Sarako leizeak
Sarako leizeak (betako hizkeran, Sarako lezeak) Lapurdin dauden kobazuloak dira. Zehazki, Sarako udalerriaren kanpoaldean daude, Xareta izeneko eskualdean inguru interesgarria osatuz Urdazubiko leize eta Zugarramurdikoekin batera. Sarrera ipar-ekialderuntz du, 15 metroko altuera eta 40 metroko zabalerarekin. Hiru galeria nagusiz osatuta dago: goian kokatzen den galeria fosil bat (jadanik ez baita urik pasatzen bertatik), galeria erdi-aktibo bat (2007koak bezalako uholdeak daudenean soilik jartzen da martxan) eta galeria aktibo bat (erreka eta galeriaren artean hain leku gutxi dago non ezinezkoa den gizaki bat bertatik sartzea).
Sarako leizeak | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Sara |
Koordenatuak | 43°16′12″N 1°34′12″W |
Ezaugarriak | |
Garaiera | 202 |
Bisitagarria | bai |
Aztarnak | bai |
1854an Napoleon III.a eta Eugenia de Montijo haren emazteari musikaldi aberats bat eskaini zitzaien Sarako Leizeetan.
2007an kalteak jaso zituzten maiatzean jasandako uholdeak zirela-eta. Besteak beste, espeleologia eskolak erabiltzen zuen Leze Ttipia erabat erabilezina bilakatu zen.
Turismoa
aldatuLeizea bisitarientzako atondua dago; hiru ordu laurden irauten duen bisita gidatu bat eskaintzen zaio ikusleari. Leizeetako gunean bertan, parke megalitikoa dago ikusgai, non tamaina naturaleko trikuharriak, harrespilak eta lur muinoen ereduak dauden.[1]
Paleontologia
aldatuHartzetako hartzaren marruskadurak aurkitu dira. Badirudi hartzek beren azazkalekin markak egiten zituztela paretan bere jabetzako eremua markatzeko. Gainera, galeria batean, hartzak bertan lo egin izanagatik leundutako gune bat dago.
Leku batzuetan errudista fosilak ikus daitezke.
Antropologiari dagokionez
aldatuBetidanik izan dira ezagutuak, Goi Paleolitoan jadanik udako aterpe gisa erabilia izan baita. Castilla jaunak, kobazuloen lehen zaintzaileak, XX. mende hasieran bertan aurkitutako arrastoak (historiaurreko lanabesak, hezurrak...) gordetzeko ohitura hartu zuen eta bera izan zen leize-zuloak helburu turistiko batekin atondu zituen lehena. Jarraian, 1941ean Jose Miguel Barandiaran etnografo eta arkeologo handiak egindako ikerketei esker, eta baita zenbait urte beranduago Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Normand jaunaren taldeak egindakoei esker ere, hainbat aurkikuntza egin ziren, besteak beste:
- Kobazuloa aterpea baino ez zela: Ez dago paretetako irudirik eta ezta silex-ik ere, beraz, kobazuloak ez zuen bizitza artistikorako edo industrialerako interesik. (Aurkitu diren silex-ko lanabesak ez dira ugariak).
- Gravette aldiko gizakiek utzitako arrastoak aurkitu zituzten: lanabes aurreratuak eta suaren presentzia salatzen duten erretako animali-hezurrak eta ikatz zatiak.
Paleon
Geologiari dagokionez
aldatuKareharrian osatutako haitzulo honen gainean lur buztintsu geruza bat kokatzen da. Buztin hau iragazgaitza izanki, karbonatazio prozesua oso lokala da eta oso espeleotema gutxi ditu galerietan. Honek beste kobazuloetan kaltzitak estaliko lituzkeen formazioak ikusteko aukera ematen du: sabaiko lapiazak, bi galeria batzen dituen arroila, etab. Horma batzuetan fosilak ikus daitezke.
Sarako eta Zugarramurdiko leizeak lotuta daudela dioen kondaira bat badago ere, 1984an egindako ikerketa topografiko batek aurkakoa azpimarratzen du.
Ekologiari dagokionez
aldatuEuskal Herrian ikerketa bioespeleologikoan deskribatutako lehen espeziea Sarako leizeetan aurkitu zen: Trechus navaricus (Vuillefroy 1869).[2]
Europako Live programari esker, 3 hilero kontatzen eta identifikatzen dira leizeetan aterpetzen diren saguzarrak. 13 espezie ezberdin aurkitu dira orain arte, eta gehienen egoera kinka larrian dagoenez, babestutako espezieak dira. Europa mendebaldeko saguzar hauek intsektu-jaleak dira; gauez ateratzen dira ahoarekin zein hegalekin ehizatzera eta egunez atseden hartzen dute. Haitzulotar, erdi-haitzulotar eta kanpotar espezieak daude (urte osoan zehar leize-zuloan bizi diren, urtearen zati bat leize-zuloan bizi diren eta leize-zuloan bizi ez diren espezieak hurrenez hurren):
- Haitzulotarrak
- Erdi-haitzulotarrak
- Kanpotarrak
Ursus spelaeus edo leize-hartzaren hezur asko topatu dira bisitariei erakusten ez zaien gela batean, baita animali hauek igurtzien bidez lisatutako paretak ere.
Mitologia
aldatuSarako leizeak Axular apaizaren kondairarekin lotuta daude. Kondaira honen hainbat aldaera dago, eta horietako batean, Axularrek, ikasketak egin ahal izateko, ezin baitzuen Salamancara joan, Sarako leizera joaten da beste ikaskide batzuekin Debruaren (Etsaiaren) eskolak jasotzeko. Etsaiak zera eskatzen dio bere ikasle taldeari: bere ikasketak bukatzean, horietako bat berarekin geratu beharko dela. Axularrek dio bera joango dela azkena leizetik, baina Deabrua engainatzea lortzen du eta ihes egiten du, nahiz eta tartean, bere itzala galtzen duen. horregatik diote Sarako herritarrek Axularrek itzalik ez zuela.[3][4]
Irudiak
aldatu-
Lezeetako kanpo eraikin txikia eta ingurunea kanpotik ikusia
-
Sarrera eta bisitarientzako bideaxka..
-
Enperadoreak eta enperatriza bisita egin zuteneko oroigarria.
-
Leizean grabatutako gurutzea
-
Fosilak ikusgai dituen barruko harria.
-
Barruko espeleotemak.
-
Barruko espeleotemak.
-
Barruko espeleotemak.
-
Barrualdea argiztatua.
-
Sarrerako putzu bat.
-
Lezeen postala. Sarako leizeen ekoizpen turistikoa goiztiarra izan zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Lur azpiko sekretuak» Berria 2020-08-02 (Noiz kontsultatua: 2024-11-11).
- ↑ A. Faille, I. Ribera, L. Deharveng, C. Bourdeau, L. Garnery, E. Quéinnec & T. Deuve. «A molecular phylogeny shows the single origin of the Pyrenean subterranean Trechini ground beetles (Coleoptera: Carabidae)» Molecular Phylogenetics and Evolution 54.
- ↑ Satrustegi, Jose Maria. (1974). «Axularren ltzala» Studia et documenta 6. urtea, 16. zk.: 23-28. ISSN 0046-435X..
- ↑ «Etsai - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-11).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
- Sarako leizeen webgunea
- Irati Esparza Guimon: "Natura, historia eta kultura elkartzen dira Sarako Lezeen iluntasunean", Gaur 8, 2024/09/28.
- Sarako leizea. Ikasbil.[bideoa]