Delaware
Delaware (ingelesez: Delaware) Ameriketako Estatu Batuetako 50 estatuetako bat da. Herrialdearen ipar-ekialdean dago, Ozeano Atlantikoaren itsasertzean. 6.446 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 952.065 biztanle zituen.[1] Hiriburua Dover da, eta Wilmington hiririk jendetsuena.
Delaware | |||
---|---|---|---|
State of Delaware | |||
Ereserkia: Our Delaware (en) ![]() | |||
Goiburua: Liberty and Independence | |||
| |||
Delaware_in_United_States_(zoom).svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Dover 39°12′0″N 75°30′0″W | ||
Hiririk handiena | Wilmington | ||
Azalera | 6.446 Ura %21,71 | ||
Punturik altuena | Ebright Azimuth (en) ![]() | ||
Punturik sakonena | Ozeano Atlantikoa | ||
Kontinentea | Ipar Amerika | ||
Mugakideak | New Jersey, Pennsylvania eta Maryland | ||
Administrazioa | |||
Gobernadorea | John Carney | ||
Delawareko Gobernadorea | John Carney (en) ![]() | ||
Legebiltzarra | Delawareko Biltzar Orokorra | ||
Epai autoritatea | Delawareko Epaitegi Gorena | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 945.934 (2015)![]() | ||
Dentsitatea | 146,61 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ezkontzeko adina | genero guztiak: 18 | ||
Derrigorrezko eskolaratzea | -16 | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 75.512.500.000 US$ (2020) 77.082.400.000 US$ (2019) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2019) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1787ko abenduaren 7a | |||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | ikusi
| ||
delaware.gov |
GeografiaAldatu
Hegoalde eta mendebaldean Marylandekin du muga, iparraldean Pennsylvaniarekin, eta ekialdean New Jersey eta Ozeano Atlantikoarekin. Iparraldea mendi txikiz betea dago, hegoaldea, aldiz, erabat laua da. Klima epela eta hezea du.
HistoriaAldatu
XVI. mendean europarrak etorri baino lehen, lenape amerindiar tribua bizi zen iparraldean, eta naticoke tribua hegoaldean. 1631. urtearen inguruan, herbeheretar eta suediar merkatariek kolonizatu zuten lurraldea. Ingelesen mende geratu zen 1664an. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran parte hartu zuten hamahiru kolonietako bat izan zen. 1787ko abenduaren 7an, Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa berretsi zuen lehen estatua izan zen. Harrezkero, Lehen Estatua (ingelesez: the First State) goitizena ematen zaio.
EkonomiaAldatu
Nekazaritza eta abere hazkuntza dira ekonomia jarduera garrantzitsuenak. Industria Wilmington hirian biltzen da: kimika, automobilak eta petrolio findegiak.
Irudi galeriaAldatu
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-2-14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
biztanleria
izeneko erreferentziarako