Beijing central business district

Beijing Central Business District edo Beijing CBD (txinera sinplifikatuz: 北京商务中心区; txinera tradizionalez: 北京商務中心區; pinyineraz: Běijīng Shāngwù Zhōngxīn Qū), Beijing hiriko finantza barruti nagusia da, bertan hiriko enpresa garrantzitsuenak, komunikabideak eta gobernuaren sail desberdineko hainbat egoitza daude.

Finantza barrutiak Chaoyang barrutiko 3,99 kilometro koadro hartzen ditu, hirigunetik ekialdera. Gunea hirugarren eta laugarren ingurabide kaleen artean dago.

Garapena aldatu

Beijingo finantza barrutia eraikitzeko administrazio kontseilua 2001ean sortu zen, gune berriaren plangintza, eta beharrezko inbertsioak bideratzeko asmoarekin. Auzo berriaren eraikitzeak Beijing 2008ko Udako Olinpiar Jokoak antolatzeko aukeraketarekin bat egin zuen, eta finantza barrutiko eraikin gehienak joko olinpikoen antolatzearen aurretik amaitzea lortu zuten.

Joko olinpikoak ospatzen ari zirela, hiriko alkatetzak, finantza barrutia handitzeko bere asmoa erakutsi zuen. Handitze hori ekialderantz egingo zela erabaki zen, eta horretarako, nazioarte mailako arkitektura lehiaketa antolatu zen. 2009 urriaren 12an, Beijing hiriko gobernuak gune berria diseinatzeko aukeratutako proiektuak jakitera eman zituen:

  • Skidmore, Owens & Merrill
  • KPF
  • Foster & Partners
  • ADPi
  • China Academy of Urban Planning & Design
  • Tsinghua Urban Planning & Design Institute
  • Guangzhou Urban Planning & Deisng Institute

Proiektu irabazlea urriaren 23an jakinarazi zen, eta Skidmore, Owens & Merrill izan zen arkitekto talde irabazlea[1]. Proiektua berehala hasiko da eraikitzen eskariaren arabera, lanak 2020rako amaitzeko asmoarekin.

Faseak aldatu

Barrutiaren lehen fasea 2008an amaitu zen eta 3,9 kilometro koadroko azalera dauka. Ekialderago eraikiko den bigarren fasea 2020an burutuko da eta 3 kilometro koadro izango ditu.

Aipaturiko bi gune hauen iparraldean, hirugarren fasea eraikitzea espero da, 3 kilometro koadroko azaleran.

Finantza barrutiko eraikinak aldatu

Argazkiak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu