Samatze

Nafarroa Behereko udalerria


Samatze ([s̺amats̻e]) Nafarroa Behereko iparraldeko udalerri bat da, Agaramont eskualdekoa, Lapurdiko eta Landetako lurren artean barrendegitzat kokatua. Bai Nafarroan bai Euskal Herri osoan iparralderago kokatua dagoen udalerria da.

Samatze
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Samatze-Gixune geltokia.jpg
Samatzeko SNCF geltoki zaharra
Bandera Navarra.svg
Bandera

Blason ville fr Sames (Pyrénées-Atlantiques).svg
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaErrobi-Aturri
Izen ofizialaBlason ville fr Sames (Pyrénées-Atlantiques).svg Sames
AuzapezaAndré Lassalle (2008-2014)
Posta kodea64520
INSEE kodea64502
Herritarrasamaztar
Geografia
Azalera13,26 km²
Garaiera0-58 metro
Demografia
Biztanleria703 (2018: Green Arrow Up.svg 6)
Dentsitatea51,81 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 19,9
Ugalkortasuna[1]‰ 44,93
Ekonomia
Jarduera[1]% 75,79 (2011)
Desberdintasuna[1]% 3,01 (2011)
Langabezia[1]% 7,09 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 14,73 (2010)
Erabilera% 1,26 (2011)

GeografiaAldatu

Udalerritik igarotzen dira Aturri ibaia eta haren ibaiadar diren Biduze eta Paueko ibaia. Baionatik Tolosa Okzitaniara doan A-64 autopistak herriko lurrak gurutzatzen ditu.

Udalerri mugakideakAldatu

Etxeak eta auzoakAldatu

  • Larribère
  • Barta
  • Atxoeta

HistoriaAldatu

Akamarrerekin batera, Agaramonteko dukerriaren menekoa zen baroierri bat osatzen zuen Samatzek.[2]

Samatzen inauguratu zen, 1912an, Bidaxuneko kantonamenduan inoiz izan den tren geltoki bakarra. Baiona eta Tolosa arteko linean kokaturik zegoen, eta Gixune eta Samatzeko geltokia zen. Geltoki hura bidaiari faltagatik itxi zuten 1970eko hamarkadan.

DemografiaAldatu

XIX. mendean zehar 800-900 biztanle inguru izan zituen Samatzek, baina XX. mendea hastean populazioa galtzen hasi zen, eta mende bukaerarako 400 baino gutxiago ziren. Hala ere, XXI. mendearen hasierako urteetan joera aldatu eta gorako bidea hartu zuen biztanleriak, eta 2010eko hamarkadan 600 lagunen maila gainditu zuen Samatzek.

Samatzeko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

EkonomiaAldatu

Samaztar gehienak lehen sektoretik bizi dira. Horrez gain, Lames de Sames tailerrean euskal nabal tipikoak ekoizten dituzte, eta Sametzeko lakuan ur parke bat dago, turismoa ere herriaren ekonomiaren parte izanik.

KulturaAldatu

Agaramont eskualdeko bertze herrietan bezala, bertako hizkuntza gaskoiera da, euskara aro modernoan mintzatzeari utzi baitzioten Gaskoiniarrek lurraldean eragindako influentziarengatik. Hala ere, Frantzia osoan bezala hizkuntza ofizial bakarra eta erabiliena Frantsesa da.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Polita gaztelua, XIX. mendekoa.
  • Garateko baserria, 1631koa.
  • Donibaneko etxea, 1706koa.
  • Jasokundearen eliza, XIV. mendekoa. Ama Birjinaren eta Haurraren estatua bat du.

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa