Ireki menu nagusia
Artikulu hau Nafarroako eskualderi buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erribera (argipena)».
Bardeetako paisaia

Nafarroako Erribera erliebe laua duen Nafarroa Garaiko eskualde bat da, herrialdearen hegoaldean dagoena, Ebro ibaiaren inguruan. Bi zatitan banatu ohi da: Goi Erribera eta Behe Erribera.

Bertako lekurik ezagunetarikoa Bardeetako Natura Parkea dira, buztinezko zorua duen basamortu antzeko bat.

Hitzaren jatorria nahasgarria da euskaraz mintzatzerakoan. Alde batetik "herri-behera" hitzetatik dator, Erronkariko artzainek horrela deitu ohi ziotelako ardiak eramaten zituzten lur lauari. Beste aldetik, gaztelerako "ribera" hitzak latindar jatorria du eta euskalduntzerakoan "Erribera" bezala geldituko litzateke.

Eduki-taula

MerindadeakAldatu

Erriberak Tuterako merindadea osorik barne hartzen du, bai eta Erriberriko eta Lizarrakoen zati handi bana ere bai.

UdalerriakAldatu

EkonomiaAldatu

Nekazaritza jarduera ekonomiko nagusia da. Ortu nafarrak emandako fruituen artean mahatsa, oliba, orburua edo alkatxofa, zainzuria, uraza edo letxuga, tomateak eta piperrak ditugu, besteak beste.

Erriberako ardoa Nafarroa Jatorrizko Izendapena hartzen du, nahiz eta udalerri batzuek Errioxa Jatorrizko Izendapena jasotzen duten.

Industria upeltegi, olio eta kontserbagintzako erdiko enpresetan dago.

KulturaAldatu

HizkuntzaAldatu

Gaztelania eskualdeko hizkuntza nagusia da eta ofizialki bakarra. Euskarak ez du ofizialtasunik zonalde honetan Ley Foral del Vascuence delako legearen arabera. Erriberatarrek ez dute ez euskara ikasteko eskola publikoetan nahiz administrazioan erabiltzeko eskubiderik eta euskal toponimia duten udalerriek ez dute beren izena euskaratzerik.

Antzina galdu zen Erriberako jatorrizko euskara (I. eta X. mendeen artean);[1] hala ere, luzaro euskaldunen komunitate bat izan zuen XVII. mende arte, jatorriz Nafarroako beste toki batzuetatik helduta. Euskara berreskuratzearen aldeko mugimenduak ikastoletan (2007 arte legez kanpo) eta elkarte kulturaletan biltzen dira, Nafarroako Gobernuaren inolako laguntzarik gabe.

MusikaAldatu

Nafarroako jotak dauka eskualde honetan seaska, eta abeslari famatuen artean Raimundo Lanas "El ruiseñor navarro" (1908-1939) murilloarra nabarituko dugu. Tutera, Castejon, Cadreita, Buñuel, Ribaforada eta Cortes herrietan eskolak ditugu gaur egun.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo LoturakAldatu