Mika Waltari
Mika Toimi Waltari (Helsinki, 1908ko irailaren 19a - Helsinki, 1979ko abuztuaren 26a) finlandiar idazlea izan zen, genero historikoan nabarmendu zena[1]. Bereziki ezaguna best-seller izan zen Sinuhe egyptiläinen (Sinuhe egiptoarra) izenburuko eleberria idazteagatik, zinemara moldatua ere izan zena. Olerkigintza eta antzerkia ere landu zituen.
Mika Waltari | |
---|---|
![]() (1935) | |
Bizitza | |
Izen osoa | Mika Toimi Waltari |
Jaiotza | Helsinki, 1908ko irailaren 19a |
Herrialdea |
![]() |
Bizilekua |
Etu-Töölö (en) ![]() |
Lehen hizkuntza | finlandiera |
Heriotza | Helsinki, 1979ko abuztuaren 26a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Hietaniemi hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: Minbizia |
Familia | |
Seme-alabak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Helsinkiko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | finlandiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, kazetaria, eleberrigilea, gidoilaria, poeta eta antzerkigilea |
Jasotako sariak | |
Nominazioak |
ikusi
|
Izengoitia(k) | Kristian Korppi, Leo Rainio, Leo Arne, M. Ritvala eta Nauticus |
Genero artistikoa |
eleberri historikoa Nobela poliziakoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
IMDb | nm0909958 |
![]() |
BiografiaAldatu
Mika Waltari Helsinkin jaio zen eta bost urte zituela aita hil zitzaion. Haurra baino ez zen Finlandiako Gerra Zibila izan zenean. Beranduago Helsinkiko Unibertsitatean teologia ikasten hasi zen bere amak bultzatuta, baina laister utzi zuen filosofia, estetika eta literatura hartuz. 1929an graduatu zen, baina aurrez 1927an Parisen izan zen eta han idatzi zuen bere eleberri ezagunenetako bat, Suuri illusioni (Ilusio handia), bizitza bohemio baten istorioa.
1930 eta 1940 hamarkadetan kazetari eta kritikari izan zen, Europako hainbat egunkaritan idatziz. Suomen Kuvalehti aldizkariaren zuzendaria ere izan zen. Hainbat literatur lehiaketetan ere hartu zuen parte, bere iritzia kalitatezkoa zela erakusteko eta hauetan sortu zen Palmu inspektorea pertsonaia, Helsinkiko polizia departamenduko inspektore latza.
Bigarren Mundu Gerra garaian gobernuaren informazio zentruan egin zuen lan propaganda politikoaren menpe. 1945 urtean argitaratu zen mundu mailako sona emango zion lana, Sinuhe egyptiläinen (Sinuhe egiptoarra)[2]. 1954 urtean Hollywoodek zinemara eraman zuen. Eleberri historiko gehiago ere idatzi zituen, Aingeru iluna adibidez, Konstantinoplaren 1453ko erorketan kokatzen dena.
1957an Finlandierazko Akademiako kide bihurtu zen eta 1970an Turkuko Unibertsitateko ohorezko doktore izendatu zuten. Bi asteroidek ere bere omenezko izena dute, 4266 Mika Waltar eta 4512 Sinuhe
LanakAldatu
Finlandierazko idazle langileenetakoa izan da, izan ere 29 eleberri, 15 novella, 6 ipuin bilduma, 6 poesia bilduma eta 26 antzerki idatzi baitzituen. Bere lanak 30 hizkuntza baino gehiagotara itzuliak izan dira.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Mika Waltari. Noiz kontsultatua: 2017-11-24.
- ↑ (Ingelesez) Etusivu. Noiz kontsultatua: 2017-11-24.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mika Waltari |