Mendikota
Mendikota ([mendikota]) Zuberoako erdialdeko udalerri bat da, Arbaila eskualdean dagoena, Ühaitza ibaiaren ezkerraldean, Maule-Lextarreko kantonamenduan. 6,33 km2 ditu, eta 2006an 211 biztanle zituen (mendikotarrak). Auzo nagusiak Mendikota (herriburua) eta Etxandi dira. Herriko euskara zuberera da, eta euskaldunak dira mendikotarren % 73.
Mendikota | |
---|---|
![]() | |
Jasokundearen eliza | |
Armarria | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Lurraldea | ![]() |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Oloroe-Donamaria |
Kantonamendua | Euskal Mendialdea |
Izen ofiziala | Fitxategi:Ez Menditte |
Auzapeza | Jean-Pierre Etxart (2008-2014) |
Posta kodea | 64130 |
INSEE kodea | 64378 |
Herritarra | mendikotar |
Ezizena | bühamiak eta buhame galantak |
Geografia | |
Azalera | 6.33 |
Garaiera | 176 - 575 |
Demografia | |
Biztanleria | 200 (2018: ![]() |
Dentsitatea | 30,17 biztanle/km² |
Zahartzea[1] | % 26,89 |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 75,02 |
Ekonomia | |
Jarduera[1] | % 77,05 (2011) |
Desberdintasuna[1] | % 5,33 (2011) |
Langabezia[1] | % 4,04 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 71,28 (2010) |
Erabilera | % 42,23 (2011) |
GeografiaAldatu
Ingurune naturalaAldatu
Ühaitza ibaia udalerritik igarotzen da, baita bertara isurtzen diren Ibarra, Ordobi eta Espileko errekak ere.
Udalerri mugakideakAldatu
- Gotaine-Irabarne iparraldean
- Idauze-Mendi ipar-mendebaldean
- Arrokiaga ekialdean
- Ozaze-Zühara eta Zalgize-Doneztebe hegoaldean
HistoriaAldatu
1327. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Mendikotako herria.
EkonomiaAldatu
Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (barazkiak, bazkarako landareak, artoa, ardi azienda) eta haren inguruan sorturiko industria (janari industria) dira.
DemografiaAldatu
|
2007ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da
KulturaAldatu
KirolaAldatu
U.S. Menditte da herriko errugbi taldea. Etxekopaia udal zelaian jokatzen ditu etxeko partidak.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Jasokundearen eliza XVII eta XVIII. mendeetan izan zen eraikia, eta XIX. mendearen amaieran berriztatu zuten.
- Bereterretxeren jauregia, XIV. mendekoa.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Zuberoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |