Ireki menu nagusia

Finantza barrutia edo negozio gunea (ingelesez Central business district) munduko hiri handienetan normalean erdigunean egon ohi den finantza, merkataritza eta negozio gune nagusia da. Gehienetan gune hauek hirien erdigunean egoten dira eta zoruaren prezio altua dela eta etxe orratz ugari altxatzen dira.

Dena den, finantza barrutiak hirien kanpoaldean ere altxa daitezke, hiri horren betiko itxura ez aldatzeko, horren adibide Parisen dagoen La Défense finantza barrutia. Honen arabera, bi finantza barruti mota daude, berez hiri baten erdigunean higiezinen prezio garestiak direla eta sortzen dena, eta planifikaturiko hirigintza plan baten bidez eraikitakoa.

Finantza barrutiak herrialdez herrialdeAldatu

Hiririk handienetan finantza barruti bat baino gehiago egon daiteke. Londresen esaterako Docklands eta City of London izeneko barrutiak daude.

Txinako Herri Errepublikako hiri guztietako finantza barrutiak, aurretik planifikaturikoak dira, eta Shanghain Londresen gertatu bezala, gune bat baino gehiago dago, Hongqiao, Bund eta Lujiazui.

Finantza barrutien adibideakAldatu

Kanpo loturakAldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.