Tiananmen plaza (txinera tradizionalez: 天安門廣場; txinera sinplifikatuz: 天安门广场; pinyinez: Tiān'ānmén Guǎngchǎng; euskaraz: «Bake Zerutiarraren Atearen Plaza») Beijingen, 1949az ondoren egindako hirigintza planaren barnean eraikia eta pentsatua izan zen, Txina berriaren ikurra izanez. Bere eraikuntzarekin, lotura politiko ekitaldi masiboak egin ahal izateko lautada handi bat eraikitzea nahi izan zen, Sobietar Batasuneko Mosku hiriburuko Plaza Gorrian egiten zirenen antzerakoak, horren tradiziorik, ordu arte Txinan ez zegoelarik.

Tiananmen plaza
天安門廣場
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
National capitalPekin
BarrutiDongcheng barrutia
JiedaoDonghuamen Subdistrict
Koordenatuak39°54′16″N 116°23′29″E / 39.90457°N 116.39139°E / 39.90457; 116.39139
Map
Historia eta erabilera
Tiananmen plazako protestak
Izenaren jatorriaTiananmen (en) Itzuli
Arkitektura
Azalera39,6 ha
Webgune ofiziala

Tiananmen plaza, munduko plazarik handiena da, iparraldetik hegoaldera 880 metro eta ekialdetik mendebaldera 500 metro baititu, guztira 440.000 .

Ikuspegi panoramikoa

Plaza, Hiri Debekatuaren hegoalde-iparralde ardatza jarraituz eraikita dago. Erdian, harrizko obelisko bat altxatzen da, Herriaren Heroientzako Monumentua, 38 metroko altuera duena, eta Mao Zedong presidenteak egindako idazkun bat, non Herriaren heroiak hilezkorrak dira irakur daitekeen. Ezkerretara eta eskuinetara, bi eraikin garrantzitsu eraiki ziren, sobietar estilokoak. Horietako bat, Herriaren Areto Handia da, eta, bestea, Historia eta Iraultzaren Museo Nazionala. Plazan, Mao Zedongen mausoleoa ere dago, bere aurrealdeko bi zatietan, Herriaren Heroien Aldeko Monumentua eta nekazari, soldadu, langile eta ikasleen eskultura multzoak aurretik dituela.

Plaza, 1989an, Tiananmen Plazako Matxinada egin zen tokia izan zen.

Eraikinak

aldatu

Galeria

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu