Doha
Doha[1] (arabieraz الدوحة ad-Dawḥa edo ad-Dōḥa, euskaraz: "zuhaitz handia"), Qatarreko hiriburua da. 132 kilometro karratuko azalera du eta 339.847 pertsona bizi dira bertan. Arabiar penintsularen ekialdean dago, Pertsiar golkoaren ertzean.
Doha الدوحة | |
---|---|
hiriburua | |
![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Ad Dawhah |
Izen ofiziala | الدوحة |
Jatorrizko izena | الدوحة |
Geografia | |
Koordenatuak | 25°18′N 51°32′E / 25.3°N 51.53°E25°18′N 51°32′E / 25.3°N 51.53°E |
![]() | |
![]() | |
Azalera | 132 km² |
Altuera | 0 m |
Demografia | |
Biztanleria | 1.186.023 (2020)![]() |
Metropolia | 988.651 |
Dentsitatea | 8.985,02 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1850 |
Ordu eremua | UTC+03:00 |
Hiri senidetuak | Tunis, Beit Sahour (en) ![]() ![]() |
HistoriaAldatu
Badirudi 1765. urteko mapa batean hiria agertzen dela. 1821. urtean, britainiarrek Vestal itsasuntzitik hiria bombardatu zuten. Ofizialki, 1825. urtean sortu zen hiria, Al-Bida izenarekin. Urte hartan, Qatar eta Barhein arteko gudan hiriako zenbait auzune suntzitu egin zituzten. 1841ean berriz bonbardatu zuten hiria. Sei urte geroago, Bahrein kontrako guda batean hiria guztiz suntsitua izan zen. Berriz gauza bera gertatu zen, 1867. urtean. 1882ean, hiriko hegomendebaldean, gotorleku bat eraiki zuten.
Qatar-ko hiriburua bilakatu zen ,1916. urtean. Hurrengo urtean, hiri erdian dagoen Al-Kout gotorlekua eraiki zen. Arrantzaleak eta perla jazotzaileak izan dira biztanleak XX. mendeko urte gehiengoak. XX. mendeko lehenengo urteetan, 350 perla jasotzeko itsasuntzi zeudela uste da. 1930ko hamarkadan japoniarrek perlen kultiboa sortu zutenean hiria eta herrialdea txiro bihurtu zituzten. Hala ere, laster petroleoa aurkitu zuten eta ekonomia suspertu zuen. Bigarren mundu gerran, petroleoaren industria gelditu egin zen.
DemografiaAldatu
Biztanleriaren azkundea ikaragarria izan da azkenaldian. Biztanleriaren gehiegoa atxerritarra da. 1980ko hamarkadan 200.000 biztanle zituen. Gero, 2000. urtean, 300.000 biztanle inguru zituen eta gaur egun, 2 milio inguru.
KlimaAldatu
Datu klimatikoak (Doha) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 21.7 | 23.0 | 26.8 | 31.9 | 38.2 | 41.2 | 41.5 | 40.7 | 38.6 | 35.2 | 29.5 | 24.1 | 32.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 12.8 | 13.7 | 16.7 | 20.6 | 25.0 | 27.7 | 29.1 | 28.9 | 26.5 | 23.4 | 19.5 | 15.0 | 21.6 |
Euria (mm) | 13.2 | 17.1 | 16.1 | 8.7 | 3.6 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1.1 | 3.3 | 12.1 | 75.2 |
Iturria: World Meteorological Organisation (NBE)[2] |
BarrutiakAldatu
Hona hemen Dohako barruti nagusiak:
|
|
EkonomiaAldatu
Merkataritza eta arrantza portu garrantzitsua. Petrolio aberastasun handia du.
Herri eta hiri senidetuakAldatu
- Amman, Jordania (1995)
- Beijing, Txina (2008)
- Bosaso, Puntlandia (1994)
- Brasília, Brasil
- Houston, Texas, Ameriketako Estatu Batuak
- Manama, Bahrain
- Marbella, Espainia
- Port Louis, Maurizio
- Stratford-upon-Avon, Ingalaterra, Erresuma Batua
- Tunis, Tunisia
- Tirana, Albania[3]
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ World Weather Information Service – Doha. .
- ↑ Tv Klan. (2012-02-12). Tirana binjakëzohet me Dohan. .
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Qatarko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |