Ireki menu nagusia

Finlandiako golkoa[1] (finlandieraz: Suomenlahti, estonieraz: Soome laht, errusieraz: Фи́нский зали́в) Itsaso Baltikoaren adarra da, Europa iparraldean dagoena; iparraldean Finlandia du, hegoaldean Estonia eta ekialdean Errusia.

Finlandiako golkoa
Finlandiako golkoa hemen kokatua: Europa
Finlandiako golkoa
Finlandiako golkoa
Finlandiako golkoa (Europa)
Baltic Sea map3.png
Ozeanoa Ozeano Atlantikoa
Kontinentea Europa
Koordenatuak 59° 50′ 00″ N, 26° 00′ 00″ E / 59.833333333333°N,26°E / 59.833333333333; 26Koordenatuak: 59° 50′ 00″ N, 26° 00′ 00″ E / 59.833333333333°N,26°E / 59.833333333333; 26
Azalera 30.000 kilometro koadro
Luzera 400 kilometro
Zabalera 130 kilometro
Sakonera batez bestekoa: 38 m
handiena: 115 m

GeografiaAldatu

Golko luzea da, 30.000 kilometro koadroko eremua hartzen duena; 400 kilometro luze da, 70 kilometro zabal (ahoan 130 kilometro eta Neva itsasoratzen den puntuan 12 baino ez). 38 metro sakon da batez beste, eta sakonera handiena, ahokoa, 115 metro ingurukoa da. Iparraldeko ertzak golko eta penintsula ugari ditu eta uharte txikiz josita dago. Hegoaldeko ertza zuzenagoa da; bertan dago Baltikoko Klint, 55 metro ere har ditzakeen itsaslabarra.

Neva ibaiak dakarren urari esker, oso gazitasun txikia dauka. Tenperaturari dagokionez, neguan 0 °C inguruan izaten da eta golkoaren ertzak izoztu egiten dira, ekialdean hasi eta mendebalderantz zabalduz. Golko osoa izoztea ere ez da ez-ohikoa[2]. Udan, berriz, 15-17 °C inguru hartzen da azalean.

UharteakAldatu

Uharte ugari daude golkoan. 1700. urtetik aurrera, 19 uharte artifizial eraiki zituen Errusiak bertan gotorlekuak ezartzeko[3]. Uharte handienak honako hauek dira:

IbaiakAldatu

Finlandiako golkora ibai ugari isurtzen dira. Garrantzitsuenak honako hauek dira: Neva ekialdean, Narva hegoaldean eta Kymi iparraldean.

Flora eta faunaAldatu

Golkoaren inguruan konifera eta zuhaitz hostoerorkorren basoak daude. Espezie ugarienak pinua, izei gorria, urkia eta sahatsa dira. Golkoaren ekialdeko muturreko paduretan lezka eta igebelarrak agertzen dira.

Faunari dagokione,z nagusiak arrainak dira, beste askoren artean izokina, perka, sardinzarra, bakailaoa, ibai-aingira...[4] Itsas txakur edo fokak ere ikusten dira, grisa eta marmolairea besteak beste.

Hiri handienakAldatu

Golkoaren ekialdeko muturrean, Neva ibaiaren ahoan, San Petersburgo dago, Errusiako bigarren hiririk handiena. Golkoaren ertzean bi herrialderen hiriburuak daude: Helsinki, Finlandiakoa, eta Tallinn, Estoniakoa; lehenengoa iparraldeko ertzean dago eta bigarrena hegoaldekoan.

Hiria Biztanleria (2017)
1   San Petersburgo 5.323.300
2   Helsinki 642.045
3   Tallinn 447.414
4   Espoo 277.375
5   Vyborg 79.962
6   Petergof 73.199
7   Sosnovy Bor 65.788
8   Kotka 53.730
9   Porvoo 50.203
10   Kronstadt 43.005

HistoriaAldatu

Duela 9.000 urteko aztarna ugari aurkitu dira Finlandiako golkoaren ertzetan. Sestra ibaiaren inguruan (Errusia) neolitoko 11 eremu aurkitu dira esate baterako.

Ondoren fino-hungariarrak iritsi ziren eremu honetara eta VIII eta IX artean eslaviarrak. 1219ko Lyndanisseko gudaren ondoren Danimarkak konkistatu zuen eremua baina 1343ko estoniarren altxamenduaren ondoren Ordena Teutonikoak eskuratu zuen golkoaren hegoaldeko ertza. Iparraldean tribu finlandiarrak zeuden baina XII. eta XIII .mendeen artean Suediako inperioak menperatu zuen lurraldea[5].

1700 eta 1721 artean Iparraldeko Gerra Handia izan zen eta Errusiak ekialdea eskuratu zuen. 1703an sortu zuten San Petersburgo hiria, Errusiako hiriburu bihurtu zena, eta oraindik ere inguruko hiri handiena izaten jarraitzen duena. Hurrengo urteetan suediarren eta errusiarren arteko borrokak izan ziren. XX. mendean inguruko herrialdeen independentzia iritsi zen. Finlandia 1917an bihurtu zen estatu eta Estonia 1918an. Sobietar Batasunak Estonia hartu zuen, baina 1991. urtean berriz ere independente bihurtu zen.

Irudi galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. 159. araua Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-10-18.
  2. (Ingelesez) Behrens, H. W. A.; Borst, J. C.; Meulen, J. P. van der; Droppert, L. J.; Stel, J. H. (1997-12-12) Operational Oceanography: The Challenge for European Co-operation Elsevier ISBN 9780080538044 . Noiz kontsultatua: 2017-11-29.
  3. Форты Финского залива . Noiz kontsultatua: 2017-11-29.
  4. (Errusieraz) 404 Страница не найдена - fishers.spb.ru . Noiz kontsultatua: 2017-11-29.
  5. "Saaremaa became a Danish possession in 1573" - Google Bilaketa . Noiz kontsultatua: 2017-11-29.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Finlandiako golkoa