Phnom Penh
Phnom Penh[1] (khmereraz ភ្ន៓ពេញ, erromanizazio ofizialez Phnum Pénh, pnum pɨɲ ahoskatua) Kanbodiako hiriburu politiko, ekonomiko eta kulturala da eta baita estatuko hiri handiena ere. Kanbodiako hego-erdialdean dago, Tonle Sap aintziraren eta Mekong ibaiaren artean. Ezaguna da bertako khmer arkitektura tradizionala duelako, bai eta frantses eraginekoa ere.
Phnom Penh Phnum Pénh | |
---|---|
hiria | |
285px Goitik behera eta ezkerretik eskuinera: Phnom Penhen ikuspegia, Independentziaren monumentua, Kanbodiako Legebiltzarra, Phnom Penhgo azoka nagusia, Wat Phnom, Errege jauregia, Koh Pich parkea, Kanbodiako Museo Nazionala eta Hun Sen parkea ![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea |
![]() |
Udalerria | Phnom Penh |
Alkatea | Kep Chuktema |
Izen ofiziala | ភ្ន៓ពេញ |
Erromanizazio ofiziala NAF ahoskera | Phnum Pénh |
Geografia | |
Koordenatuak | 11° 34′ 10″ N, 104° 55′ 16″ E / 11.56958°N,104.92103°EKoordenatuak: 11° 34′ 10″ N, 104° 55′ 16″ E / 11.56958°N,104.92103°E |
![]() | |
Azalera | 678,46 km² |
Altuera | 11,89 |
Mugakideak |
Mukh Kamphool District (en) ![]() ![]() |
Demografia | |
Biztanleria |
2.129.371 (2019)![]() |
Dentsitatea | 3.138,54 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1372 |
Telefono aurrizkia |
023 |
Hiri senidetuak | Shanghai, Londres, Providence, Long Beach, Vientian, Bangkok, Chongqing eta Pekin |
http://www.phnompenh.gov.kh |
KlimaAldatu
Datu klimatikoak (Phnom Penh) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 36 | 36 | 38 | 40 | 38 | 38 | 37 | 37 | 35 | 36 | 34 | 35 | 40 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 31.5 | 32.8 | 34.9 | 34.9 | 34.3 | 33.5 | 32.5 | 32.5 | 32.3 | 31.1 | 29.9 | 30.1 | 32.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 26.7 | 27.9 | 29.5 | 30.0 | 29.8 | 29.3 | 28.6 | 28.6 | 28.3 | 27.5 | 26.3 | 25.9 | 28.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 21.9 | 23.0 | 24.1 | 25.0 | 25.3 | 25.0 | 24.7 | 24.6 | 24.3 | 23.8 | 22.7 | 21.7 | 23.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 12 | 15 | 18 | 17 | 20 | 21 | 20 | 20 | 21 | 17 | 16 | 14 | 12 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 25.5 | 11.5 | 58.0 | 101.0 | 111.6 | 177.1 | 195.9 | 172.0 | 248.8 | 318.9 | 135.0 | 80.3 | 1635.6 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 2.8 | 2.4 | 5.2 | 8.6 | 16.4 | 16.6 | 19.6 | 21.4 | 19.8 | 24.0 | 11.8 | 4.8 | 153.4 |
Eguzki orduak | 279 | 252 | 248 | 240 | 217 | 180 | 155 | 155 | 150 | 186 | 240 | 279 | 2581 |
Hezetasuna (%) | 68 | 66 | 64 | 66 | 74 | 76 | 77 | 79 | 82 | 80 | 76 | 72 | 74 |
Iturria (1): Hong Kong Observatory.[2] | |||||||||||||
Iturria (2): Weatherbase [3] |
Banaketa administratiboaAldatu
Barrutia (khan) | Udalerria (sangkat) | Auzoa (phum) | 2008ko biztanleria |
---|---|---|---|
Chamkarmon | 12 sangkat | 95 krom | 182.004 |
Dangkao | 15 sangkat | 143 krom | 257.724 |
Daun Penh | 11 sangkat | 134 krom | 126.550 |
Meanchey | 8 sangkat | 30 krom | 327.801 |
Prampi Makara | 8 sangkat | 33 krom | 91.895 |
Russei Keo | 12 sangkat | 59 krom | 196.684 |
Sen Sok | 3 sangkat | 147.967 | |
Tuol Kork | 10 sangkat | 143 krom | 171.200 |
Porsenchey |
HistoriaAldatu
1434. urtean sortu zuten hiria. Khmer Inperioak hiriburutzat hartu zuen, Angkor hiriaren ordez, baina XVI. mendean utzi zuen. 1867an hiriburu bihurtu zen berriro, Norodom erregearen garaian. 1975ean khmer gorriek beretu zuten hiria, eta ia erabat hustu zuten: 700.000 lagun inguru hiritik aterarazi eta nekazari lanetara bidali zituzten. 1979an, Vietnamgo armadak bereganatu eta bere gobernua ezarri zuen han.
EkonomiaAldatu
Merkataritza eta industria (janari industria, ehungintza, zurgintza, eskulanak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Ibai portu garrantzitsua du.
Herri eta hiri senidetuakAldatu
Phnom Penhek honako hiri senidetuak ditu:[4]
- Long Beach (Ameriketako Estatu Batuak)
- Lowell (Massachusetts) (Ameriketako Estatu Batuak)
- Providence (Ameriketako Estatu Batuak)
- Cleveland (Ameriketako Estatu Batuak)[5]
- Savannakhet (Laos)
- Vientiane (Laos)
- Mandalay (Myanmar)
- Iloilo Hiria (Filipinak)
- Busan (Hego Korea)
- Incheon (Hego Korea)
- Ho Chi Minh Hiria (Vietnam)
- Hanoi (Vietnam)
- Cần Thơ (Vietnam)
- Lam Dong (Vietnam)
- Shanghai (Txina)
- Tianjin (Txina)
- Kunming (Txina)
- Changsha (Txina)
- Bristol (Ingalaterra)
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. Noiz kontsultatua: 2013-02-12.
- ↑ HKO Climatological Information for Phnom Penh, Cambodia, Hong Kong Observatory.
- ↑ Weatherbase. Historical Weather for Phnom Penh. .
- ↑ Udaletxearen webgunea
- ↑ Higgins, Randall. «Cleveland, Tenn., is now sister city to... Phnom Penh?» Times Free Press.