Åland
Åland[1] edo Åland uharteak (Landskapet Åland suedieraz eta Ahvenanmaan maakunta finlandieraz) Itsaso Baltikoko uhartedi bat da, Botniako golkoaren sarbidean kokaturik dagoena.
Åland Landskapet Åland Ahvenanmaan maakunta |
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
|
||||||
Goiburua: Bakearen Uharteak | ||||||
Ereserkia: Ålänningens sång | ||||||
Hiriburua eta hiri handiena | Mariehamn | |||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Suediera | |||||
Herritarra | alandar | |||||
Gobernua | Finlandiaren autonomiadun probintzia | |||||
- | Gobernadorea | Peter Lindbäck | ||||
- | Gobernuburua | Viveka Eriksson | ||||
Autonomia | ||||||
Azalera | ||||||
- | Guztira | 13,517 km2 |
||||
- | Ura (%) | 88 | ||||
Biztanleria | ||||||
- | Zenbatespena (2009) | 27.700 | ||||
- | Dentsitatea | 18,14 bizt./km2 | ||||
Dirua | Euroa (EUR) | |||||
Ordu-eremua | EET (UTC+2) | |||||
- | Udan (DST) | (UTC+3) | ||||
Aurrezenbakia | +358 | |||||
Internet domeinua | ax |

Eskualde autonomoaAldatu
Desmilitarizatua, suediar elebakarra eta autonomoa den lurraldea osatzen du Finlandiaren barruan. Eskualde honetan dagoen autonomia maila dela eta Finlandiari dagozkion hainbat afera bertan erabakitzen dira.
EtimologiaAldatu
Aintzin norvegierazko Ahvaland izena du jatorrian, honek "uraren lurraldea" esan nahi du. Suedieraz Åland-rea eboluzionatu zuen "ibaien lurraldea" bihurtuz, finlandierazko eta estonierazko Ahvenanmaa izenak jatorrizko izenaren antz handiagoa du baina literalki "perkaren lurraldea" esan nahiko luke.
Landskapet Åland izen ofizialak "Åland Eskualdea" esan nahi du.
HistoriaAldatu
Glaziazio ondorengo isostasiaren ondorioz azaldu ziren uharteak. Harri eta Burdin aroetan ehiztariak, arrantzaleak eta fruitu biltzaileak ziren eta duela 7.000 nekazaritza iritsi zen[2]. Neolito garaiko keramika aurkitu izan da egindako indusketetan. Burdin Aroan Eskandinabiako penintsularekiko harremanak hasi zituzten, Bikingo Aroan sendotu zirenak. Bikingoen 380 hilobi eta sei gazteluren hondarrak aurkitu dira uharteotan.
XIII mendean Suediak Finlandia bereganatu zuen[2] eta 1809an Suediak Errusiari eman behar izan zion Finlandia eta berarekin batera Åland uhartedia ere bai. Errusiak uharteak gotortzea erabaki zuen eta Bomarsund gotorleku handia eraiki zuen. 1854 urtean Krimeako Gerraren barnean Frantziako eta Britainia Handiko itsas flotak gotorlekua suntsitu zuen. Gerrari amaiera eman zion 1956ko Parisko Itunean uharteak desmilitarizatzea erabaki zen[3].
1917ko Finlandiaren Independentzia prozesuan Suediako tropez bertako populazioa babestu zuten Errusiarrek aurka, izan ere bertako populazioa suediar jatorrikoa baitzen. Independentzia lortu ondoren uhartediak Suedian sartzeko saiakera egin zuen. 1919an egindako bozketan %95-a alde azaldu zen baina Finlandiak ez zion baimenik eman eta Suediak ere ez zuen indar handirik egin, Finlandiarekiko harreman honak mantentze aldera.
Bigarren Mundu Gerratik aurrera populazioaren sentimendua aldatu egin zen, "Finlandia barneko suediar probintzia" izatetik "Finlandiako autonomia bereziko eskualdea" izatera pasatzean.
GeografiaAldatu
Åland uharteak 6.500 inguru dira, baina horietako batean, Fasta Åland izenekoa biztanleriaren %90a bizi da. Gainerako uharteak txikiak dira. Finlandiako Eskualderik txikiena da, hala populazioan nola azaleran.
Uhartediaren itsasoan kokaturik dago uhartedia, Finlandia kontinentaleko hego-mendebaldeko ertzetik oso gertu.
KlimaAldatu
Datu klimatikoak (Mariehamn normals 1981–2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 8.5 | 10.2 | 15.8 | 24.5 | 30.0 | 32.0 | 35.9 | 31.8 | 27.3 | 18.9 | 11.3 | 10.0 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -1.7 | -2.1 | 2.0 | 8.8 | 15.5 | 19.5 | 22.3 | 20.5 | 14.9 | 8.8 | 3.0 | -0.1 | 9.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -4.4 | -5.2 | -1.6 | 4.0 | 10.2 | 14.5 | 17.5 | 16.0 | 10.9 | 5.9 | 0.8 | -2.6 | 5.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -7.3 | -8.3 | -4.9 | -0.2 | 4.8 | 9.3 | 12.6 | 11.6 | 7.2 | 3.2 | -1.6 | -5.6 | 1.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -34.8 | -32.9 | -23.7 | -10.9 | -5.8 | -1.5 | 1.8 | 0.2 | -5.2 | -15.0 | -19.8 | -33.8 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 61 | 42 | 43 | 32 | 39 | 59 | 79 | 80 | 64 | 78 | 76 | 70 | 723 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11 | 8 | 9 | 7 | 7 | 8 | 9 | 11 | 9 | 12 | 13 | 12 | 116 |
Eguzki orduak | 40 | 75 | 134 | 204 | 284 | 276 | 287 | 230 | 155 | 89 | 38 | 27 | 1839 |
Iturria (1): Météo Climat[4] | |||||||||||||
Iturria (2): Météo Climat[5] |
UdalerriakAldatu
16 udalerrik osatzen dute eskualdea:
Udalerria | Biztanleria | Udalerria | Biztanleria | |
---|---|---|---|---|
Mariehamn | 11.521 | Föglö | 564 | |
Jomala | 4.646 | Geta | 509 | |
Finström | 2.529 | Brändö | 465 | |
Lemland | 1.991 | Vårdö | 433 | |
Saltvik | 1.827 | Lumparland | 390 | |
Hammarland | 1.521 | Kumlinge | 315 | |
Sund | 1.033 | Kökar | 243 | |
Eckerö | 932 | Sottunga | 99 |
EkonomiaAldatu
Uhartedietako ekonomia jarduera nagusiak ontzigintza, merkataritza eta turismoa dira. Ontzigintzak Ekonomiaren %40-a hartzen du. Itsasportu garrantzitsuenak Fasta Åland uharte handian daude, Marienhamn (hegoaldean), Berghamn (mendebaldean) eta Långnäs (ekialdean).
2006ko Eurostat-en arabera Finlandiako eskualderik aberatsena da eta Europar Batasuna osatzen duten 268 eskualdeen artean 20. aberatsena[6], Barne Produktu Gordina per capita Europar batasuneko batazbestekoarengandik %47-a goitik dagoelarik. Langabezia-tasa %3'9-koa du (2014).
Moneta ofiziala euroa den arren suediar koroa ere onartzen da bertan.
DemografiaAldatu
Atzerritarrak (2019)[7] | |||
---|---|---|---|
Z. | Jaioterria | Biztanleak | |
1 | Suedia | 1.485 | |
2 | Errumania | 403 | |
3 | Letonia | 387 | |
4 | Estonia | 204 | |
5 | Thailandia | 104 | |
6 | Alemania | 68 | |
7 | Siria | 63 | |
8 | Erresuma Batua | 46 | |
9 | Ukraina | 46 | |
10 | Polonia | 45 |
Populazioak ez du aldaketa nabarmenik izan azken hamarkadetan baina gutxi bada ere goranzko joera izan du, 1980 urtean 22.700 izatetik 2013an 29.013 izatera pasa baita.
%90ak suediera du ama hizkuntza eta %5-a baino ez dira finlandiar jatorrikoak. %75'9ak Finlandiako Eliza Ebangeliko Luteranoa jarraitzen du. Finlandiako eliza kristau zaharrena bertan dago, Jomalako San Olaf eliza, XIII mendekoa.
KirolakAldatu
Åland uhartediak Uharteetako Jokoak txapelketan hartzen du parte eta 1991 eta 2009an bera izan zen antolatzailea.
IFK Mariehamn futbol taldeak 2016ko Finlandiako Liga irabazi zuen[8] eta 2015ean Kopa.
Åland Stags uharteetako errugbi taldea da.
IruditegiaAldatu
IFK Mariehamn taldeko jokalariak.
ErreferentziakAldatu
- ↑ 154. araua - Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. Zeinu diakritikoarekin (Åland) nahiz gabe (Aland) idatz daiteke. Euskarazko testu arruntetan, ohikoa da diakritiko bereziak (gure ingurunean ohikoak ez direnak) ez idaztea Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2010-05-15.
- ↑ a b (Ingelesez) ÅLAND, THE HISTORY | Ålands kulturhistoriska museum. Noiz kontsultatua: 2017-11-29.
- ↑ (Ingelesez) Uneasy Sweden and the Menace of Prussianism; An Analysis of the Scandinavian Situation in View of Kaiser's Reported Ambition to Make the Baltic a German Lake. Noiz kontsultatua: 2017-11-29.
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ Ahvenanmaa on EUn 20 vaurain alue. .
- ↑ "Citizenship according to age and sex by region, 1990-2019". Tilastokeskus. 2020.04.01
- ↑ (Suedieraz) «IFK vann årets ligaguld» IFK Mariehamn Fotboll Noiz kontsultatua: 2017-11-29.
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) Webgune ofiziala[Betiko hautsitako esteka]