Car Express

Ipar Euskal Herriko hiriarteko autobusen sarea

Car Express Euskal Herriko Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa lurraldetan dagoen hiriarteko autobus sarea da. Sarea zortzi line osatzen du, Ipar Euskal Herriko hiri gehienak zeharkatzen dituztenak.

Car Express
Txik Txak sarea
Transports 64 ligne 812 Bayonne Place des Basques.JPG
14 (Txik Txak).png lineko autobus bat Euskaldunen plazako geltokian
Datu orokorrak
Garraio motaHiriarteko autobusa
EskualdeakLapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa,
 Euskal Herria
Lineak3 (Txik Txak).png 10 (Txik Txak).png 11 (Txik Txak).png 12 (Txik Txak).png 13 (Txik Txak).png 14 (Txik Txak).png 15 (Txik Txak).png 16 (Txik Txak).png 
Geltokiak167
JabeaEuskal Hirigune Elkargoa
Webguneawww.txiktxak.eus
Ustiapena
Hasiera2019ko irailaren 2a (2 urte)
EragileaTransdev ATCRB
Hiruak Bat
Basque Bondissant
Kintoa Mugi
Ibilgailuak33
Datu teknikoak
Luzera354,4 km
Abiadura maximoa130 km/h
 Mapa
Txik Txak - Car Express (carte).svg

Hiriarteko autobusa 2019ko irailaren 2an inauguratu zen Euskal Hirigune Elkargoak bere lurraldetik ibilbide osoa egiten duten garraio-lineak bere gain hartu zituenean.

Txik Txak marka komertzialaren pean jarduten du, Ipar Euskal Herriko garraiobide guztiak biltzen dituen Euskal Hirigune Elkargoaren barruan.

HistoriaAldatu

AurrekariakAldatu

2013. urtera arte, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua arduratzen zen errepide bidezko hiriarteko garraio-lineak kudeatzeaz Ipar Euskal Herrian eta Bearnon. Guztira 14 linea zeuden Euskal Herrian, barnekoak zein Okzitaniara lotutakoak. Autobus bat edo bi baino ez ziren linea gehienetan noranzko eta egun bakoitzeko, eta kontrolik gabea zen. Autobusek ez zuten irudi komertzial propioa, operadoreena baizik.[1]

2013an, sareak eraldaketa handia jasan zuen. Lineak antolatu egiten dira eta denentzako marka komun bat hartzen da. Zenbakiak berrantolatu egiten dira, errazagoa izan dadin, eta tarifak berrikusi egiten dira. Errentagarriak ez diren linea batzuk,   855   edo   859   kasu, ezabatuak dira, eta beste batzuk,   876   eta   860   adibidez, hobetuak dira. Batzuk, fusionatuak ere badira,   876   eta   877   kasu. Era berean, eta ustiapen hobea ahalbidetzeko, lineak berriro lizitatzen dira eta operadore batzuk aldatu egin ziren. Sarea bi sektoretan banatu zen: Iparralde (Baiona da erdigune neuralgikoa) eta Bearno (Paue da erdigune neuralgikoa).

Hobekuntza horiek, sarearen izen-aldaketarekin batera (aurrerantzean: Transports 64), bidaiari kopurua handitzea ekarri zuten. Eguneroko zerbitzuek ere gora egin zuten.   816   linea, Baiona, Biarritz, Donibane Lohizune eta Hendaia lotzen dituen sareko linea jendetsuena, bikoiztu egin zen   816 Euskadi Express   linean. Geltoki garrantzitsuetan edo ibilbideko korrespondentziekin bakarrik gelditzen zen, eta, gainera, Gipuzkoan sartzen zen Iruni zerbitzua emateko.

Bestalde, zerbitzua are gehiago zehaztu zen, bost azpi-sare sortuz: Transports 64 interurbains (hiriarteko lineak, sareko gehiengoa), Transports 64 scolaires (eskola lineak, landa-eremuko ikasleak ikasi beharreko hirietara joateko baino ez dira diseinatu), Transports 64 à la demande (Eskariaren araberako lineak, biztanle gutxiko lekuak hiriarteko lineekin lotzeko aukera ematen dute), Transports 64 vélo (bizikleta alokairu zerbitzua) eta Transports 64 covoiturage (auto-partekatze zerbitzua).[2]

