Tianjin (txinera sinplifikatuz: 天津; pinyinez: Tiānjīn), Txinako hiririk handienetako bat da. 2004ko erroldaren arabera, udalerriak 10 milioi biztanletik zituen, eta horietatik erdia, bost milioi biztanle inguru, Tianjin udalerriaren hirigunean bizi ziren.

Tianjin
天津
天津市 (Tiānjīn)
Udal-probintzia
Administrazioa
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Alkatea
udalerria
Dai Xianglong 戴相龙
Barruti kodea
Ordu eremuaUTC+8
AlkateaHuang Xingguo (en) Itzuli
Izen ofiziala天津市
Jatorrizko izena天津
Posta kodea300000–301900
HerriburuaHexi Barrutia
Geografia
Koordenatuak39°08′48″N 117°12′20″E / 39.1467°N 117.2056°E / 39.1467; 117.2056
Map
Azalera11,920 km²
Altuera5 m
MugakideakPekin, Hebei, Langfang, Tangshan eta Cangzhou
Demografia
Biztanleria13.866.009 (2020)
621.009 (2016)
Dentsitatea379 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia22
Ordu eremuaUTC+08:00
Hiri senidetuakFiladelfia, Piongiang, Łódź, Abidjan, Mykolaiv, Mar del Plata, Chiba, Fitchburg (Massachusetts), Bangkok, Sarajevo, Dallas, Tesalonika, Hakodate, Kharkiv, Kutaisi, Rishon LeZion, Groningen, Hai Phong, Incheon, Esmirna, Kobe, Melbourne hiria, Ulan Bator, Yokkaichi, Larnaca Municipality (en) Itzuli eta Nampo
Matrikula津A, B, C, D, F, G, H, J, K, L, M, N, Q, R
http://www.www.tj.gov.cn www.tj.gov.cn

Inguru naturala eta kokapena aldatu

 
Haihe ibaiaren ikuspegia.

Tianjin udalerriaren hirigunea Hai He ibaiaren ondoan dago, Tianjingo Ubide Nagusiaren bidez Yangtze eta Ibai Horia batzen dituen ibaia. Tianjingo portua, Bohai Golkoan dago, eta Txinako porturik garrantzitsuena da Shanghaiko portuaren atzetik. 1990eko hamarkadaren amaieran, Txinako gobernuak "udalerri" izendatu zuen Tianjin, Shanghai, Beijing eta Chongqingekin batera.

Hiriaren mugak honakoak dira: Hebei probintzia iparralde, hegoalde eta mendebaldean, eta Bohai Golkoa ekialdean. Hiria, Txinako hiriburu den Beijingetik ipar-mendebaldera dago.

Historia aldatu

Hiriaren sortze data jakina ezezaguna den arren, duela ehundaka urteetako hainbat aztarna aurkitu dira. Tianjinen garapena, Txinako Ubide Handiaren zabaltzearekin batera gauzatu zen. 1404. urtera arte, hiria "Zhigu" (直沽) izenaz zen ezaguna. Urte hartan, Yongle enperadorea izena aldatu eta hiriak gaur egungo izena hartu zuen.

Gaur egun Tianjin, Txinako Herri Errepublikako portu garrantzitsua da.

Banaketa administratiboa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Tianjinen banaketa administratiboa»
 
Heping Barrutiaren ikuspegia.
 
Ekialdeko trenbide geltokia.

Tianjin hamabost barruti eta hiru konderrik osatzen dute. Hiriaren erdigunea sei barrutik osatzen dute:

Hirigunearen inguruan Binhaiko garapen gunea osatzen duten barrutiak honakoak dira:

Eta azkenik, hirigunetik urrutiago honako barruti eta konderriak:

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Tianjin, 1971–2000)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.8 5.0 11.7 20.5 26.1 30.1 31.0 30.2 26.3 19.7 10.6 3.9 18.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −7.5 −4.9 1.3 8.9 14.6 19.7 22.7 21.9 16.4 9.3 1.3 −4.9 8.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 3.3 4.0 7.7 20.9 37.7 71.1 170.6 145.7 46.1 22.7 10.4 4.1 544.3
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 1.8 2.1 2.9 4.4 6.0 8.0 12.4 10.2 6.0 4.5 3.5 2.0 63.8
Eguzki orduak 178.3 176.9 205.3 229.8 265.7 251.2 217.6 223.3 223.3 211.1 173.1 166.2 2521.8
Hezetasuna (%) 56 54 53 51 56 64 76 77 68 64 63 59 61.8
Iturria: [1]

Demografia eta biztanleria aldatu

2007. urtearen amaierako erroldaren arabera, Tianjingo udalerriko biztanleria 11,15 milioikoa zen. Horietatik 9,59 milioi, denbora jarraiko hiritarrak. Udalerriko biztanleriaren %60a hirigunean bizi da, eta gainontzeko %40a, hiriaren inguruko nekazal guneetan.

Azken erroldaren arabera, bizilagun gehienak Han etniakoak dira (%97,29), gainontzeko etnietatik ugariena, Hui etnia da, biztanleariaren %1,75arekin.

Azpiegitura eta garraioak aldatu

Metroa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Tianjingo metroa»

Tianjingo metroak linea bakarra dauka gaur egun, eta Txinako hiri nagusi guztietan bezala, metro sarea luzatzeko egitasmo asko daude. Tianjingo gobernuak bederatzi linea eraikiko ditu hurrengo urteetan.

Aireportua aldatu

Tianjin Binhai Nazioarteko Aireportua, hirigunearen ekialdean dago, Dongli Barrutian.

Kokapena NAZE NAGE Aireportuaren izena
TIANJIN
Tianjin ZBTJ TSN Tianjin Binhai Nazioarteko Aireportua

Portua aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Tianjingo portua»

Tianjingo portua Txinako garrantzitsuenen artean dago, Beijing hiriarekiko hurbil egoteari esker, portua Txina ipar-ekialdeko azpiegiturarik nagusiena bihurtu da eta urtean 300 milioi tona zama baino gehiago garraiatzen da bertatik.

Argazkiak aldatu

Herri, hiri eta lurralde senidetuak aldatu

Tianjin ondorengo herri, hiri eta lurraldeekin senidetuta dago:

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu