2022ko Neguko Olinpiar Jokoak


Neguko 2022ko Olinpiar Jokoak (ingelesez: XXIX Olympic Winter Games; frantsesez: Les XXIVes Jeux olympiques d'hiver) gertakari honen XXIV. edizioa izango da. Txinako hibiriburu den Beijing-en ospatuko dira jokoak, 2022ko otsailaren 2tik otsailaren 20ra arte. Beijing, 2008ko Udako Olinpiar Jokoak antolatu izanik, Udako zein Neguko Olinpiar jokoak antolatuko dituen munduko lehen hiria bilakatuko da.

Beijingeko Neguko Olinpiar Jokoak
2022

Olympic rings without rims.svg XXIV. Olinpiada
300px
Hiria  Beijing (Txina)
Hasiera Otsailaren 4
Bukaera Otsailaren 20
Estadioa Beijingo Nazio Estadioa

HautaketaAldatu

Beijing 2015ko uztailaren 31an aukeratu zuten egoitza bezala Kuala Lumpurren egin zuten kongresu batean.[1] Txinarentzat lehen neguko jokoak izango dira. Hala ere, 2008ko Udako Olinpiar Jokoak antolatu zituen, hain zuzen ere Beijingen bertan.

2022rako egoitza bozkaketa emaitzak
Hiria Herrialdea 1. bira
Beijing   Txina 44
Almaty   Kazakhstan 40

KirolakAldatu

109 domina-ekitaldi burutuko dira 15 kiroletan.

  •   Abiadura-patinajea (14)
  •   Akrobaziazko eskia (13)
  •   Alpetar eskia (11)
  •   Biatloia (11)
  •   Bobsleigha (4)
  •   Curlinga (3)
  •   Eski-jauzia (5)
  •   Iraupen-eskia (3)
  •   Izotz hockeya (2)
  •   Konbinatu nordikoa (3)
  •   Luge-a (4)
  •   Patinaje artistikoa (5)
  •   Pista motzeko abiadura-patinajea (9)
  •   Skeletona (2)
  •   Snowboardinga (11)

EgoitzakAldatu

 
Guneen kokapena.

Bost izotz kirol Beijingo hirigunean burutuko dira, 2008ko udako jokoetan erabilitako azpiegiturak berrerabiliz. Snowboarding "big air" ekitaldia ere hiriko Shijingshan barrutian egingo da. Luge, bobsleigh eta alpetar eski ekitaldiak Xiaohaituo mendialdean egingo dira, Yanqing konderrian, Beijing erdialdetik 90 kilometrotara. Gainontzeko eski ekitaldiak Taizicheng inguruan egingo dira Zhangjiakou-n, Beijing erdialdetik 220 kilometrotara.

Beijingo guneaAldatu

Beijingo parke olinpikoa:

  • Beijingo Nazio Ur-Zentroa: curlinga
  • Beijingo Nazio Estadio Estalia: izotz hockeya
  • Beijingo Nazio Estadioa: irikiera eta itxiera ekitaldiak
  • Nazio Abiadura-Patinaje Obaloa: abiadura-patinajea

Banakako egoitzak:

  • Hiriburuko Estadio Estalia: patinaje artistikoa, pista motzeko abiadura-patinajea
  • Wukesong Estadioa: izotz hockeya
  • Shijingshan barrutia: snowboarding-a (big air)

Yanqingo guneaAldatu

  • Xiaohaituo Alpetar Eski Gunea: alpetar eskia
  • Xiaohaituo Bobsleigh eta Luge Bidea: bobsleigha, luge-a eta skeletona

Zhangjiakouko guneaAldatu

  • Kuyangshu Biatloi Gunea – iraupen-eskia, konbinatu nordikoa
  • Kuyangshu Eski-jauzi Gunea – eski-jauzia, konbinatu nordikoa
  • Hualindong eski-estazioa – biatloia
  • Genting eski-estazioa – snowboarding-a (slopestyle, halfpipe), akrobazioazko eskia
  • Taiwu eski-estazioa – snowboarding-a (krosa), akrobaziazko eskia
  • Wanlong eski-estazioa – snowboarding-a (slalom paraleloa)

DominakAldatu

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1 ? ? ? ? ?

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu