Jatorrizko Tavastia
Jatorrizko Tavastia | |||
---|---|---|---|
| |||
Herrialdea | Finlandia | ||
Hiriburua | Hämeenlinna | ||
Udalerri-kopurua | {{{udalerri}}} | ||
Hizkuntza ofizialak | Finlandiera Suediera ¹ | ||
Agintaria | Toni K. Laine | ||
Lurralde historikoak | Tavastia | ||
Azalera -Ur-azalera |
5.204 {{{ur-azalera}}} | ||
Biztanleria Dentsitatea |
169.952 (2007 31,9 bizt/km² | ||
Eskualdeko arraina Eskualdeko hegaztia Eskualdeko landarea Eskualdeko ugaztuna |
Platuxa Arrano arrantzalea Pulsatila Ipar-katamotza | ||
Webgune ofiziala | (Ingelesez) (Finlandieraz) | ||
¹ Denak finlandierazko udalerri elebakarrak dira. |
Kanta-Häme edo Jatorrizko Tavastia Finlandiako eskualde bat da. Varsinais-Suomi, Satakunta, Pirkanmaa, Päijät-Häme eta Uusimaa lurraldeekin egiten du muga. Hämeenlinna hiri handiena da Riihimäki eta Forssa herriekin batera.
Historia
aldatuEskualdeko lehenengo biztanleak, ehiztari eta biltzaileak gehien bat, k.a. IX. mendean iritsi zirela uste dute arkeologo adituenek. Hauek itsasoak eta bertako inguruneak eskaintzen zienaz baliatzen ziren bizirauteko. Gaur egun Finlandiako hizkuntza nagusia, finlandiera, k.a. VI. mendean bertara iritsitako gizonen hizkuntzatik eratorritakoa dela ziurtatu dute. Beraz, finlandiera, Europako hizkuntza zaharrenetakoa dela frogatzea lortu dute. 1155. urtean, probintzia, suediarren esku gelditu zen, lurralde hauetan Häme gaztelua eraiki ostean hauen nagusitasuna erakutsiz. Hauek, ekarpen asko egin zituzten bertako gizarte atzeratuan. Hala ere, haien hizkuntza zapaldu eta kristautasuna, eta ondoren luteranismoa, inposatuak izan zitzaizkien biztanleei.
1721. urtean, eskualdea, Errusiaren menpe gelditu zen, hauek, biztanleak suediarren zapalkuntzatik babestuko zituztela hitzeman ondoren. Eskualde osoa 1812. urtean Errusiak menperatu ostean, Finlandiako Dukerri Handia osatu zuen Finlandiak Errusiaren barnean. 1860. urtean sortutako nazionalismo baten ondorioz, finlandiera berreskuratua izan zen eta independentzia grinak, 1918. urtean soberanismoa lortzea ekarri zuen.
Administrazioa
aldatuEskualdeko zerbitzu guztiak Hämeenlinna hiriburuan daude. Hiriburua izateaz gain, biztanle gehiengo hiria da eta eskualdeko ekonomiaren irabazi gehienak bertan daude.
Udalerriak
aldatuEskualdea 3 barrundietan banatzen da: Forssakoa, Hämeenlinnakoa eta Riihimäkiko barrundiak. Banaketa hauek ez duten esanahi gehiegi, izan ere eskualde guztia hiriburuak kontrolatzen du gehien bat. Barrundi hauek batez ere, laguntza ekonomikorako erabiltzen dira.
Jatorrizko Tavastiako hiriak | ||
---|---|---|
Forssa | Hämeenlinna | Riihimäki |
Hiru hauek gehituta 3 hiri (barrundiko hiri nagusiak) eta 13 udalerri gelditzen zaizkigu, batzuk herri osoak direlarik eta beste batzuk aldiz, hainbat herri txiki-txiki bateraturik.
Forssako Barrundia |
Hämeenlinnako Barrundia
|
Riihimäkiko Barrundia |
Demografia
aldatuAtzerritarrak (2019)[1] | |||
---|---|---|---|
Z. | Jaioterria | Biztanleak | |
1 | Estonia | 1.241 | |
2 | Polonia | 426 | |
3 | Errusia | 342 | |
4 | Irak | 297 | |
5 | Thailandia | 249 | |
6 | Siria | 205 | |
7 | Somalia | 195 | |
8 | Afganistan | 160 | |
9 | Turkia | 156 | |
10 | Kongoko Errepublika Demokratikoa | 120 |
Argazki gehiago
aldatu-
Armarria.
-
Forssako eliza.
-
Janakkalako liburutegia.
-
Renko herriko eliza.
Kanpo estekak
aldatu- ↑ "Citizenship according to age and sex by region, 1990-2019". Tilastokeskus. 2020.04.01