Finlandiako geografia

Finlandia, Suomen tasavalta/Republiken Finland) Europa iparraldeko estatu bat da, iparraldegoago dagoena. Haren muga geografikoak hauexek dira: Baltikoa itsasoa, Botniako golkoa eta Finlandiako golkoa, Suedia eta Errusia artean. Geografia politikoaren ikuspuntutik Suedirarekin, mendebaldean, 540 kilometro ditu, iparraldean Norvegiarekin 720 km., ekialdean Errusiarekin 1268 km. eta Estoniarekin kostaldea. Finlandiako lurraldearen laurden bat Zirkulu Polar Artikoaren barruan dago, 60° ipar-latitude baino gorago, Laponia. Iparraldeko zati bat Eskandinaviar penintsulan dago.

Finlandiako irudia satelite bidez hartuta.

Geografia fisikoa

aldatu

Finlandiaren zabalera 338.145 km²koa da;[1] horietatik 304.623 km² lehorrekoak dira eta 33.552 km² ur-kontinentalekoak.

Geografia horren ezaugarri nagusiak glaziar kontinentalen ondorioa da: orain 10.000 urte glaziarrak atzera egin zutenean morrenen eta eskerren paisaia utzi zuten. Prozesu horren ondorioak dira baita ere hegoaldean aurkitzen diren milaka laku.

 

Finlandiako paisaia gehien batean laua da; horretan mendixka batzuk ikus daitezke. Gailur altuena Laponia iparraldean dago eta Haltitunturi mendia da, (1.328 metro). Finlandiaren beste ezaugarri geografikoa lakuen eta uharten ugaritasuna da: 190.000 laku inguru daude zenbatuta eta 98.000 uharte. Paisaia lakustrean, hau da, lakuen ingurukoa baso borealez inguratuta daude; lur horiek nekazaritzarako ez dira oso egokiak. Uharte gehienak, bestetik, Turku artxipelago eta Åland uhartearen inguruaren hegomendebaldean eta hegoaldeko itsasertzean Finlandiako golkoan daude.

Ibaiak, lakuak eta kostaldea

aldatu

Finlandiak 187.888 laku ditu, 5.100 ibai-lasterrak eta 179.584 uharte. Lakuak oso zabalera desberdinekoak dira: adibidez,Saimaa lakuak 4.400 km² ditu eta Päijänne eta Inari 1.000 km² bakarrik.

Kostaldeak 1.107 kilometro ditu: Finlandiako golkoa (hegoaldean), Baltiko itsasoa (hego-mendebaldean), eta Botniako golkoa (mendebaldean). Turkuren hegoaldean itsas-ertza oso zaila da; bertan itsasmuturrak, uharteak eta uharriak ugariak dira. Finlandiak 179.584 uharte ditu, gehienak Åland artxipelagoan eta hegoaldeko kostaldean, Finlandiako golkoan, bereziki Turku artxipelagoan.

Finlandiako artxipelago garrantzitsuena Åland artxipelagoa da (Ahvenanmaa bertako hizkuntzaz). Lurraldek horrek estatu barruan autonomia handia du eta Finlandiako sei lurralde administratiboetako bat da. 1.552 km² ditu.

Finlandian klima sasi kontinentala, hezea eta freskoa da: epela eta hotza tartekoa, batzutan oso negu gogorrez eta uda nahiko beroak. Finlandiako lurraldearen laurden bat Zirkulu Polar Artikoaren barruan dago, Laponia, eta, ondorioz, udan eguzkia 73 egun jarraian agertzen da eta neguan 51 egun desagertu egiten du. Beraz, latitudea faktore nagusia da Finlandiako hotza ulertzeko garaian. Negua urtaro luzeena da: hegoaldean 105-120 egun eta Laponian 180 egun inguru. Beste modu batez esanda, iparraldean elur egunek 7 hilabete irauten dute; hegoaldean, aldiz, 3 edo 4 hilabete.

Tenperaturak ikaragarri hotzak izan daitezke Finlandian. Hegoaldean 0 azpiko -25 C graduetara jaitsi daiteke; iparraldean, -40⁰ C. Dena dela, lurraldeen arabera tenperatura asko alda daiteke nahiz eta neguan izan.

Eurien erregimena bata bestekoa 500-600 mm.koa izaten da, iparraldean batez ere elur moduan.

 
Neguan.

Ingurugiroa

aldatu

Ia Finlandia osoan taiga bioma dugu; salbuespenak iparraldeko eta hegomendebaldeko tundra eta hostozabalen baso misto epel hurrenez-hurren.

WWF erakundearen arabera Finlandian hiru lurralde ekologiko bereiztu daitezke:

Europar Batasunaren legediaren arabera, Finlandian bi eremu biogeografiko bereizten dira: boreala eta alpetarra.

Natura ondarean Unescok inguru bat bereizi du izendapen horrekin, Finlandia Suediarekin konpartituta: Höga Kusten-Kvarken artxipelagoa. (2000). Gainera bi biosfera erreserba daude: Ipar Karelia (1992) eta Skärgårdshavets Nationalpark edo Itsas Artxipelagoaren Parke Nazionala (1994).

Beste aldetik, 799.518 hektarea hezeguneak bezala babestuta daude eta Ramsar hitzarmena barruan nazioarteko garrantziko hezeguneak bezalakoak.

Parke nazionalak hogeitamar baino gehiago dira. Garrantzitsuenetarikoak Lemmenjoki Parke Nazionala eta Salamajärvi Parke Nazionala izanik.

 
Finlandiako taiga.

Giza geografía

aldatu

Finlandiak 5.250.275 biztanle ditu (2009ko uztailean). Talde etniko naguia finlandiarra da, %93,4. Horiekin badira beste talde etniko txikiagoak:

Hizkuntza ofizialak suomia, %91,2 hiztun, eta suediera, %5,5, dira. Hitz egiten diren beste hizkuntzak: errusiera eta samia.

Erlijio nagusia luteranismoa da (%82,5). Eliza ortodoxoak %1,1 du.[2]

Finlandiako hiri nagusiak hauek dira:

Estatuan administratiboki sei probintzi edo lääni bereizten dira (2009):

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako lurraldeak»
  1. Hegoaldeko Finlandia (Etelä-Suomen lääni)
  2. Mendebaldeko Finlandia (Länsi-Suomen lääni)
  3. Ekialdeko Finlandia (Itä-Suomen lääni)
  4. Oulu (Oulun lääni)
  5. Lappi edo Finlandiako Laponia (Lapin lääni)
  6. Åland Uharteak edo Ahvenanmaa (suomi hizkuntzaz)

Geografia ekonomikoa

aldatu
  • Lurraren erabilera:
    • goldetzeko lurra: %8
    • uzta iraunkorrak: %1
    • larre iraunkorrak:%0
    • basoak: %76
    • beste: %16 (1993ko estatistika)
  • Lur ureztatuak: 640 km² (1993 est.)

Erreferentziak

aldatu
  1. Universitat de Barcelona (katalanez)
  2. CIA - The World Factbook.

Kanpo estekak

aldatu