Basusarri
Basusarri Lapurdiko erdialdeko udalerri bat da, Lapurdi Erdialdea eskualdekoa.
Basusarri | ||
---|---|---|
Lapurdi, Euskal Herria | ||
San Bartolome eliza. | ||
| ||
Kokapena | ||
Herrialdea | Euskal Herria | |
Lurraldea | Lapurdi | |
Administrazioa | ||
Estatua | Frantzia | |
Eskualdea | Akitania Berria | |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
Barrutia | Baiona | |
Kantonamendua | Uztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak | |
Izen ofiziala | Bassussarry | |
Auzapeza | Paul BaudryPaul Baudry (2008-2014) | |
Posta kodea | 64200 | |
INSEE kodea | 64100 | |
Herritarra | basusartar | |
Geografia | ||
Azalera | 6,51 km² | |
Garaiera | 2-85 metro | |
Demografia | ||
Biztanleria | 3.179 (2018: 40) | |
Dentsitatea | 393,09 biztanle/km² | |
Zahartzea[1] | % 14,46 | |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 33,24 | |
Ekonomia | ||
Jarduera[1] | % 70,74 (2011) | |
Desberdintasuna[1] | % 6,23 (2011) | |
Langabezia[1] | % 5,59 (2013) | |
Euskara | ||
Euskaldunak | % 16,93 (2010) | |
Erabilera | % 1,69 (2011) | |
Datu gehigarriak | ||
Webgunea | http://www.bassussarry.fr www.bassussarry.fr |
Geografia
aldatuIngurune naturala
aldatuErrobi ibaiak udalerria zeharkatzen du,[2] bai eta haren ibaiadar den Urdaintz errekak eta azken horretara isurtzen den Harrieta errekastoak ere.
Sarbideak
aldatuBasusarri RD-254, RD-755 eta RD-932 errepideek zeharkatua da.
Udalerri mugakideak
aldatu- Angelu eta Baiona iparraldean
- Milafranga ekialdean
- Uztaritze hego-ekialdean
- Arrangoitze hegoalde eta mendebaldean
Etxeak eta auzoak
aldatuAuzoak
aldatu- Eliza;
- Urdaintz.
Etxeak
aldatuToponimia
aldatuBasusarri toponimoak itxura hauek izan ditu historian:
- Bila Nave quœ vocatur Bassessari, Bassessarri, Bacessari eta Bassissari (1150, 1186, 1256[4] eta XIII. mendeko Baionako eskutitzak[5] hurrenez hurren),
- Bila nave que nunc dicitur Bassessarri (1170,[6]),
- Sanctus Bartholomeus de Bassussary eta Bassussarits (1768 eta 1771 hurrenez hurren,[4] Baionako elizbarrutiaren bildumak[7]).
Historia
aldatu1813. urteko abenduaren 13an, Basusarrin, Iberiar Penintsulako Gerrako gudua jazo zen, Suchet jeneralaren soldaduak eta tropa hispano-ingelesak borrokatu zutelarik.
Demografia
aldatu300-400 biztanle inguruko herrixka txikia izan zen Basusarri XIX. mendean eta ia XX. mende osoan zehar. Haatik, Euskal Kosta-Aturri aglomeraziotik hurbil egonik, 1960ko hamarkadatik aurrera hazkunde nabarmena izan zuen eta 2010eko hamarkadan 2.000 biztanleen maila gainditu zuen.
Basusarriko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Politika
aldatuAlkateak
aldatuAlkatea | Agintaldia | Alderdia |
---|---|---|
Paul Baudry | 1995-2001 2001-2008 2008-2014 |
Kultura
aldatu- San Bartolome eliza XIX. mendearen bukaeran eraberritu zen.[8]
Basusartar ospetsuak
aldatu- Christophe Hondelatte (1962-), Basusarrin hezia.[9]
- Marie Darrieussecq (1969-), idazlea.[10]
- Bernard Larregi idazle eta apaiza herriko erretorea izan zen.
Argazki galeria
aldatu-
Etxe baten horman eginiko frontoia
-
Basusarriko herriko etxea
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Sandre datu-basea[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v Géoportail - Institut géographique national (France). (2019). Géoportail. (Noiz kontsultatua: 2019/04/21).
- ↑ a b Paul Raymond, "Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque"
- ↑ Baionako eskutitzak edo Livre d'Or - XIV. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Jean-Baptiste Orpustan, "Nouvelle toponymie basque" Presses universitaires de Bordeaux 2006, ISBN 2-86781-396-4
- ↑ XVII. eta XVIII. mendeetako eskuizkribuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Mérimée datu-basea
- ↑ Le Journal du Pays Basque: "Moi qui ai grandi à Bassussarry ..." (2009-01-24).
- ↑ «'Egunkaria' itxi zela-eta Frantziako kazetariak isilik geratu izana salatu dute», Berria.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |
- (Frantsesez) Basusarriren webgune ofiziala