Ireki menu nagusia

Euskal Herriaren banaketa administratiboa

Frantziar Estatuaren legepeko eremua, Ipar Euskal Herria edo IparraldeaAldatu

 
Ipar Euskal Herria

Frantziak duen banaketa administratiboa departamenduena da. Euskal Herriak hiru herrialde ditu Frantses Estatuan (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa), 2017az geroztik Euskal Hirigune Elkargoa eratuta, Pirinio Atlantikoen departamenduaren barruan (Frantziako 64. departamendua).

Paue da departamenduko hiriburua, bai eta Bearnoko hiriburua ere. Euskal Hirigune Elkargoaren hiriburua, berriz, Baiona da, elkargoko hiri jendetsuena.

Pirinio Atlantikoetako departamendua Akitania Berriko eskualdean dago kokatuta (hiriburua: Bordele), eta gai asko han erabakitzen dira.

Ipar Euskal Herria hiru herrialdek osatzen dute:

LapurdiAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Lapurdi»

Lapurdi mendebaldean dagoen herrialdea da. Baiona du hiriburu, eta kantonamendu hauek ditu bere barnean: Angelu Hegoaldea, Angelu Iparraldea, Baiona, Bastida, Bidaxune, Donibane Lohizune, Ezpeleta, Hazparne, Hendaia, Hiriburu, Biarritz eta Uztaritze.

Nafarroa BehereaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroa Beherea»

Nafarroa Beherea —lagunarteko hizkeran, Baxenabarre— Ipar Euskal Herriaren erdian kokatutako herrialdea da. Donibane Garazi du hiriburua. Historikoki, Nafarroako merindade bat da Nafarroa Beherea; abertzaleek maiz bosgarren merindadea deitzen diote, Nafarroa Garaiko lau merindadeen atzetik zenbatuta.

Bere barnean ditu kantonamendu hauek: Baigorri, Bastida, Bidaxune, Donapaleu, Donibane Garazi, Hazparne eta Iholdi. Administraziorako, Baiona du hiriburu.

ZuberoaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Zuberoa»

Zuberoabertako euskalkian, Xiberua edo Xiberoa— herrialde guztietan txikiena eta biztanle gutxienekoa da. Administrazio zerbitzuak Oloroe-Donamarian daude; herri hori ez dago Euskal Herrian, Bearnon baizik. Maule-Lextarre da Zuberoako hiriburua. Zuberoak bi kantonamendu ditu bere barnean: Atharratze-Sorholüze eta Maule-Lextarre.

Horretaz gain, Zuberoatik ekialdera dauden zenbait herrik —adibidez, Eskiulak— euskaldun anitz dute; horietan pastoralak ere egiten dira, eta zubereraz hitz egiten da.

Espainiar Estatuaren legepeko eremua, Hego Euskal Herria edo HegoaldeaAldatu

 
Hego Euskal Herria

Espainiaren barruan lau euskal herrialde daude:

Hala ere lau herrialde horiek ez daude unitate administratibo berean. Gainera Arabaren barruan dagoen Trebiñu eta Bizkaiaren barnean dagoen Villaverde Turtzioz ere aipatu behar dira, lehenak Gaztela eta Leonek administratzen baitu eta bigarrena Kantabriak.

Sailkapena, beraz, horrelakoa litzateke:

Euskal Autonomia ErkidegoaAldatu

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) hiru foru lurralde ditu bere baitan. Hiriburua Gasteiz da.

ArabaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Araba»

Arabako foru lurraldea EAEren barruan dago, baina bere barnean dagoen Trebiñuko barrendegia Gaztela eta Leongo erkidegoari dagokio. Hiriburua Gasteiz da.

Zazpi Kuadrilla edo eskualdetan zatitzen da: Agurain, Aiaraldea, Añana, Arabako Errioxa, Gasteiz, Mendialdea, eta Zuia-Gorbeialdea.

BizkaiaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Bizkaia»

Bizkaia hiru foru lurraldeetan handiena da. Bere hiriburua Bilbo da. Karrantzako eskualdean Villaverde Turtziozko barrendegia dago, Kantabriaren barnean kokatzen dena.

Gainera Bizkaiak hainbat eskualde ditu: Arratia, Bilbo Handia, Busturialdea Durangaldea, Enkarterri, Lea-Artibai, Meatzaldea, Mungialdea, Nerbioi ibarra, Txorierri eta Uribe Kosta.

GipuzkoaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Gipuzkoa»

Gipuzkoako lur guztiak EAEk administratzen ditu. Hiriburua Donostia da. Bere barnean hainbat eskualde daude euretariko bakoitzak unitate administratibo moduan funtzionatzen duelarik: Bidasoaldea, Debabarrena, Debagoiena, Donostialdea, Goierri, Oiartzualdea, Tolosaldea, Urola Erdia, Urola Garaia eta Urola Kosta.

Nafarroako Foru ErkidegoaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako Foru Erkidegoa»

Nafarroako Foru Erkidegoak Nafarroa Garaiko herrialdea barne hartzen du. Euskal Herriko lurralderik handiena da hedaduraz, eta hiriburua Iruñea da. Abertzaleek Iruñea dute Euskal Herri osoko hiriburutzat.

Nafarroa Garaia merindadeetan banatzen da. Bost merindade ditu: Lizarra, Erriberri, Iruñea, Zangoza eta Tutera.

Bestelako lurraldeakAldatu

Trebiñuko barrendegiaAldatu

Trebiñuko barrendegia Arabaren barruan dagoen, baina ofizialki Gaztela eta Leongo barrendegia da. Bere hiriburu administratiboa Burgos litzateke. Bere barnean bi udalerri hartzen ditu: Trebiñuko Konderria eta Argantzun.

Villaverde TurtziozAldatu

Villaverde Turtzioz Bizkaiaren barruan kokatu baina Kantabriako barrendegia da. Bere hiriburu administratiboa Santander litzateke. Bere barnean udalerri bakarra hartzen du.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu