Baiona Ttipia
Baiona Ttipia (Petit Bayonne frantsesez) Lapurdiko hiriburuaren auzoa da, Errobi ibaiaren eskuinaldean eta hiriko erdigunean kokaturik. 2010eko erroldaren arabera 2.508 biztanle zituen.
Baiona Ttipia | |
---|---|
![]() | |
Auzoko ikuspegia. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Baiona |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°29′N 1°28′W / 43.49°N 1.47°W43°29′N 1°28′W / 43.49°N 1.47°W |
Garaiera | 10 metro |
Demografia |
GeografiaAldatu
Mendebaldean Errobi ibaiak eta lau zubik Baiona Handia auzotik banatzen dute: Mayou zubia, Marengo zubia, Pannecau zubia eta Jenioaren zubia. Aldiz, iparraldean Atturri ibaiak eta Espiritu Sainduaren zubiak Espiritu Saindua auzotik banatzen dute.
Gainontzekoan, ekialde nahiz hegoaldetik Baionako harresiak inguratzen du.
HistoriaAldatu
Antzinean "Burgu Berria" esaten zitzaion (Bourg Neuf). Bertan bizi izan dira Francoren garaian Hego Euskal Herritik ihes egindako hainbat errefuxiatu.
Auzoan Baionako Institutu Unibertsitario Teknologikoaren campusa dago, Errobiko kasernan.
OndasunakAldatu
EraikinakAldatu
- Gaztelu Berria
- San Andres edo Done Ander eliza
- Baionako harresien ekialdeko zatia.
- Euskal Museoa: Baionako historia eta Euskal Herriko kultura jorratzen ditu, besteak beste.
- Léon Bonnat museoa
- Baionako Natura-Zientzien Museoa
- L'Auberge du Cheval Blanc
- Baionako eta Euskal Herriko Institutu Unibertsitario Teknologikoa
- Mousserolles atea (Baionako harresiak)
ZubiakAldatu
IruditegiaAldatu
Baiona Ttipiko etxeak Errobi ibai ertzean eta Pannecau zubia.
Espiritu Sainduaren zubia eta atzealdean Baiona Ttipia.
Pannecau karrikan dagoen Monbar hotela. 1985. urtean Monbar Hoteleko atentatua bertan jazo zen.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Baiona |