Ospitalepea
Ospitalepea ([os̺pitalepe.a]) Zuberoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Pettarra eskualdean kokatua, Bearnorekiko mugan.
Ospitalepea | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Lurraldea | ![]() |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Oloroe-Donamaria |
Kantonamendua | Euskal Mendialdea |
Izen ofiziala | L'Hôpital-Saint-Blaise |
Auzapeza | Dominique Uthurralt (2008-2014) |
Posta kodea | 64130 |
INSEE kodea | 64264 |
Herritarra | ospitaletar |
Ezizena | izoztatü, minakaisto, gorejankin, pergüt, eskele eta güsak |
Geografia | |
Azalera | 2.11 |
Garaiera | 147 - 254 |
Demografia | |
Biztanleria | 65 (2018: ![]() |
Dentsitatea | 36,49 biztanle/km² |
Zahartzea[1] | % 27,26 |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 95,68 |
Ekonomia | |
Jarduera[1] | % 78,43 (2011) |
Desberdintasuna[1] | % -9,26 (2011) |
Langabezia[1] | % 0 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 64,47 (2010) |
Erabilera | % 33,06 (2011) |
Datu gehigarriak | |
Sorrera | XII. mendea. urtea |
Webgunea | http://mairie.pagespro-orange.fr/hopital-saint-blaise/accueilfr.htm |
GeografiaAldatu
Ingurune naturalaAldatu
Oloroeko uhaitzera isurtzen den erreka igarotzen da udalerritik. Haranbeltzeko basoaren zati bat ere udalerriko lurretan dago.
Udalerri mugakideakAldatu
- Mitikile-Larrori-Mendibile eta Sohüta, mendebaldean
- Barkoxe, hegoaldean
Udalerria Bearnorekin mugakide da ekialde eta iparraldean.
EtimologiaAldatu
Erdi Aroan, bazen han bidaiarientzako ostatu bat, ugari baitziren Donejakue bidea egiten zuten erromesak. Garai hartan ostatuei ospitale zeritzen, eta hortik datorkio herriari izena.
AuzoakAldatu
- Puyade
- Arlaze
- Bidarte
- Ospitalepea (herri-burua)
DemografiaAldatu
|
2004ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da
PolitikaAldatu
AlkateakAldatu
Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
---|---|---|
Dominique Uthurralt | 1983-1989 | |
Dominique Uthurralt | 1989-1995 | |
Dominique Uthurralt | 1995-2001 | |
Dominique Uthurralt | 2001-2008 | |
Dominique Uthurralt | 2008-2014 |
Ondasun nabarmenakAldatu
Ospitalepea ezaguna da bertan dagoen eliza erromanikoa dela-eta, XII. mendekoa, Donejakue Bidean kokatua.
Berau, Donejakue Bidean zihoazen erromesentzat eraikitako ospitale baten zatia zen, baita gaur egun zutik dirauen bakarra. Somporteko abadetxeak eraikiarazi zuen XII. mendean errukietxe hau. 1888. urtetik aurrera monumentu historiko izendaturik dago, eta gainera, UNESCOk hala erabakita, Gizateriaren ondare ere bada. Asko dira egunero bertara hurbiltzen diren bisitariak: turistak, erromesak, arte edota arkitektura zaleak...
Oso ondo kontserbaturik dagoen eliza da, arkitektura oso berezia duelarik; erromaniko nafarraren eta arkitektura bizantziarraren arteko nahasketa da. Gurutze grekoaren forma du, zeinaren erdian kanpandorre oktogonal batek kupula estaltzen duen, eragin mozarabiarra erakutsiz.
Kanpo estekakAldatu
- (Frantsesez) Elizari buruzkoa
- (Gaztelaniaz) Ospitalepea, Auñamendi entziklopedian
- (Frantsesez) Udalaren webgunea
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |