Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua
Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua —lehen Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusia edo Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Jenerala deitua— Pirinio Atlantikoetako departamendua kudeatzeaz arduratzen den erakunde politikoa da. Pauen du egoitza.
Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseilua Conseil départemental des Pyrénées-Atlantiques | |
---|---|
2015-2021. legegintzaldia | |
Mota | |
Mota | departamenduko kontseilua |
Zuzendaritza | |
Lehendakaria | Jean-Jacques Lasserre (MoDem) 2015. urtetik |
Osaketa | |
Eserlekuak | 54 |
Alderdi politikoak | Gobernua (32): MoDem: 12 UDI: 9 UMP: 6 DVD: 5 Oposizioa (22): PS: 15 DVG: 5 Abertzaleak: 2 |
Hauteskundeak | |
Azken hauteskundeak | 2015eko martxoak 22 eta 29 |
Batzarlekua | |
Paue, Bearno | |
Webgunea | |
http://www.le64.fr/ |
Departamenduko kantonamendu bakoitzak hautatzen du bere kontseilaria.
Kontseilarien biltzarrak edo Kontseiluak hautatzen ditu bai lehendakaria eta bai arlo bakoitzeko arduraduna, kontseilarien artea hautatuak betiere.
Gaur egun 52 kontseilari dira, 52 kantonamenduren ordezkari. 21 kontseilari hautatuak dira Ipar Euskal Herriko kantonamenduetan, eta 31 Bearnoko kantonamenduetan.
Askotan kontseilu honi Nafarroako Parlamentua ere deitzen zaio.[1][2]
Kontseiluko lehendakariak (1945etik aurrera)
aldatu- 1945-1949: Henri Lapuyade (Muneiñeko ordezkaria)
- 1949-1960: Louis Intxauspe (Garaziko ordezkaria)
- 1960-1964: Jean-Louis Tinaud (Paueko ordezkaria)
- 1964-1976: Pierre de Chevigné (Salbaterrako ordezkaria)
- 1976-1985: Franz Duboscq (Donapaleuko ordezkaria)
- 1985-1992: Henri Grenet (Baionako ordezkaria)
- 1992-2001: François Bayrou (Paueko ordezkaria)
- 2001-2008: Jean-Jacques Lasserre (Bidaxuneko ordezkaria)
- 2008-2011: Jean Castaings (Bastidako ordezkaria)
- 2011-2015: Georges Labazée (Thèzeko ordezkaria)
- 2015tik: Jean-Jacques Lasserre (Bidaxuneko ordezkaria)
Kontseilariak
aldatuAlderdia | Siglak | Kontseilariak | |
---|---|---|---|
"Forces 64" Taldea (22 eserleku) Gobernuan | |||
Mugimendu Demokrata | MoDem | 12 | |
Demokrata eta Independenteen Batasuna | UDI | 9 | |
Divers droite | DVD | 1 | |
"Droite républicaine pour le 64" Taldea (9 eserleku) Gobernuan | |||
Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasuna | UMP | 6 | |
Divers droite | DVD | 3 | |
Ezkerreko Kontseilarien Taldea (20 eserleku) Oposizioan | |||
Frantziako Alderdi Sozialista | PS | 15 | |
Divers gauche | DVG | 5 | |
Independenteak (3 eserleku) | |||
Euskal abertzaleak | REG | 2 | |
Divers droite | DVD | 1 | |
Kontseiluko lehendakaria | |||
Jean-Jacques Lasserre (Modem) |
Sailak
aldatu- Kontseiluko Lehendakaritza
- Lehenengo Lehendakariordetza: Finantzak, Aurrekontuak eta Ondasuna
- Giza Baliabideak eta Gizarte Gaietako Zuzendaritza
- Hitzarmen Politiketako Zuzendaritza
- Lurraldeetako Hitzarmenen Zuzendaritza
- Aurrekontuen Zuzendaritza
- Bigarren Lehendakariordetza: Integrazioa, Udal Politikak eta Elkarbizitza
- Umeak eta Familien Zuzendaritza
- Ezgaituen Zuzendaritza
- Adin Nagusikoen Zuzendaritza
- Etxebizitza Zuzendaritza
- Hirugarren Lehendakariordetza: Hezkuntza
- Gazteria eta Kirol Zuzendaritza
- Kultura eta Ondare Zuzendaritza
- Euskararen Zuzendaritza
- Bearnera, Gaskoia eta Okzitanieraren Zuzendaritza
- Laugarren Lehendakariordetza: Nekazaritza, Arrantza, Basoak eta Mendiko Ekonomia
- Merkataritza, Industria, Artisautza eta Enpresa Txikien Zuzendaritza
- Turismo Zuzendaritza
- Ingurugiro, Garapen Iraunkor eta Kosta Zuzendaritza
- Mugikortasun, Garraio eta Azpiegitura Zuzendaritza
Erreferentziak
aldatu- ↑ Parlement de Navarre - Conseil Général des Pyrénées Altantique. viafrance.com (Noiz kontsultatua: 2011-3-26).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Président du Parlement de Navarre. bayrou.fr (Noiz kontsultatua: 2011-3-26).
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluaren webgune ofiziala
- Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluaren logotipoa