Arüe

Zuberoako antzinako udalerria

Arüe Zuberoako antzinako udalerria izan zen. 1973an Ithorrotze-Olhaibirekin batera Arüe-Ithorrotze-Olhaibi udalerria osatu zuen.

Arüe
 Euskal Herria
Herriko eliza goizez
Map
Kokapena
Herrialdea Zuberoa
UdalerriaArüe-Ithorrotze-Olhaibi
Administrazioa
Posta kodea64120
Herritarraarüetar
Geografia
Koordenatuak43°18′40″N 0°55′02″W / 43.3111°N 0.9172°W / 43.3111; -0.9172

Toponimia

aldatu

Frantsesezko toponimoa Aroue da. Historian zehar Arüe honela idatzia izan da:

  • Aroe (1337[1]),
  • Aroa (1385[2], Duchesne bildumaren CXIV. liburukia[3]),
  • Aroe eta Sent Stephen d'Aroe (1460 eta 1469 hurrenez hurren[2] , Ohixen paperak[4]),
  • Degaierie de Aroa (1520[1])
  • Aroue (1690[1]).

Biztanleriaren bilakaera

aldatu
Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
464 379 543 509 514 555 535 500 506
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
506 466 393 400 402 368 340 355 352
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
328 345 326 268 277 254 249 270 265
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2009 2014 2020
268 223 - - - - - - -

Iturria : Cassini proiektua[5]

Ikustekoak

aldatu

San Ezteberen eliza erromanikoa, XIX. mendean berreraikia[6].

Euskara

aldatu
Philippe Dulauren[7] pasartea (Ahotsak[8][9] proiekturako).

Arüen[8] Pettarrako euskara[9] mintzatzen da, zuberotarra[10]. Zuberotarrek eurek hizkera mota bi bereizi izan dituzte: alderdi menditsukoa edo Basabürü eskualdekoa, eta ordokikoa edo Pettarrekoa. Beste alde batetik, berriz, Zuberoako ipar-mendebalean badira euskara zuberotarretik aldendu eta Nafarroa Beherera hurbiltzen diren zenbait herri: Domintxaine-Berroeta, Arüe-Ithorrotze-Olhaibi, Lohitzüne-Oihergi, Etxarri eta Pagola. Bestalde, administrazioz Biarno den Eskiula herrian euskara zuberotarra mintzatzen da.









Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Orpustan, Jean-Baptiste. Nouvelle toponymie basque. Presses universitaires de Bordeaux 2006 ISBN 2 86781 396 4..
  2. a b Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
  3. Duchesneren 99-114 liburukiak - Bibliothèque nationale de France
  4. Zuberoako notarioa zen Ohixen paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  5. EHESS: Cassini proiektua
  6. Mérimée datu-basea
  7. «Dulau, Philippe - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  8. a b «Arüe-Ithorrotze-Olhaibi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  9. a b «Pettarrakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  10. «Zuberotarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Zuberoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.