Ulan Bator[1][2] (mongolieraz: Улаанбаатар, ᠤᠯᠠᠭᠠᠨ ᠪᠠᠭᠠᠲᠤᠷ, ʊɮɑːŋ.bɑːtʰɑ̆r ahoskatua) Mongoliako hiriburua eta hiri handiena da. Tuul ibaiaren haranean dago. 2013an 1.318.100 biztanle zituen[3].

Ulan Bator
Улаанбаатар
ᠤᠯᠠᠭᠠᠨᠪᠠᠭᠠᠲᠤᠷ
ᠤᠯᠠᠭᠠᠨᠪᠠᠭᠠᠲᠤᠷ
lehen mailako herrialde azpibanaketa
Administrazioa
Estatu burujabe Mongolia
Izen ofizialaУлаанбаатар
Jatorrizko izenaУлаанбаатар
ᠤᠯᠠᠭᠠᠨᠪᠠᠭᠠᠲᠤᠷ
Posta kodea210
Geografia
Koordenatuak47°55′17″N 106°54′20″E / 47.92136°N 106.90551°E / 47.92136; 106.90551
Map
Azalera4.704 km²
Altuera1350
MugakideakKhentii Province (en) Itzuli eta Töv Province (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.396.288 (2015)
−80.886 (2018)
Dentsitatea297 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1639 eta 1649
Telefono aurrizkia11
Ordu eremuaUTC+08:00
Hiri senidetuakTaipei, Adana, Leeds (en) Itzuli, Oakland, New Delhi, Delhi, Irkutsk, Seul, Denver, Kolonbo, Tianjin, Krasnoiarsk, Ulan-Ude, Pekin, San Petersburgo eta Maardu (en) Itzuli
MatrikulaУБ_ eta УН_
http://www.ulaanbaatar.mn/ www.ulaanbaatar.mn

Kultura, hezkuntza, administrazio eta industria (mekanika industria, ehungintza, larrugintza) gune garrantzitsua da. 1921. urteko iraultzaren aurretik erlijiogunea eta tearen bideko (Pekin-Kalgan-Irkutsk) karabanen geltokia baino ez zen. 1966. urtean uholdeek suntsitu zuten hiria[4].

Ezaugarriak

aldatu

Herrialdearen iparraldean dago, Mongoliaren erdigunearen zertxobait ekialdean, Bogdh Khan, Songino Khairkhan, Chingeltei eta Bayanzurkh mendiek sortzen duten aranean, 1.350 metroko altitudean. Hiria Tuul ibaiak zeharkatzen du.

Ulan Bator herrialdearen kultura, industria eta finantzagune nagusia da. Halaber, benetako garraio-korapiloa: Mongoliako hiri nasusiak karreteraz konektatuta daude eta Tansmongoliar trenbidea zein trenbide txinatarren sistema bertatik igarotzen da.

Ulan Bator.

Historia

aldatu

Bogd Khan Uul mendiaren magalean orain 3.000 urteko margolanak aurkitu izan dira, Brontze Arokoak. Margo horietan izakiak eta animaliak deskribitzen dira. Antzeko margolanak ere Siberiako hegoaldean eta Hövsgöl hirian aurkitu izan dira. Horien arabera, nomada zen kultura amankomunetaz pentsa daiteke. Hiriaren inguruan ere Xiongnu hilerriak daude, 2.000 urtekoak. Ulan Batorren, bestetik, inperio nomada desberdinak ezagutu ziren: Xiongnu, Xianbei, Rouran, Gokturk, Uigur, Kitán eta Mongolen Inperioal. Azkenik, hiritik gertu ere, Tuul ibaiaren Baso Beltzan, Kerait herriaren Toghrulen jauregiaren aztarnak aurkitu izan dira.

 
Mongoliako Herriaren Alderdi Iraultzailearen egoitza Ulan Batorren.

Ulan Bator 1639an sortu zen, hasieran Urga izeneko monasterio budisten gunea bezala. Errusia eta Txina arteko leku estrategikoan zegoela eta, horri esker XIX. mendearen bigarren erdialdean herriak goraldia ezagutu zuen. Hiru mendetan herrialdea Txinako boterepean egon zen.

XX. mendea oso gogorra izan zen hirirako. Mende hasieran 25.000 biztanle zituen; horietako 10.000 monje budistak edo monasterietako langileak ziren.[5] 1911an, Txinan Qing dinastiaren garaian, hiria erabateko suntsitze prozesuan zegoen. Mongoliako buruzagi batzuk txinatarren boterearekin bukatzeko asmoz bildu ziren. 1911ko abenduaren 29an Bogd Khanek herrialdearen independetzia aldarrikatu zuen, Mongoliako izenarekin. Khüree hiriburua bezala izendatu zuen. Hala ere, 1914ean, Errusia eta Txina Mongolia Txunako lurralde autonomo bezala izendatu zuten. Bogd Khanek bere aurkako jarrera erakutsi zuen baina, hala ere, 1919an armada txinatarrek Urga okupatu zuten eta Bord espetxeratu zuten.[6]

1921aren otsailean, errusiarrek, tibetarrek eta mongolek, Mugimendu Zurian, Roman von Ungern-Sternberg errusiar buruzagiaren agindupean, hiria askatu zuten, Bogd libre utzi zuten eta militar txinatarrak akabatu zituzten. Jarraian ere hirian bizi ziren juduen aurkako pogrom odoltsua egin zen.[7] 1921ko otsailaren 22an, Urgan, Bogd Khan Mongoliako Khan bezala koronatu zuten. Bitartean, Errusian, sobietikoen laguntzarekin, Damdin Sükhbaatar agindupean, armada komunista antolatu zen eta, martxoan, muga gurutzatu zuten. Haien aurrean Urgenek ekainean erabateko porrota pairatu zuen. Ondoren, komunistek Urga hartu zuten. 1924ko urriaren 29an hiriaren izena aldatu zuten: Urgaren ordez, Ulaanbaatar («heroi gorria») deitu zioten. Izen berriak urte horretan berean hil zen Sukhbaatarri egiten zion erreferentzia.

 
Ulan Batorren eraikinak. Ezkerrean, Mongoliako Burtsa.

Komunisten garaipean erlijioaren aurkako mugimendua indartu zuen eta 30. hamarkadan zehar tenpluak eta monasterioak txikitu zituzten. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, bestetik, sobietarren eragina handia izan zen. Garai sozialista horretan mongol estiloko etxeak bota ziren, estilo sobietikoen eraikinak altxatzeko.

XX. mendean hiri handia bihurtu zen, boulevar zabalekin eta eraikin handiagoekin, gehiena sobietar estilokoa. Haren egituran sobietar estiloko erdigunea dago, hormigoizko dorreez eta yurtaz inguratuta. Azpimarratzeko da 1966. urtea da. Urte horretan uholde handiak pairatu zituzten eta hiria suntsituta gelditu zen.

XX. mende amaieran sobietarren aurkako mugimendua indartu zen batez ere Ulan Batorren sortua. Ondorioz, Mongoliako iraultza demokratikoa sortu zen. Hor kokatu behar da demokrazia eta merkatu-ekonomiaren aldeko aldaketa. 1989ko abenduaren 10ean perestroika eta glasnost erreibindikatu zuten. Horrekin batera hauteskunde libreak eta erreforma ekonomikoa eskatzen zuten. 1990ean Lenin Museoan mila pertsona inguru bildu ziren. Manifestazio batzuk ondoren oposizioko lehen alderdia sortu zen. Martxoaren 7an, Sukhbaatar plazan, hamar disidente gose-grebari ekin zioten. Laster jarraitzaile asko bildu zitzaien, protesta xumea erraldoia bihurtuz. Errepresioaren ondorioz, hildako bat 70 pertsona zaurituak izan ziren. Martxoaren 9an Mongoliako Herriaren Alderdi Iraultzaileak boterea utzi behar izan zuen. Uztailan hauteskunde libreak antolatu ziren eta, diferentzia handiz, komunistek irabazi zuten berriro ere.

Azken hamarkadetan Ulan Bator asko handitu da batez ere migrazioari esker. Biztanle berri horietako asko yurtetan bizi dira. Gaur egun Mongoliako populazioaren %40a hiri honetan bizi da, milioi bat pertsonak. Horrek arazo ugari sortu ditu: kutsadura, pobrezia, garraio arazoak... 2008an, alderdi batzuek urte horretan ospatutako hauteskundetan iruzurra salatu zuten eta, ondorioz, matxinadak eragin ziren. Jendetzak Alderdi Iraultzaren egoitzari eraso eta erre egin zuten. Matxinadan bost pertsona hil ziren eta 300 zaurituak gertatu ziren. Hala ere, nazioarteko behatzaileek hauteskudeak garbiak izan zirela aldarrikatu zuten.[8]

      Datu klimatikoak (Ulan Bator)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) -6 2 18 24 30 36 33 33 28 23 11 0 36
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −15.6 −11.4 −2.0 8.3 16.8 21.6 22.7 21.5 15.6 6.8 −4.4 −13.7 5.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −26.5 −24.1 −15.4 −5.8 2.7 8.3 11.2 9.3 2.2 −6.0 −16.2 −23.8 −7.01
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -44 -44 -39 -24 -12 -4 1 -7 -11 -27 -36 -43 -44
Pilatutako prezipitazioa (mm) 1.1 1.7 2.7 8.3 13.4 41.7 57.6 51.6 26.2 6.4 3.2 2.5 216.4
Euri egunak (≥ 1 mm) 0 0 1 2 4 5 10 8 3 2 1 0 36
Elur egunak (≥ 1 mm) 1 1 1 0 0 0 0 0 0 0 1 1 5
Eguzki orduak 176.7 206.2 266.6 264.0 300.7 270.0 248.0 257.3 246.0 226.3 177.0 155.0 2793.8
Iturria: Hong Kong Observatory [9]
 
Gandantegchinlingo monasterioa.

Ondarea eta eraikinak

aldatu
  • Choijin Lama monasterioa.
  • Gandantegchinlingo monasterioa.
  • Historia Naturalaren museoa.
  • Mongoliako Historiaren Museo Nazionala.
  • Bogd Khanen Neguko Jauregia.
  • Mongoliako Opera eta Balleten Antzoki Nazional Akademikoa.
  • Sujbaatarin plaza.
  • Zaisan oroigarra.
  • Kirolen Estadio Nazionala.
  • Gorji-Terelzh Parke Nazionala (Ulan Batorretik 70 milometrotara).

Galeria

aldatu

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

Ulan Bator ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  3. Ulan Batorko biztanleria 2013 hasieran Statis.ub.gov.mn
  4. Lur entziklopedietatik hartua.
  5. .
  6. .
  7. .
  8. .
  9. Climatological Normals of Ulaanbaatar. Hong Kong Observatory (Noiz kontsultatua: 2010-04-14).
  10. (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-07-29).
  11. (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-07-29).
  12. (Ingelesez) Taipei City Council. (Noiz kontsultatua: 2018-07-28).

Kanpo estekak

aldatu