Euskal Hirigune Elkargoa iristeaAldatu

2017ko urtarrilean hirigune guztiak Euskal Hirigune Elkargoan batu zirenean, Iparraldeko garraio publikoko sare guztiak (Chronoplus, Hegobus, etab.) haien eskuetara pasatu ziren, hiriarteko lineak izan ezik (Transports 64), horiek departamenduaren esku jarraitzen baitzuten. 2019ko uztailera arte ez zuen lortu Akitania Berria eskualdeak hiriarteko garraioaren emakida (lehenago departamenduen esku), eta bere lurraldetik osorik elkargoari igarotzen diren lineen titulartasuna ematea erabaki zuen. Horrela sortu zen garraio publikoaren irudi bateratu berria, sare berri batek lagunduta: Txik Txak.[3]

Inaugurazioa eta bilakaeraAldatu

2019ko irailaren 2an Txik Txak sare ezberdinen inaugurazioarekin Car Express ere inauguratu zen. 8 lineak osatzen zuten, lehen Transports 64 sareko Iparralde sektorea osatzen zutenak baino bat gehiago. Linearik garrantzitsuenari, Baiona, Donibane Lohizune eta Hendaia arteko   816   eta   816 Euskadi Express  ,   zenbakia eman zitzaion. Baxenabarreko hiru hiririk garrantzitsuenen arteko linea,   810  ,   linea izatera pasa zen. 811, 812, 813 eta 814 lineek, hurrenez hurren,   ,   ,   eta   izendapenak hartu zituzten. Baiona eta Arrangoitze arteko 815 linea Chronoplus konpainiari utzi zioten. Gainera, beste bi linea sortu ziren:   linea eta   linea. Azken hori Aldudeko ibarreko Kintoa Mugi eskariaren araberako garraio-zerbitzuaren hobekuntza da, autobus-linea erregular bihurtuta.[4]

2020an, COVID-19 pandemiaren ondorioz, konfinamenduan zirkulazioak nabarmen murriztu ziren, eta gero pixkanaka berreskuratu ziren. Era berean, SMS bidezko billete zerbitzu bat jarri zen martxan, 15 000 txartel baino gehiago udan bakarrik erabili zirelarik.[5][6]

2021eko urtarrilean, Euskal Hirigune Elkargoak Car Express sarerako txartel pertsonal iraunkor bat prestatzen ari zela jakinarazi zuen, Gipuzkoako Mugi edo Bizkaiko Barik gisa. Asmoa sare osora zabaltzea zen, baina momentuz hiriarteko lineetan probatzearekin konformatuko ziren. Gainera, Mugi txartelarekin bat etorriz, Lurraldebusekin elkarreragingarritasuna ahalbidetzen du.[7] Urte bereko otsailean jaurti zuten.[8]

SareaAldatu

Sareak zortzi linea ditu, guztira 69 udalerri, 166 geltoki eta 354,4 kilometro egiten dituzte.

Linea Ibilbidea Inaugurazioa Luzera (km) Geltokiak Azken luzapena Eragilea
    BaionaDonibane LohizuneHendaia 2019 36,8 38 - Transdev ATCRB
    BaigorriDonibane GaraziDonapaleu 2019 42,7 17 - Hiruak Bat
    BaionaDonapaleuMauleAtharratze 2019 93,8 39 - Hiruak Bat
    BaionaAhurtiSamatze 2019 38,6 23 - Hiruak Bat
    BaionaBastida / Donoztiri 2019 48,4 29 - Basque Bondissant
    BaionaKanboEzpeleta 2019 26,9 22 - Basque Bondissant
    KanboHazparneIholdi 2019 39,8 17 - Basque Bondissant
    UrepeleArrosa 2019 27,4 11 - Kintoa Mugi

GeltokiakAldatu

Dauden 166 geltokiak hurbileko erreferentzia leku baten izena jasotzen dute. Hala, Uztaritzeko San Bixintxo elizaren ondoan dagoen geltokiak UZTARITZE Eliza du izena, eta Mauleko geltokia dagoen tokian dagoenak, MAULE-LEXTARRE Geltokia.

Disuasio-aparkalekuakAldatu

Gaur egun, ez dago disuasio-aparkaleku ofizialak.

UstiapenaAldatu

Gaur egun, hainbat enpresak banatzen dute sarearen ustiapena:[9]

OrdutegiaAldatu

Linea gehienak astelehenetik larunbatera daude martxan, baina azken egun horretan noranzko bakoitzeko hiruzpalau zerbitzu baino ez daude. Salbuespen gisa,   eta   lineak (larunbatean eta igandean ere oso aktiboak) eta   eta   lineak (asteburuetan ez dute zerbitzurik) nabarmentzen dira. Gainera, maiatzaren 1a edo abenduaren 25a bezalako jaiegunetan ez dago inolako zerbitzurik.

FlotaAldatu

Artikulu nagusia: «Txik Txak sarearen flota»

Sarean 33 ibilgailuk egiten dute lan guztira.[14]

Eraikitzailea Eredua Zenbakia Urtea Luzera (m) Garaiera (m) Edukiera Ateak Lineak
Irizar I3 8 2020 18 3,399 50 2   
Irizar I6 10 ? 14 3,731 48 2       
Mercedes-Benz Intouro 14 2012 13 2,500 51 2       
Fiat Scudo 1 1997 8 1,940 8 1   

TarifakAldatu

Artikulu nagusia: «Txik Txak sarearen tarifak»

  -   lineek Car Express sarearen tarifikazio komuna bete behar dute. Bestalde,   lineak tarifikazio propioa du, ibilbidearen berezitasuna dela eta.[15]

Ustekabeko txartelak Aldi baterako abonamenduak
Txartela Deskripzioa Prezioa Abonamendua Deskripzioa Prezioa
Bidaia 1 Joango txartel bakarra 2 € Hilabete 1 Txartel mugagabea hilabetez 30 €
10 bidaia 10 joango txartel bakarrak 15 € Hilabete 1 (apalea) Txartel mugagabea hilabetez 15 €
20 bidaia 20 joango txartel bakarrak 20 € Urte 1 Txartel mugagabea urtebetez 300 €
20 bidaia (apalea) 20 joango txartel bakarrak 9 € Urte 1 (apalea) Txartel mugagabea urtebetez 130 €
Taldea 10-20 laguneko taldeentzako joango txartela 1,50 € Laguntzaile Mugikortasun urriko laguntzaileak doan
SMS1 SMS mezu balioduna joaneko bidaia baterako 2 € 5 urte 5 urtez peko haurreak doan

EtorkizunaAldatu

Maiztasunak eta ibilbideak handitzea aurreikusten da, baita tarifak integratzea ere.

ErreferentziakAldatu

  1. «Sareko mapa» Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua
  2. (Frantsesez) «Eskola-garraioak 64an: oraingoz ez da ezer aldatzen.» La République des Pyrénées (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  3. (Frantsesez) «Euskal Herria: Txik txak sareak garraiobide guztiak estaliko ditu.» Ville, Rail et Transports 2019-04-01 (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  4. (Frantsesez) «Ipar Euskal Herriko TXIK TXAK sarea: garraio publikoaren gorakada handia hilabetean.» France Bleu 2019-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  5. (Frantsesez) Roux, Willy. (2020-11-09). «Txik Txak asteburuetan ordutegia murrizten du» www.mediabask.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-21).
  6. (Frantsesez) «Iparralde: garraio zerbitzu guztiak martxan egongo dira asteartetik, ekainak 2, aurrera» SudOuest.fr (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  7. (Frantsesez) «Ipar Euskal Herria: laster amaituko dira Txik Txak sarean paperezko autobus txartelak» SudOuest.fr (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  8. (Frantsesez) «Euskal Hirigune Elkargoko garraio sarea, 2019an sortu zenak, bere garraio tituluak desmaterializatzen ditu eskaintza irakurgarri, eskuragarri eta uniformatu baterako...» PresseLib 2021-01-13 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  9. «Car express» www.communaute-paysbasque.fr (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  10. (Frantsesez) «Baiona-Hendaia linea» AUTOCARS ATCRB (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  11. (Frantsesez) «Hiriarteko lineak» Autocars Hiruak Bat (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  12. (Frantsesez) «Erregularrezko lineak» Le Basque Bondissant (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  13. «KINTOA MUGI-Berriz abian!» ALDUDE IBARRA 2017-05-29 (Noiz kontsultatua: 2020-10-18).
  14. (Frantsesez) «Ipar Euskal Herria: Txik Txak sareak gero eta joera handiagoa du hibridoarekin» SudOuest.fr (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
  15. «Prezioak Txik Txak Car'Express sarea» Txik Txak

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu