Ireki menu nagusia

Samiera Eskandinaviako iparraldean samiek mintzatzen duten uraldar hizkuntza da, laponiera izenez ere ezaguna. 20.000 bat lagunek mintzatzen dute eta beste uraldar hizkuntzekin harremana du (finlandiera, estoniera, kareliera...). Modu askotara izendatzen da nazioartean: saami (hizkuntza), samic eta abar. Euskaraz, laponiera izena (Laponia lurraldeari lotua), gaur egun baztertzeko joera dago, samiak gutxiesteko erabili izan baita.

Samiera
Sami languages large.png
Sami hizkuntzen banaketa geografikoa: 1. Hegoaldeko samiera, 2. Ume samiera, 3. Pite samiera, 4. Lule samiera, 5. Iparraldeko samiera, 6. Skolt samiera, 7. Inari samiera, 8. Kildin samiera, 9. Ter samiera.
Datu orokorrak
Lurralde eremua Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusia
Hiztunak 20.000 inguru
Ofizialtasuna Norvegiako inguru batzuetan onarpen ofiziala du; Suedia eta Finlandiako udal erakunde batzuetan gutxiengo baten hizkuntza gisa onartua dago
Eskualdea Laponia
Araugilea Ez du
Hizkuntza familia
hizkuntza
giza hizkuntza
Hizkuntza ural-altaikoak
uraldar hizkuntzak
Ugrofinlandiar hizkuntzak
Fino-permiar hizkuntzak
Fino-volgaitar hizkuntzak
hizkuntza fino-samiak
Informazio filologikoa
Alfabetoa latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2 smi
Glottolog saam1281

HistoriaAldatu

1948an, samiera biziberritzeko egitasmo bat eraman zuten aurrera: ipar samiera izeneko aldaera hartu eta finkatu zuten, hiztun gehien zituen dialektoa zela ikusi zutenean. Hala ere, Errusia aldeko samiek euren hizkuntza alfabeto zirilikoarekin idaztea erabaki zuten. Sami horiek alfabeto zirilikoaren aldaera hedatu bat erabiltzen dute, 1937an ofizialki onartua.

AdibideaAldatu

Zenbakiak, ipar samieraz idatzita:

1 - okta
2 - guokte
3 - golbma
4 - njeallje
5 - vihtta
6 - guhtta
7 - čieža
8 - gávcci
9 - ovcci
10 - logi
20 - guoktelogi
30 - golbmalogi

Samiera idatzia eta egoera soziolinguistikoaAldatu

 
Samierazko alfabeto ziriliko bat, SESB 1933

Samieraren egoera soziolinguistikoa oso kaskarra da. Hiztun gutxi ditu, eta, gainera, hainbat dialekto literariotan banatua dago. Hizkuntzaren aldaerez hitz egiten bada ere, forma literario finkatu desberdin horiek hizkuntzak direla esatea zehatzagoa da, samiera hizkuntza horien multzoa izanik. Bederatzi hizkuntza eta bakoitzaren baitan hizkelgiak[1]. Aldaeron tamaina txikia dela eta, hala ere, dialektoez hitz egiten da normalean, nahiz eta batzuetan euren artean ez diren ulertzen. Ondokoak samiera forma desberdinak dira:

- Akkala samierari dagokionez, azken hiztuna 2003an hil zen. Kemi samiera, azkenik, XIX. mendean desagertu zen.

ErreferentziakAldatu

  1. Elustondo, Miel A. (2018) «Etorkizuneko liderrak elkar ezagutzen. > 'Samiera Finlandian'» Argia (2.615 zk.) ISSN 0213-909X . Noiz kontsultatua: 2018-10-10.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu