Biriatu

Lapurdiko udalerria


Biriatu Lapurdiko hego-mendebaldeko udalerria da, Lapurdi Itsasegian kokaturik dagoena.

Biriatu
 Lapurdi, Euskal Herria
Biriatu. Lapurdi, Euskal Herria.jpg
Biriatu herriaren eta Bidasoa ibaiaren ikuspegia Xoldokogaina mendiaren magaletik.

Blason ville fr Biriatou (Pyrénées-Atlantiques).svg
Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaHendaia-Hegoko Euskal Itsasbazterra
Izen ofizialaBlason ville fr Biriatou (Pyrénées-Atlantiques).svg  Biriatou
AuzapezaSolange Demarcq-Egiguren (abertzale)Michel Iriart (2008-2014)
Posta kodea64700
INSEE kodea64130
Herritarrabiriatuar
Geografia
Azalera11,04 km²
Garaiera0-552 metro
Distantzia? km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria1.224 (2018: Green Arrow Up.svg 2)
alt_left 628 (%51.3)594 (%48.5) alt_right
Dentsitatea105,71 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 18,63
Ugalkortasuna[1]‰ 57,28
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,56 (2011)
Desberdintasuna[1]% 5,41 (2011)
Langabezia[1]% 7,14 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 8,55 (2010)
Erabilera% 0,41 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1603an Urruñatik banatua. urtea
Webguneahttp://www.biriatou.fr/eu.html

GeografiaAldatu

Bidasoa ibaia herriaren ezkerraldetik igarotzen da.

Udalerri mugakideakAldatu

Mugak ditu Euskal Herriko beste bi administraziorekin: EAErekin (Irun) eta Nafarroa Garaiarekin (Bera). Izatez, Biriatuk ondorengo udalerriekin du muga:


AuzoakAldatu

Auzo nagusiak Biriatu, Garlatz eta Erramuntegia dira.

  • Osinko Zelaia[2]
  • Petrikobaita[2]
  • Pitara[2]
  • Baionette-ko Gotorlekua[2]
  • Louis XIV Gotorlekua[2]
  • Eperren aitza[2]
  • Sagardixar[2]
  • Xoldokogaina[2]

MendiakAldatu

HistoriaAldatu

1305. urtean Biriatu Zubernoako prior etxearen mende zegoen.

Aro Modernoan Urruñaren esku gelditu zen Biriatu 1603. urtera arte. Lapurdiko biltzarrean ez zuen behin ere auzapezik izan Urruña herriaren mende izan zelako.

 
Biriatu Urruñatik 1603an banatzea gogoratzen duen oroitarria

1836. urtean Biriatu udalerri bihurtu zen.

EkonomiaAldatu

Langile gehienak inguruko herrietako industrietara joan ohi dira. Bertako ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da.

DemografiaAldatu

1880ko hamarkadan 550 biztanle inguruko populazioa zuen Biriatuk. Hurrengo hamarkadetan beheranzko joera txikia izan zuen biztanleriak, baina XX. mendearen erdialdetik aurrera hazkunde esanguratsua izan zuen. XXI. mendearen hasieran 1.000 biztanleen maila gainditu zuen.

Biriatuko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

PolitikaAldatu

Agintaldia Auzapeza Alderdia
1891-1904 Pierre Larroulet
1904-1908 Bernard Ilhardoy
1908-1912 Raymond Berroa
1912-1930 Bernard Ilhardoy
1931-1945 Jean Hiribarren
1945-1947 Christophe Haramboure
1948-1954 Jean Hiribarren
1955-1971 Joseph Halzuet
1971-1989 Ignace Belloquy
1989- Michel Hiriart DVD

EuskaraAldatu

Biriatuko Joaquin Arizagaren[3] pasartea, Biriatuko kontrabandoaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[4][5] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Biriatuko euskara[6] nafar-lapurteran[7] kokatzen da, zehatzago esanda, sartaldeko azpieuskalkiari[8] dagokion Kostatar euskara[9] da bertakoa. 2010ean, herritarren % 8,55 zen euskaldunak. Euskara nafarra eta erdialdekoa bezala, nafar-lapurtarra ere bereizgarri gutxikoa da. Egiturari dagokionez, gaur egun batasun eta berdintasun handiko agertzen zaigu, baina hori, gehienbat, azken hamarkadotako bilakaeraren ondorioa da. Lapurdiko eta Nafarroa Behereko euskararen arteko aldea txikia dela esan daiteke, eta horregatik multzo berean biltzen ditu Koldo Zuazok. Multzo honen azpian bi azpieuskalki bereiz daitezke: Sartaldekoa (itsasbazterrean hasi eta Ahetze, Senpere eta Ainhoa bitartekoa hartzen duena) eta Sortaldekoa (Nafarroa Behere osoa eta Lapurdiko ekialdea hartzen duena, zehatzago, Aturrialdeko eta Hazparneko eskualdeak). Azpieuskalki horien artean bada, dena dela, tarteko eremu bat, Uztaritze inguruko hizkerek osatzen dutena. Halakoetan gertatu ohi denez, bateko eta besteko berrikuntzak jaso ditu alderdi horrek, baina, aldiz, ez dauka bertan sortutako bereizgarri askorik. Azpieuskalki bi horietaz gainera, nortasun beteko hizkera bi egon dira, eta gaur egun ere oraindik nola edo hala badira: Amikuztarra (Nafarroa Behereko gainerako hizkeretatik zerbait bereizita eta Zuberoakotik gertu egon da) eta Kostatarra (Lapurdiko itsasbazterrean mintzatu da eta eskualde horretako bizilagunek hartu-eman estua eduki dute Gipuzkoako eta Nafarroako auzoekin).

Ondasun nabarmenakAldatu

Argazki galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad Géoportail - Institut géographique national (France). Géoportail. (Noiz kontsultatua: 2011/11/03).
  3. «Biriatu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).
  4. «Nafar-lapurtarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).
  5. «Sartaldekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).
  6. «Biriatu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).
  7. «Nafar-lapurtarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).
  8. «Sartaldekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).
  9. «Kostatarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-08).

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi