Nafarroako Alderdi Popularra
Nafarroako Alderdi Popularra (gaztelaniaz Partido Popular de Navarra) 2008ko urriaren 28an Nafar Herriaren Batasunaren (UPN) eta Alderdi Popularraren arteko akordioa apurtutzat jo ostean, Espainiako Alderdi Popularrak Nafarroan birsortutako alderdia da,[1] PPren ordezkaritza Foru Erkidegoan.
Nafarroako Alderdi Popularra Partido Popular de Navarra (PP) | |
---|---|
![]() | |
Idazkari nagusia | José Suárez |
Sorrera |
1989-1991 2008tik |
Egoitza nagusia | Karlos III.a kalea, 13-15 (Iruñea) |
Ideologia politikoa | Zentro-eskuinekoa, kontserbadorea, foralista, espainiar nazionalista, kristau-demokrata eta neoliberala |
Nazioarteko kidetza |
Europako Alderdi Popularra Nazioarteko Demokraten Batasuna Kristau Demokraten Internazionala |
Eserlekuak erakundeetan |
Nafarroako Parlamentuan 2 / 50 Nafarroako udaletan 298 / 1.996 |
www.ppnavarra.com |
2008ko azaroaren 3an, ordura arte UPNn egondako senatari Jose Cruz Perez Lapazaran, diputatu Santiago Cervera, eurolegebiltzarkide Javier Pomes eta bederatzi zinegotzi PPra pasa ziren.[2]
AurrekariakAldatu
Alderdia 1989an sortu zen, Alianza Popular alderdiaren ordezko gisa. Alderdiko lehen presidentea Jaime Ignacio del Burgo zela, Alderdi Demokrata Popularra eta Espainiako Alderdi Liberalarekin batu zen Nafarroan. 1991n, alderdi hauekin akordioa hautsi eta UPNrekin akordioa sinatu zuen PPk. Ordura arte Espainiako Aldedi Popularrak Nafarroan egitura propioa izan zuen. Ordutik aurrera eta 2008ko urrira arte, aldiz, PPk ez zuen berezko egiturarik herrialdean, leku hori UPNk betetzen baitzuen. PPren afiliatu eta kargu guztiak UPNra pasa ziren. Halaber, UPNren ordezkariak Madrilgo Kongresu eta Senatuan zein Europar Batasuneko instituzioetan, PPren barnean zeuden. Espainiako Alderdi Popularreko Zuzendaritza Nazionalean, UPNren ordezkari bat zegoen 2008ra arte, baina behatzaile gisa, hots, botorik emateko ahalmenik gabe.
ErreferentziakAldatu
- ↑ PPk alderdia sortuko du Nafarroan Berria, 2008ko urriaren 28a
- ↑ Senatari bat eta bederatzi zinegotzi, UPNtik PPra Berria, 2008ko apirilaren 1a
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz) Nafarroako PPren webgunea