Larraine
Larraine ([laraiɲe]) Zuberoako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Basabürüa eskualdekoa.
Larraine | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Lurraldea | ![]() |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Oloroe-Donamaria |
Kantonamendua | Euskal Mendialdea |
Izen ofiziala | Larrau |
Auzapeza | Sébastien Uthurriaga |
Posta kodea | 64560 |
INSEE kodea | 64316 |
Herritarra | larraintar |
Ezizena | jente karesant, koki handiak eta uhuñak |
Geografia | |
Azalera | 126.80 |
Garaiera | 319-2022 |
Demografia | |
Biztanleria | 197 (2018: ![]() |
Dentsitatea | 1,51 biztanle/km² |
Zahartzea[1] | % 18,48 |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 87,1 |
Ekonomia | |
Jarduera[1] | % 74,34 (2011) |
Desberdintasuna[1] | % 9,71 (2011) |
Langabezia[1] | % 0 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 73,36 (2010) |
Erabilera | % 45,35 (2011) |
GeografiaAldatu
Ingurune naturalaAldatu
Udalerria bera oso menditsua da, Orhi (2.022m), Belozkarre (1.173m), Salhagaina (1.053m), Barazea (1.893m) mendiak udalerri honen lurraldean daudelarik besteak beste. Zuberoako udalerririk zabalena ere bada bere 126,8 km²-ekin. Bertan daude baita, Holtzarteko arroil famatuak.
Bestela, Larraineko mendateak herria Otsagabiarekin (Nafarroa) lotzen du.
Udalerri mugakideakAldatu
Iparraldean Altzai-Altzabeheti-Zunharreta, Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine eta Etxebarre dira udalerri mugakideak, ekialdean Ligi-Atherei eta Santa Grazi, mendebaldean Lekunberri eta Mendibe Nafarroa Behereko udalerriak eta hegoaldean, Izaba, Uztarroze eta Otsagabia, Nafarroa Garaian.
Etxeak eta AuzoakAldatu
- Ekhibegia
- Ekhialtea-Xipi-Pettarra
- Inhurritz
- Buruzieta
- Herri
- Zarzaia
- Urartea
- Belhaudi-Irati
HistoriaAldatu
Historiaurreko aztarnak topatu dira udalerrian eta 1178ko agirietan irakur daitekeen moduan Sauveladeko monasterioak jaso zuen udalerriaren prioretza, Larraineko jaunaren eskutik. Done Jakue bidea egiten ari ziren erromesentzat ospitale bat ere izan zen Erdi-Aroan.
EkonomiaAldatu
Laborantza, basogintza, artzaintza eta turismoaren inguruko zerbitzuak dira udalerriko ekonomia jarduera nagusiak
DemografiaAldatu
|

KulturaAldatu
EuskaraAldatu
Larrainen[4] Basabürüako euskara[5] da nagusi, zuberotar euskalkiaren aldaera.
Ondasun nabarmenakAldatu
Iparraldeko 43. paraleloaren eta Greenwichetik mendebaldera dagoen 1. meridianoaren arteko mozketa-puntua udalerriaren lurretan dago.
Ondare erlijiosoaAldatu
San Joan bataiatzailearen eliza monumentu historikoa izendatu zen 2003an. Bere zatirik zaharrenak XII mendekoak dira. Barruan dauden bi objektu ere monumentu historiko bezala klasifikatuta daude: prozesioetarako gurutze bat eta XVI. mendeko Ama Birjina eta umearen zurezko estatua bat.
LarraintarrakAldatu
- Jean-Baptiste Borthiri (1889 - 1974) idazle eta koblakaria.
- Marie Clémence Richard (1830 - 1915) Luis Luziano Bonaparte printzearen emazte eta laguntzailea.
- Louis Ligetx (1901-1940), idazlea eta koblakaria.
- Robert Larrandaburu, alpinista, mendizalea eta mendi gidaria.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Behety, Beñat - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- ↑ «Larraine - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
- ↑ «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |