcus.org/witness-the-arctic/2009/3/article/507
- ↑ https://web.archive.org/web/20121017075110/http://cfs.nrcan.gc.ca/pages/48
- ↑ http://www.scientificamerican.com/article.cfm?id=forest-changes-in-alaska-reveal-changing-climate
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Tundra eta taiga: barrameda.com.ar
- (Ingelesez) Kanadako geografia: [2]
- (Ingelesez) Taiga Biological Station: [3]
- (Ingelesez) Baso borealak babesteko nazioarteko kanpainak: [4]