Ireki menu nagusia

Gixune

Lapurdiko udalerria

Gixune Lapurdiko barnealdeko udalerri bat da, Lapurdi Ekialdean kokatua. Euskal Herrian iparralderen dagoen udalerria.

Gixune
 Lapurdi, Euskal Herria
Guiche-20110616.jpg
Gaztelua Portuko auzoan

Gixuneko armarria

Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Elkargoa Euskal Hirigune Elkargoa
Barrutia Baiona
Kantonamendua Errobi-Aturri
Izen ofiziala Guiche
Posta kodea 64520
INSEE kodea 64250
Herritarra gixundar
Kokapena
Koordenatuak 43° 30′ 42″ N, 1° 12′ 15″ W / 43.511666666667°N,1.2041666666667°W / 43.511666666667; -1.2041666666667Koordenatuak: 43° 30′ 42″ N, 1° 12′ 15″ W / 43.511666666667°N,1.2041666666667°W / 43.511666666667; -1.2041666666667
Gixune hemen kokatua: Lapurdi
Gixune
Gixune
Gixune (Lapurdi)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 24,84 km2
Garaiera 0-177 metro
Demografia
Biztanleria 949 biztanle (2013)
Dentsitatea 38,2 biztanle/km²
Zahartze tasa[1] % 19,48
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 59,12
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 77,59 (2011)
Genero desoreka[1] % 6,87 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 5,17 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 20,27 (2010)
Euskararen erabilera % 2,47 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera XI. mendea. urtea

ToponimiaAldatu

Antzinako toponimoakAldatu

Guiche frantsesezko toponimoak[2] Guissen (1083, 1100, 1203, 1249), Villa Guissen (XII. mendean, Baionako eskutitzak[3]), Guiche (1650, Gouvernement Général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins eta Carte des Pays Basques de France et d'Espagne mapak) eta Sanctus Joannes de Guiche (1687, Baionako elizbarrutiaren bilduma[4]) formak izan zituen.

EtimologiaAldatu

Gixunek gisu euskal erroa du, karea ere esan nahi duena (era berean grezierazko gypsu edo igeltsu hitzetik ekarria)[5].

Dauzat eta Rostaing adituek, Guchan eta Guchen toponimoak ikertzean, beste bi teoria proposatu zituzten. Guchan-entzat latinezko Justius izena eta -anum atzizkiaren lotura proposatu zuten.[6] Guchen-entzat, berriz, Dictionnaire toponymique des communes des Hautes Pyrénées, Michel Grosclaude eta Jean-François Le Nail adituek honakoa proposatu zuten: Guish akitaniar izena eta -anum latindar atzizkiaren lotura.[7]

Egungo toponimoakAldatu

Gaskoiz udalerriari Guíshen diote[8], frantsesez Guiche eta euskaraz Gixune diogu.[9]

GeografiaAldatu

Ingurune naturalaAldatu

Aturri eta Biduze ibaiak udalerritik igarotzen dira. Aturrik Saint-Laurent-de-Gosse eta Sainte-Marie-de-Gosse landatar udalerriekin duen iparraldeko muga da.

Arrokes antzinako harrobi sonatua, gaur egun aintzira bilakatu da,[10] 38 metroko sakonera duena. Bere hondartzak bandera urdina du.[11].

Udalerri mugakideakAldatu

Udalerria mugakidea da Landekin iparralde eta ekialdean.

Etxeak eta auzoakAldatu

  • Aoulouette (L');
  • Barta;
  • Fontan;
  • Haches;
  • Plaza;
  • Vic-de-Bas;
  • Vic-de-Haut.

HistoriaAldatu

XV. mendean, Gaston IV.a Foixkoa Bearnoko kondea[12], Karlos VII.a Frantziakoaren teniente jenerala zela, Lapurdiren atea babesten zuen Gixuneko gaztelua hartu zuen (1449ko abenduaren 15a). Horri esker, Gaston IV.ak Lapurdi osoa zeharkatu zuen Donibane Lohizuneraino.

1563an Karlos IX.a Frantziakoak Gixuneko konderria eratu zuen; Horretarako Bardoze, Ahurti, Samatze, Akamarre, Saint-Pé-de-Léren eta Beskoitze parrokiak bildu zituen[13][2]. 1648an konderriari beste lau parrokia gehitu zizkion Agaramonteko dukerria osatzeko.[14].

Hori zela eta, Antzinako Erregimenean Gixune eta Lapurdi arteko harremana berezitasunak zituen (gertuko Bardoze eta Ahurtik bezala). Arlo judizialetan hiru parrokiak ez ziren lapurtar erakundeen mendean baizik eta Akamarreko seneskalerriaren mendean.[15]. Beraz ez zuten Lapurtarren Biltzarraren lanetan parte hartu 1763ra arte.[16]. Anne Zinken esanetan, handik aurrera hiru parrokia zerga arloan bilakatu ziren eta, era berean, Lapurdiko ohitura zuzenbide zibil bilakatu zen.[17].

Samatzerekin batera, Bidaxuneko Kantonamenduko tren geltoki bakarra izan zuen 1912tik XX. mendeko erdialdera arte, Baiona eta Tolosa lotzen zituen linean. Samatze-Gixuneko geltokia hain zuzen ere.[18]

EkonomiaAldatu

Udalerriaren ekonomiaren oinarria laborantza da. 1991. urterarte kareharria lortzeko harrobia zegoen bertan. Bada altzarien fabrikazioaren industria txiki bat ere.

DemografiaAldatu

Gixune aski herri garrantzitsua izan zen XIX. mendean, 1.500 biztanle baitzituen sasoi hartan, inguruko herriek baino gehiago. Hala ere, populazioak beherakada handia jasan zuen hurrengo hamarkadetan, eta 1980ko hamarkadan 600 biztanle besterik ez zituen. XXI. mendean biztanleak berreskuratu zituen eta berriro ia 1.000 lagunen mailara iritsi zen.

Gixuneko biztanleria
 
Datuen iturburua: INSEE

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Gixuneko gaztelua: agaramontarrena zen, eta muino baten gainean dago kokaturik. Suteak, berriztatzeak, erasoak... pairatu ostean, konponketa lanak egin dizkiote.
  • Labadie etxe noblea: XVI. mendekoa.
  • Eskola eta herriko etxetzat erabilitako usategia: 1760. urtean eraikia.
  • Donibane eliza: XIII. mendekoa, nahiz eta hurrengo mendean handitua izan zen, biztanleriaren hazkundea zela-eta.
  • Hilerrian 1775. urteko gurutze aipagarri bat dago

HizkuntzakAldatu

Udalerrian XIX. mendearen amaiera arte hizkuntza nagusia okzitanierazko aldaera gaskoia izan zen. Izan ere, 1863an Louis-Lucien Bonapartek argitaraturiko Carte des Sept Provinces Basques Gixune ez dago euskal eremuan eta bertoko toponimoa horrekin bat egiten du.

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira Udalbiltza.
  2. a b Raymond, Paul Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque.
  3. Baionako eskutitzak edo Livre d'Or - XIV. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  4. XVII. eta XVIII. mendeetako eskuizribuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  5. Orpustan, Jean-Baptiste (2006) Nouvelle toponymie basque Centre d'études linguistiques et littéraires basques Pessac: Presses Universitaires de Bordeaux 20 et 21 or. ISBN 2867813964.
  6. Albert Dauzat & Charles Rostaing (1984) Dictionnaire étymologique des Noms de Lieux en France Librairie Guénégaud.
  7. Michel Grosclaude & Jean-François Le Nail (2000) Dictionnaire toponymique des communes des Hautes Pyrénées intégrant les travaux de Jacques Boisgontier Conseil Général des Hautes Pyrénées.
  8. (Okzitanieraz) Lo Congrès Toponymes occitans.
  9. Euskaltzaindia Gixune.
  10. «Biduzeko ur emari eztia lagun» Berria 2013-07-17.
  11. www.blueflag.global
  12. Veyrin, Philippe (1975) Les Basques Arthaud 121 or. ISBN 2 7003 0038 6.
  13. Jean de Jaurgain eta Raymond Ritter La maison de Gramont 1040-1967 1 Tarbes: Les amis du musée pyrénéen 280 or..
  14. op. cit., lib. 2, 34. orr.
  15. Anne Zink (34-35) Pays ou circonscriptions. Les collectivités territoriales de la France du Sud-Ouest sous l'Ancien Régime Publications de la Sorbonne ISBN 2859443894.
  16. op. cit. p. 57.
  17. Anne Zink (1993) L'héritier de la maison - Géographie coutumière du Sud-Ouest de la France sous l´Ancien Régime Éditions de l'EHESS 28 or. ISBN 2-7132-0996-X.
  18. Jean Robert (1984) Des travaux et des jours en piémont pyrénéen : Bidache Barenbach: Éditions Jean-Pierre Gyss 194-195 or..

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gixune  
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi