Ireki menu nagusia

Arrueta Arrueta-Sarrikota udalerriko herriburua da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Herri honek, Sarrikota gabe, 1842 arte aparteko udalerria osatu zuen.

Arrueta
Nafarroa Beherea, Euskal Herria

Arraute-Charritte église (1).jpg

San Petriren eliza
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Beherea
Herria Arrueta-Sarrikota
Koordenatuak 43° 23′ 59″ N, 1° 06′ 20″ W / 43.39972222°N,1.10555556°W / 43.39972222; -1.10555556Koordenatuak: 43° 23′ 59″ N, 1° 06′ 20″ W / 43.39972222°N,1.10555556°W / 43.39972222; -1.10555556
Arrueta hemen kokatua: Euskal Herria
Arrueta
Arrueta
Arrueta hemen kokatua: Nafarroa Beherea
Arrueta
Arrueta

Herritarrei "arruetar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 42 km daude.

Eduki-taula

IzenazAldatu

Dokumentazio historikoan lekuizen hau forma desberdinetan agertzen da: XII. mendean estreinakoz Okzitaniako Sòrdako kartularioan agertzen denetik Araute (1350ean), Arrauta (1513an Iruñeko idazkietan) eta Arrueta (1621ean Martin Bizkaikoak aipatua).[1]

Euskaltzaindiak 1979an "Arruta" aldaera aukeratu bazuen ere, 2003ko azken erabakian "Arrueta" hobetsi zuen. Frantsesez erabiltzen den Arraute forma, eskualdeko beste kasu askotan (Berraute, Sussaute...) bezala, okzitanieraren eraginez sortua da.

GeografiaAldatu

KokapenaAldatu

Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Ahetze izenekoan kokatuta dago. Herriaren mugak hauexek dira: iparraldean Sarrikota udalkidea eta Amikuzeko oihanako zabalerak, tartean herriaren izena daraman zatia; hemen Agaramont eskualdearekin topo egiten du. Mendebaldean Oragarre, honekin ipar-mendebaldeko muga Lihurriren ibaiadarra den Patarena edo Aphatarena errekak egiten du; hegoaldean Martxueta; ekialdean Bizkai, Minhurrieta errekak banatua.

Aipatu diren herri guztiak amikuztarrak dira.

OrografiaAldatu

Herria 109 mtan dago; muino ugariz osatutako lur-eremua da, garaiera handiegiak lortzen ez badira ere. 200era heldu ez eta altuena 192 metroko muino bat da, Mandiburu auzoan herritik iparraldera. Amikuzeko oihanean ere ia altuera bera duten beste batzuk daude.

DemografiaAldatu

1695eko erroldan 80 etxe zituela ageri da.

Berezko udalerri gisa ageri den erroldei dagokienez, 1793koan 417 biztanle zituen; Arruetako laugarren alkatea izan zen Barthélémy Duhaldek egindako kalkuluaren arabera 1808an 390 eta hamabost urte geroago 560 biztanle zituen[2]. Udalerria desagertu baino lehenagoko 1836ko erroldan 561 kontatu ziren. INSEEren datuak dira; fusioaren osteko udalerriaren datuak jakiteko, ikus Arrueta-Sarrikota.

ErrepideakAldatu

Departamendu mailako D 11 errepideak (Donapaleu-Bidaxune lotura egiten duena) herriko kaskoa bera zeharkatzen du eta hegoalderantz Martxueta auzo-herrira ere bai. Herritik mendebaldera D 246 ateratzen da, Oragarrera eta hortik aukeran Amikuzeko oihaneko zenbait bazterretara. Tokiko errepide batek Sarrikotara jotzen du.

HistoriaAldatu

Udalerri-aldaketakAldatu

1842ko ekainaren 27a arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Sarrikotarekin fusionatu zen; harrezkero Arrueta-Sarrikotako udalburua da.

Eraikin eta monumentu historikoakAldatu

  • Done Petri eliza 1876koa da. Bertan, XVIII. mendeko erretaula dago.
  • Ondo zaindutako zenbait hilarri diskoidal daude.
  • Samakoitz auzoan (Arrueta eta Sarrikotaren artean) hileta-kapera dago.
  • Herrian armaduradun etxe batzuk daude.

Kultura eta hezkuntzaAldatu

EkonomiaAldatu

Nekazaritza eta abeltzantzan dago oinarriturik:

  • Laborantza: garia, artoa, garagarra eta mahatsa.
  • Abeltzantza: behiak, ardiak, txerriak, antzarak eta ahateak.

Basogintzak eta barraskilo-hazkuntzak ere badute garrantzia.

ArruetarrakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa