Dantxarinea
Dantxarinea Urdazubiko auzoa da. Lapurdi eta Nafarroa Garaiaren arteko mugan dago eta mugaren bestaldean Dantxaria izeneko herria dago.
Dantxarinea | |
---|---|
Euskal Herria | |
Urdazuri edo Ugarana ibaia Dantxarinea parean. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Urdazubi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°17′34″N 1°30′18″W / 43.29278°N 1.505°W |
Demografia | |
Biztanleria | 52 ({{{urtea}}}) |
Izena
aldatuJoanes de Quirno XVIII. mendeko euskal baleazale eta dantzariari zor zaio, bere emaztea zen Joana Dunaterekin batera, egun mugaren bi aldetan aurkitzen diren Dantxaria (Lapurdi) eta Dantxarinea (Nafarroa), Ainhoa eta Urdazubiko, hurrenez hurreneko, auzoen izena.
Joanesek bale arpoilari gisa diru puska bat bildu zuen eta 1733an eta bere emazte Joana Dunaterekin lur batzuk erosi zituzten Ainhoan, Lapurdi eta Nafarroaren arteko muga-mugan. Hiru etxe eraiki zituzten bertan eta Dantcharinea izena eman zieten[1].
Hiru etxe horien inguruan beste batzuk eraiki ziren gerora, gaur egun Lapurdiko Dantxaria eta Nafarroan kokatzen den Dantxarinea gunea osatuz.
Inguru naturala
aldatuDantxarinea Urdazubiko auzo bat da, Alkerdi, Landibar, Larrainta, Leorlas, Telleria, Iribere eta Koilar auzoguneekin batera.
Auzo horretan, Lapitxuri eta Ugarana edo Urdazuri ibaiek bat egiten dute, azken hori Donibane Lohizunen itsasoratzen da.
Ekonomia
aldatuAuzoko jarduera ekonomiko nagusia merkataritza da. Garai batean, mugalarien eta benten lurraldea izan zena, gaur egun merkataritzan jarduten duten saltzaile, dendari eta ostalarien kokalekua da, auzoa dendaz, ostatuz eta merkataritza-gunez beterik dagoelako. XX. mendean Hego Euskal Herriko jendea eskura ez zituen edota Hegoaldean ezohikoak ziren produktuak erostera hurbiltzen zen arren (elektrotresnak, kirol materiala, etab.), XXI. mendean erosketak egitera Ipar Euskal Herriko jendea bertaratzen da, nagusiki tabakoa, gasolina, diesela edota Iparraldean baino merkeago dauden produktuak.
Demografia eta biztanleria
aldatu2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
67 | 58 | 70 | 73 | 62 | 55 | 51 | 49 | 52 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ aritz. «Ioannes de Quirno-ren herria: Dantxarinea» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
Ikus, gainera
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Kanpo estekak
aldatu