Akitania Berria
Akitania Berria[1][2] (frantsesez eta ofizialki Nouvelle-Aquitaine) Frantziako hego-mendebaldean dagoen eskualde baten izena da. 2016 urteko urtarrilean jarri zen eskualdea funtzionamenduan, Akitania, Limousin eta Poitou-Charentesko eskualde ohiak batzean. Eskualdeko hiriburu edo prefektura Bordele da. Hiriburuaz gain, hiri nagusiak Baiona, Limoges, Poitiers, Paue eta Arroxela dira. Azalerari dagokionean, Frantziako eskualderik handiena da Akitania Berria.
Akitania Berria Nouvelle-Aquitaine
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako eskualdea | ||||||
|
||||||
Prefektura | Bordele | |||||
Departamenduak | Charente Itsas Charente Corrèze Creuse Deux-Sèvres Dordoina Gironda Landak Lot eta Garona Pirinio Atlantikoak Vienne Vienne Garaia |
|||||
Agintariak | ||||||
- | Presidentea | Alain Rousset (PS) | ||||
- | Prefeta | Pierre Dartout | ||||
Geografia | ||||||
- | Guztira | 84,061 km2 |
||||
Biztanleria | ||||||
- | Zenbatespena (2012) | 5.808.594 bizt. | ||||
- | Dentsitatea | 69 bizt./km2 | ||||
Webgunea Kontseilu Orokorra |
Ipar Euskal Herria eskualde horretan dago. Eskualdeak behin-behinean Akitania-Limousin-Poitou-Charentes izena izan zuen, izen definitiboa onartu zen arte.
Hiri nagusiakAldatu
Hiria | Departamendua | Biztanleria (2013) |
---|---|---|
Bordele | Gironda | 243.626 |
Limoges | Vienne Garaia | 135.038 |
Poitiers | Vienne | 87.424 |
Paue | Pirinio Atlantikoak | 77.575 |
Arroxela | Itsas Charente | 74.344 |
Mérignac | Gironda | 68.386 |
Pessac | Gironda | 60.663 |
Niort | Deux-Sèvres | 57.393 |
Baiona | Pirinio Atlantikoak | 47.492 |
Brive-la-Gaillarde | Corrèze | 46.794 |
Angulema | Charente | 41.970 |
Talence | Gironda | 41.517 |
Angelu | Pirinio Atlantikoak | 39.184 |
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 36. arauaː Frantziako Errepublikako eskualde, departamendu eta hiriburuen izenak. .
- ↑ Aurrerantzean, Akitania Berria, Diario Vasco, 2016-07-13.
Kanpo estekakAldatu
- Webgune ofiziala (Frantsesez)