Irungo geltokia
Koordenatuak: 43° 20′ 22″ N, 1° 48′ 05″ W / 43.339472°N,1.801300°W
Irun Gipuzkoako Irun udalerriko geltokia da, Euskal Herrian dagoena. Donostiako Renfe Aldiriak sarearen linearen trenak zerbitzu da eta Renfe Operadorako distantzia Ertain eta Luzeko zerbitzuak ditu.
![]() | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hurrengo trenak | ||||||||
![]() | ||||||||
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Geltoki kalea, z/g; 20301 | |||||||
Udalerria |
Irun, ![]() | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | 11600 | |||||||
Gunea | 2. gunea | |||||||
Irekiera | 1864ko abuztuaren 15 | |||||||
Bidaiariak | 210 000 (2013)[1] | |||||||
Irisgarria |
![]() | |||||||
Zerbitzuak |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |||||||
Nasak | 5 | |||||||
Trenbideak | 49 | |||||||
Jabea | ADIF | |||||||
Eragilea(k) | Renfe Operadora | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Distantzia luzea | Alvia | |||||||
Distantzia ertaina | 25 Irun ↔ Miranda Ebro | |||||||
EuskoTren |
![]() | |||||||
Renfe Aldiriak |
![]() | |||||||
Irunbus |
L1 Ospitalea - Zaisa G2 Gautxori Bentak | |||||||
Bestelakoak |
![]() |
Irungo geltokiaz gain, tren gunean salgaien terminal bat dago, Irun–Mercancías izenekoa.[2]
EgoeraAldatu
Geltokia Madril—Hendaia burdinbidearen 639,40 kilometro-puntuan dago, 16,56 metroko altueran, Irungo Bentak eta Hendaia geltokien artean. Tartea bide bikoitzekoa da eta elektrifikatuta dago.[3]
Gainera, Bordele—Irun burdinbidearen azkenpuntua da eta Irun—Elizondo burdinbidearen abiapuntua da.
Irun eta Hendaiako geltokiek mugarteko geltoki parea osatzen dute, Bidasoa ibaiaren alde banara eta bi kilometrotara daudenak. Bi geltokien arteko trenbide tartea bai zabalera iberriarrean baita nazioartekoan ere eraikita dago, bi geltokien artean zerbitzuak luzatuz, hau da, Renfe Operadoraren distantzia luzeko zerbitzuek Irunera heldu ondoren Hendaiara jarraitzen dute, eta SNCFren distantzia luzeko zerbitzuek Hendaiara heldu ondoren Irunera jarraitzen dute. Gaur egun, muga zeharkatzen dituzten zerbitzuek bidaiariak utzi baino ez dute egiten, eta ez dute baimentzen bidaiariak trenera igotzea. Bere aldetik, distantzia erdiko zerbitzuek ez dute muga zeharkatzen, ezta Renfeko Aldirien trenek ere. «Francisco de Goya» Trenhotel zerbitzua, Madril-Chamartin eta Paris-Austerlitz geltokiak gauez lotzen zituen trena, alegia, muga zeharkatu eta jarraitzen zuen bidaiarientzako tren bakarra izan zen. Zabalera aldaketa egiteko azpiegitura zeharkatu ondoren, espainiar eta frantziar trenbide sareen arteko zerbitzuak egiten zituen. Gaur egun, ordea, zama garraiorako trenek baino ez dute zabalera aldatzen Irun eta Hendaia artean.
SarbideakAldatu
Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan. Nasa aldaketa trenbideak behetik zeharkatzen dituen pasabidearen bidez egiten da, eskailera zein igogailuz hornitutakoa.
IrisgarritasunaAldatu
Geltokia irisgarria den arren, nasa eta trenen arteko tarteak handiak izan daitezke mugikortasun urriko pertsona talde batuzek laguntzarik gabe erabili ahal izateko.
HistoriaAldatu
|
1863ko urriaren 18an burdinbidea Irunera heldu zen, Norteko Konpainiak Madril eta Frantziako muga lotuko zituen trenbidearen Donostia eta Irun arteko tartea eraikitzearekin batera. Hurrengo urteko abuztuan trazadura Hendaiara heldu zen, Bidasoa gaineko zubia eraiki ondoren. Espainiar eta frantziar trenbide sareak lehenengo aldiz lotu ziren.
Jatorrizko instalazioak 1881an ordeztu ziren, eta behin-betiko geltokia eraiki zen, Avillume ingeniariaren planoei jarraiki. Geltokia bi eraikinetan banatu zen: bata, solairu bakarrekoa, trafiko nazionalerako, eta bestea, bi solairukoa, nazioarteko trafikorako.
1941an RENFE enpresa publikoa sortzearekin batera trenbidea eta geltokia bere esku gelditu ziren.
2005eko urtarrilaren 1.tik trenbidea eta geltokiaren jabea ADIF enpresa publikoa da.
2010ean Euskal Y-a geltokira heltzeko proiektua aurkeztu zen, zeinaren arabera trenbide berria geldialdia izango duen Irungo geltokian.
2017 eta 2018an bitartean nazioarteko eraikinean zaharberritze lanak egin ziren, maiatzaren 30ean amaitu zirenak. Estalkia berritu, egitura birgaitu eta leihoak aldatu ziren. Gainera, lehenengo solairua ere birgaitu zen, komunak, instalazio elektrikoa, argiztapena, suteen kontrako babes sistema, klimatizazioa eta aireztapen sitemak ere berrituz.[4]
2016ko apirilaren 1.an Espainiako Sustapen Ministerioak Euskal Y-aren Donostia-Irun tartea esleitu zuen, 20,43 milioi euroko aurrekontuarekin. Tarte honetan egiten ari den lana hirugarren erraila ezartzean datza, zabalera iberiarreko trenbidea eta nazioarteko zabalerako ibilbideak bateragarri egiteko.[5] Lan horiek direla eta, 2017ko apirilaren 18tik eta 2018ko uztailaren 10era arte, Lezo-Errenteria eta Irungo geltokien arteko zerbitzuak mugatuta daude. Bi trenbideetariko bat zerbitzuz kanpo dago 10 kilometroko luzeran, eta horren eraginez aldirikoen zerbitzu askok Lezo-Errenteriako geltokia dute geltoki-buru. Gainera, 22:30etatik 6:30etara trenbidea moztuta mantentzen da. Egoerari aurre egiteko, hurrengo baliabideak jarri zaizkie bidaiariei lanak irauten duten bitartean:[6][7]
- Renfe Operadora eta Eusko Trenbideak sozietateen arteko hitzarmenari esker Irun eta Bentak geltokietako bidaiariek Euskotrenen Topo zerbitzua erabil dezakete, Irun Colón eta Pasaiako geltokien artean, Renfeko Aldirien bidaia-txartela erabiliz.
- Topo zerbitzuarekin loturarik ez dagoen kasuetan, bidaiariek autobusa izango dute Irungo geltokitik Lezo-Errenteriakora.
- Aldirikoen bidaia-txartelarekin Regional Exprés eta Renfe Distantzia Ertaina zerbitzuak erabil daitezke, Donostiako Renfeko Aldirien sarearen barruan.
- Renfe Alvia eta Renfe Distantzia Ertaina zerbitzu guztiek Donostiako Norteko geltokian dute geltoki-burua.
ZerbitzuakAldatu
| |||||||||||||||
| |||||||||||||||
|
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Ferropedia. «Número de viajeros de Renfe por estaciones (aldirikoak gabe)» Noiz kontsultatua: 2014-01-10.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Adif - Información -» www.adif.es Noiz kontsultatua: 2020-05-01.
- ↑ «Irún (Est.) :: © EuroFerroviarios ® :: El Punto de Encuentro de los Trabajadores Ferroviarios» www.euroferroviarios.net Noiz kontsultatua: 2020-05-01.
- ↑ «Adif finaliza las obras de mejora en el edificio internacional de la estación de Irún» prensa.adif.es Noiz kontsultatua: 2018-05-30.
- ↑ (Gaztelaniaz) El Consejo de Ministros encomienda al Gobierno Vasco la ejecución de la variante sur ferroviaria de Bilbao - Noticias - Sala de Prensa - Ministerio de Fomento. Noiz kontsultatua: 2017-07-03.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Renfe Avisos» web02.renfe.es Noiz kontsultatua: 2018-05-31.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Renfe altera durante 15 meses el servicio entre Lezo-Errenteria e Irun por las obras del tercer carril para el TAV» diariovasco.com 2017-04-18 Noiz kontsultatua: 2018-05-31.
- ↑ https://www.renfe.com/viajeros/larga_distancia/productos/index.html
- ↑ https://www.renfe.com/viajeros/larga_distancia/productos/alvia.html
- ↑ https://www.renfe.com/viajeros/mediadistancia/mapas_y_trayectos/mapa_norte.html
- ↑ «Renfe - Plano de Cercanías San Sebastián» www.renfe.com Noiz kontsultatua: 2020-05-01.