Komun (tresna)
Komuna (edo Irola Bizkaialdean) gizakiak bertan gernua eta gorotza egin eta bertatik garbitzeko tresna bat da. Komuna dagoen gelari ere komuna deritzo. Komuna zulo bat duen zeramikazko elementu bat izaten da, katilu eitekoa, estoldarekin loturik dagoena; zuloan gorotza edo pixa egin ondoren, zulotik ura botata, hondakinak estoldara igortzen dira. Horrela, komuna berriz ere erabili arte garbi utzi eta usain desatseginak ezabatu egiten dira. Hala ere, askotan ura botata ere gorotz arrastoak geratzen dira komuneko azaleran, komuneko eskubila batez garbitzen direnak. Komuna gorotz eta gernuarekin kontaktuan dagoen tresna denez, infekzio-iturri bat da eta higiene zorrotza behar izaten du.
Ikus gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |