Ireki menu nagusia

Artikulu hau landareari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gari (argipena)».

Garia (Triticum spp.)[1] landare loredun graminea belarkara da. Ekialde Hurbilean etxekotu zen duela milaka urte, eta mundu osoan hazten da egun. Gehien ekoizten diren zerealetako bat da, artoarekin eta arrozarekin batera, eta haren aleak gizakiarentzat funtsezko elikagaietako dira, bereziki ogiaren osagai nagusi moduan, baina baita galletak, pastelak, pasta, fideoak, kuskusa eta antzekoak egiteko ere. Horretaz gainera, garia hartzituta, garagardoa, alkohola, vodka edariak, besteak beste, eta bioerregaiak ere egin daitezke. Garia aziendentzako janari gisa ere landatzen da, eta gari-landarearen lastoa abereak bazkatzeko nahiz eraikinen teilatuak egiteko erabil daiteke.

Gari
Wheat close-up.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaPoaceae
AzpifamiliaPooideae Pooideae
Generoa Triticum
Espezieak
Datu orokorrak
Gaixotasuna wheat allergya Itzuli eta gluten-related disorderra Itzuli

Garia nutrizioanAldatu

Gariak proteina kopuru handia du, baina baina haren proteina batek, glutenak alegia, erantzun immunologiko desegokia eragiten du pertsona zenbaitengan. Gaixotasun horri zeliakia deritzo.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gari  
  1. Belderok, Bob & Hans Mesdag & Dingena A. Donner. (2000) Bread-Making Quality of Wheat. Springer. p.3. ISBN 0-7923-6383-3.