Bielorrusiera
Bielorrusiera[1] (беларуская мова, "byelaruskaya mova"), lehenago errusiera zuria deitua, Bielorrusiako hizkuntza ofiziala da, errusierarekin batera. Bertan eta Polonian hitz egiten da bereziki, eta guztira, 8 milioi hiztun ditu.
Ipar-ekialdeko eslaviar hizkuntza da. Bielorrusieraren hiztegia batik bat ukranierari lotuta dago.
Dialekto nagusiak ipar-ekialdekoa eta hego-mendebalekoa dira; haien artean trantsizio gunea dago, Minsk hirian, hizkuntza ofizialearen oinarria dena. Bielorrusiako hego-mendebaleko muturreko dialektoa ukranieratik oso hurbil dago.

Ipar-ekialdekoa Erdikoa Hego-mendebalekoa Polesia mendebalekoa Puntu marrak: Gorria: Bielorrusieraren gunea (1903, Yefim Karskiy). Urdina: Errusieraren mendebaleko dialektoen muga (1967, Zaharova, Orlova). Berdea: Bielorrusiera eta errusiera edo ukraineraren artean muga (1980, Bevzenk)
Erreferentziak
aldatu- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-09-04).
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |