Lapurdiko kosta
Lapurdiko kosta (frantsesez, Côte basque)[1] laua da Bizkaiakoa edota Gipuzkoakoarekin alderatuta. Hondartza luzeak daude eta hegiak altuera txikikoak dira. Bidasoa eta Atturri ibaiek bere urak bertan isurtzen dituzte.
Hendaiatik Donibane Lohitzunera
aldatuHendaiatik Donibane Lohitzunera kostalde gorabeheratsua da, baina inondik-inora Bizkaia edo Gipuzkoan izan daitekeen gora behera maila berarekin. Hendaian hondartza luzea dago, Ondarraitz eta hondartzaren ekialdean Abbadia jauregia dago.
Ipar-ekialderantz jarraitzen Ziburu eta Donibane Lohitzune bustitzen dituen badia dago. Hemen Urdazuri ibaia itsasoratzen da. Hondartza txikiak eta orientazio ezberdinekoak daude.
Donibane Lohitzunetik Aturrira
aldatuDonibane Lohitzunetik Aturri ibaira kostaldea lauagoa egiten da eta hondartzak estuak baina oso luzeak. Honen adibide dira Ilbarritz eta Miarritzeko Hondartza Handia. Miarritzen bertan bi irtenune daude, San Martin eta Atalaia.
Aturritik iparraldera Bokale dago, eta han hasten da jada Landetako lurra.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiko Exonomastika Batzordea: «Kosten izenak», Euskera, LII, 2007, 3.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu