Europar Batasuna

Europako Batasun» orritik birbideratua)

Europar Batasuna[5] (EB) batez ere Europan kokatuta dauden 27 estatuz osaturiko batasun politiko eta ekonomikoa da[6]. 4.233.255 km2 ditu eta 447 milioi biztanle inguru. Europar Batasunak barne-merkatu bakarra garatu du legedi sistema estandarizatu batekin; lege horiek estatu-kide guztiei eragiten diete legearen esparruan, eta soilik esparru horretan, estatuek hala erabakita. Europar Batasuneko politikek pertsonen, produktuen, zerbitzuen eta kapitalaren mugimendu askea baimentzera bideratzen dira eta barne-arazoak konpontzeko justizia komun bat izatera[7]; politika bateratuak daude gaur egun merkataritza[8], nekazaritza, arrantza eta eskualde-garapenean[9]. Schengen eremuaren barruan bidaiatzeko pasaporte kontrolik ez dago[10]. 1999an Euro txanpona sortu zen, 2002tik EBko 19 kidek erabiltzen duten txanpon bateratua.


Bandera
Goiburua: "Aniztasunean bat eginik"
Ereserkia: "Europako Ereserkia"
HiriburuaBrusela[1]
Hiri handiena Paris
Hizkuntza ofiziala(k)
Herritarra europar
Mota Batasun politiko-ekonomikoa
Gobernua
 -  Europako Batzordeko Presidentea Ursula von der Leyen
 -  Europako Kontseiluko Presidentea Charles Michel
Legebiltzarra  - EBko Kontseilua
 - Legebiltzarra
Sorrera[2]
 -  Erromako Ituna 1958ko urtarrilak 1 
 -  Maastrichteko Ituna 1993ko azaroak 1 
Azalera
 -  Guztira 4,233,255 km2 (7.a)
 -  Ura (%) 3,08
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2019) 446.834.579[3] (3.a)
 -  Dentsitatea 106 bizt./km2
Kidetza
Gini (2018)negative increase 30.9
ertaina
GGI (2011)negative increase 0.899[4]
oso altua • 13. / 25.a
Dirua Euroa (EUREurogunea)
Ordu-eremua WET (UTC)
CET (UTC+1)
EET (UTC+2)
 -  Udan (DST) WEST (UTC+1)
CEST (UTC+2)
EEST (UTC+3)
a. Herrialde guztiak batera hartuz gero.

EB eta europar herritartasuna Maastrichteko Ituna indarrean jarri zenean sortu ziren, 1993an[11]. EBren jatorria Europako Ikatz eta Altzairuaren Erkidegoan eta Europako Ekonomia Erkidegoan daude, hurrenez hurren 1951eko Parisko Itunean eta 1957eko Erromako Itunean sortu zirenak. Hasieran Europar Komunitateak deitu zenaren barnean zeuden herrialdeei Seien Europa deitzen zaio: Belgika, Frantzia, Italia, Luxenburgo, Herbehereak eta Mendebaldeko Alemania. Komunitateen ondoren sortu ziren erakundeek kide berriak izan zituzten, eta politika eremu berriak batu zizkioten. EBren azken aldaketa konstituzional nabarmena, Lisboako Ituna, 2009ean jarri zen indarrean. Orain arte herrialde bakarrak utzi du EB edo haren aurreko erakundeetako bat, Erresuma Batuak 2020an, 2016ko ekainean egindako erreferendumean irtetearen aldekoek irabazi ostean.

Munduko gizakien %7,0 bizi dira EBn,[oh 1][12] baina 2017an Barne Produktu Gordina 19.670 bilioi dolarrekoa zen, munduko BGParen %24,6[13], eta %16,5 erosketa-ahalmena parekatzen bada[14]. Gainera, EBko 27 herrialde kideek Giza Garapen Indizean goi-mailako emaitza dute, Nazio Batuen Garapen Programaren arabera. 2012an, EBk eskuratu zuen Bakearen Nobel saria[15]. Kanpo Afera eta Segurtasun Politika erabilita, EBk nazioarteko harreman eta defentsan paper garrantzitsua du. EBk ordezkaritza diplomatikoak ditu mundu osoan zehar, ordezkaritza dauka Nazio Batuen Erakundean, Munduko Merkataritza Elkartean, G7an eta G20an. Bere paperaren garrantzia dela eta, superpotentzia berritzat hartzen da[16].

HistoriaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Europar Batasuneko historia»

AurrekariakAldatu

476an Erroma erori eta ondorengo mendeetan, Europako zenbait estatuk, euren burua desagertutako Erromatar Inperioaren translatio inperiitzat hartu zuten: Frankoen Inperioa (481-843) eta Germaniako Erromatar Inperio Santua (962-1806), beraz, mendebaldean Erroma berpizteko saiakerak izan ziren. Kontinenteari buruzko nazioz gaindiko gobernu baten filosofia politiko honek, antzinako Erromatar Inperioaren adibidearen antzekoa zena, Erdi Aroaren hasiera eman zion Renatio Inperii ("inperioaren zaharberritzea") kontzeptuari[17], Reichsidee ("ideia inperiala") edo Imperium Christianum ("kristau inperioa") formetan, erlijioan inspiratua[18][19]. Erdi Aroko kristandadea[20][21] eta aitasantutzaren botere politikoa[22][23] askotan aipatzen dira Europako integrazioa eta batasuna bultzatzen duten faktore gisa.

Kontinentearen ekialdean, Errusiar Tsarrerriak eta, ondoren, Errusiar Inperioak (1547-1917) Mosku Hirugarren Erroma eta ekialdeko tradizioaren oinordeko bezala izendatu zuten, Konstantinopla 1453an erori ondoren. Greziar ekialdearen eta latindar mendebaldearen arteko aldea jada zabaldu zen Erromatar Inperioaren zatiketa politikoarekin IV. mendean eta 1054ko zisma Handiarekin, eta Altzairuzko Teloiarekin zabalduko zen berriro (1945-91).

Pentsamendu politiko paneuroparra XIX. mendean sortu zen, Napoleonen inperioa desagertu ondoren (1804-15) Frantziar eta Amerikar Iraultzen ideia liberaletan oinarrituta. Vienako Kongresuaren emaitzen ondoren joan ziren hamarkadetan, europar batasunaren idealak kontinente osoan loratu ziren, bereziki Wojciech Jastrzębowski, Giuseppe Mazzini edo Theodore de Korwin Szymanowskiren idatzietan. Europako Estatu Batuak (frantsesez États-Unis d'Europe) Victor Hugok erabili zuen 1849an Parisen egindako Bakearen Nazioarteko Biltzarrean:

Bakea altzairu eta ikatzetik (1945–1957)Aldatu

Hiru Erkidegoak (1958–1972)Aldatu

Europar Erkidegoak (1973–1993)Aldatu

 
Erkidegoen handitzea (1973-1992)
Berdez sortzaileak eta urdinez kide berriak.
Sakontzeko, irakurri: «Europar Erkidegoak»

Europar BatasunaAldatu

 
Batasunaren handitzea (1993-orain)
Berdez Maastricht aurrekoak, urdinez kide berriak.

Helburuak (1992)Aldatu

  1. Garapen ekonomiko eta soziala modu orekatuan eta eten gabe bultzatu, barruko mugarik gabeko gunea sortuz, kohesio [[ekonomiko eta sozialaren bitartez, ekonomiaren eta monetaren batasuna ezarriz eta hitzarmen honetako eskakizunen araberako moneta bakarra prestatuz.
  2. Herriaren izaera nazioartean baieztatu etorkizunean herritar guztien defentsa ekarriko duen kanpoko politika eta segurtasunerako politika baten bidez.
  3. Herritarren eta kide diren estatuen interes eta eskubideen babesa sendotu, Batasunean sartzeko modua izan dadin.
  4. Justizia eta barruko arazoei dagokionez, elkarren arteko laguntza areagotu.

KideakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Europar Batasuneko estatu kideak»
 
1957-2007 Europar Batasunaren bilakaera.[26]

2020an, hauek ziren Europako Batasuneko 27 estatu kideak (parentesi artean EBean sartu zen urtea; 6 herrialde sortzaileek 1957an osatu zuten formalki Europako Ekonomia Erkidegoa):

Sartzeko hautagai ofizialakAldatu

Sartzeko eskaera oraindik egin ez duten balizko hautagaiak:

Europar Batasunera sartzeko agendan ez dauden estatuak:Aldatu

Etorkizuneko balizko zabalkundeak Europako Merkataritza Askeko Elkarteko eta SESB ohiko estatuak har litzakete.

Lehenengoen artean Suitza, Liechtenstein, Islandia eta Norvegia egon litezke. Estatu horiek ekonomia maila oso altuak dituzte, EBeko batez bestekoa baino askoz altuagoak. Horrek hiritarren artean kontrako jarrera indartzen du; izan ere, EBean sartuko balira diru laguntzak ematea tokatuko litzaieke, Garapen Funtsen bidez herrialde txiroenei aurrera egiten laguntzeko. Gainera, politikoki oso estatu independenteak dira, beraien subiranotasuna gogor defendatzen dutenak.

Bigarrenen artean Ukraina, Bielorrusia, Moldavia, Georgia, Armenia, Azerbaijan, Kazajstan eta Errusia leudeke, baina hauen hautagaitzak zail ikusten dira, bai ekonomikoki EBko batez bestekotik oso atzean daudelako baita politikoki egoera ezegonkorrak nagusi direlako. Gainera, biztanle kopuru handia dutenez, Garapen Funtsetatik diru asko jasoko lukete, eta herrialde aberatsagoak EBean sartu ezean gaur egungoek ahalegin handiak egin beharko lituzkete.

Egoera berezian daude Europako mikroestatuak (Andorra, Monako, San Marino eta Vatikano Hiria): euroa erabiltzen duten arren, ez dira EBeko kide. Europaz kanpoko beste estatu batzuen kidetza ere eztabaidatu izan da, hala nola, Israel eta Marokorenak, baina gaur egun ez dira aukera errealtzat hartzen.

Europar Batasuna utzi dutenakAldatu

Erresuma Batua Europar Batasuneko kide izan da 1973az geroztik, baina 2016an elkartetik alde egitea erabaki zen erreferendum batean, eta EBtik irten zen da. Ofizialki 2020eko urtarrilaren 31an utzi zuen Europar Batasuna.

Metropolitar guneakAldatu

Hauexek dira metropolitar gunerik handienak, 2005eko datuen arabera:

  1. Paris, Frantzia, 10.136.000 biztanle;
  2. Essen-Dortmund, Alemania, 5.214.000;
  3. Madril, Espainia, 5.078.000;
  4. Milan, Italia, 4.282.280;
  5. Bartzelona, Espainia, 4.043.000;
  6. Berlin, Alemania, 3.764.000;
  7. Rotterdam, Herbehereak, 3.345.000;
  8. Atenas, Grezia, 3.247.000;
  9. Napoli, Italia, 2.905.000.

ErakundeakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Europar Batasuneko Erakundeak»

Gaur egun Europar Batasuna bost erakundek gobernatzen dute. Europar Batasuna eratu duten hitzarmenetan ondoko hurrenkeran sortu ziren: Europako Parlamentua, Europar Batasuneko Kontseilua (Europar Kontseilua), Europako Batzordea, Europako Justizia Auzitegia eta Europako Kontu Auzitegia.

Europako Batzordea EBaren botere betearazlea da, eta lege-ekimenak zein Batasuneko eguneroko jarduna ditu bere gain. Kontseiluan ez bezala, non herrikideen ordezkariek norberaren interesen alde egin behar baituten, Komisioan Batasun osoaren interesak dira defenditzekoak. Halaber, europar integrazioaren bultzatzailea ere bada Komisioa. Orain 27 komisariok osatzen dute, herrikide banakoak, nork bere ardura politikoa duela. Komisioburua —gaur egun, Durão Barroso— eta gainerako komisarioak Kontseiluak aukeratzen ditu, parlamentuak berretsita.

 
Parlamentuaren egoitza Estrasburgon.

Europar Batasuneko Parlamentuak botere legegilearen erdia osatzen du. Bost urtean behin, Europako herritarrek Parlamentuko 751 kideak hautatzen dituzte. Nahiz eta herrikideen arabera aukeratzen dituzten, biltzarrean alderdi politikoaren arabera (eta ez nazionalitatearen kontura) esertzen dira. Herrikide bakoitzak eserleku kopuru desberdina dauka, populazioaren arabera. Parlamentuko presidentearen aginpidea bi urte eta erdikoa da, beraz, legegintzaldi batean bi aukeraketa dituzte. Politikaren hainbat arlotan, Kontseiluarekin batera onesten ditu Parlamentuak legeak eta arauak (beste arlo batzuetan Kontseiluak baino ez du zeresana). Lisboako Itunaren azpian, Kontseiluak eta Parlamentuak elkarrekin jorratuko dituzten arloak handituko dira, eta, hortaz, Parlamentuaren papera garrantzitsuago bilakatuko da.

Europar Batasuneko Kontseiluak (hainbatetan Ministroen Kontseilua ere deituta) osatzen du EBeko botere legegilearen beste erdia. Erakunde bakarra den arren, praktikan Kontseilua biltzar txikiagotan bereizten da arloaren arabera, hala nola GAERC kanpo harremanetarako, edo ECOFIN politika ekonomikorako. Horrela, herrikide guztiek ordezkari bana (ministro mailakoa, orokorrean) bidaltzen dute arlo horretarako. Kontseilu burua txandakako presidentziaren arabera aldatzen da. Erabakiak hartzeko, herrikide bakoitzak boto kopuru desberdina dauka. Horrela, Alemaniak edo Frantziak 29na boto dituzte eta Maltak, 3 baino ez (guztira 345 boto dira). Erregulartasunik gabe biltzen dira urtean zehar, kanpo harremanak, ekonomiak eta nekazaritza arloetan izan ezik, hauetarako hilabetero biltzen baitira.

EBaren justizia-boterea Europako Justizia Auzitegiak eta Lehen Instantziako Epaitegiak osatzen dute. Batera Batasuna osatu duten hitzarmenak interpretatzen eta aplikatzen dituzte. Lehen Instantziako Epaitegiak gizabanakoen auziak hartzen ditu bere baitan batik bat, eta Justizia Epaitegiak herrikideek eta instituzioek eramandakoak jorratzen ditu.

HizkuntzakAldatu

Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak eta lan hizkuntzak 24 hauek dira: alemana, bulgariera, daniera, eslovakiera, esloveniera, gaztelania, ingelesa, errumaniera, estoniera, finlandiera, frantsesa, greziera, hungariera, irlandera, italiera, kroaziera, letoniera, lituaniera, maltera, nederlandera, poloniera, portugesa, suediera, txekiera. Dokumentu garrantzitsuak, hala nola lege testuak, hizkuntza ofizial horietako bakoitzera itzultzen dira.

Horiez gain, hiru hizkuntzok nolabait erdi ofizialak dira: euskara, galiziera eta katalana. Europar Batasuneko itunen itzulpen ofizialak egiten dira hizkuntza horietara, eta Europar Batasuneko herritarrek Batasuneko erakundeekiko korrespondentzia hizkuntza horietan izateko eskubidea dute.

Azkenik, badira inolako ofizialtasunik ez duten beste hizkuntza batzuk: bretainiera, erromantxea, frankoproventzera, frisiera, kaxubiera, korsikera, okzitaniera, samiera, sardiniera, eta abar.

OharrakAldatu

  1. 2016an munduko populazioaren %7,3 bizi zen Europar Batasunean, baina Erresuma Batuak batasuna uztean gutxiago izango lirateke. Erresuma Batuak munduko populazioaren %0,9 dauka, beraz zenbakia %7tik behera egongo da.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Cybriwsky, Roman Adrian. (2013-05-23). Capital Cities around the World: An Encyclopedia of Geography, History, and Culture: An Encyclopedia of Geography, History, and Culture. ABC-CLIO ISBN 9781610692489 . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  2. Current Article 1 of the Treaty on European Union reads:"The Union shall be founded on the present Treaty and on the Treaty on the Functioning of the European Union. Those two Treaties shall have the same legal value. The Union shall replace and succeed the European Community".
  3. «Eurostat - Tables, Graphs and Maps Interface (TGM) table» ec.europa.eu . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  4. Calculated using UNDP data for the member states with weighted population.
  5. EIMA. Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. .
  6. (Ingelesez) Anonymous. (2016-06-16). «The EU in brief - EUROPA» European Union . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  7. (Ingelesez) Anonymous. (2016-06-16). «One market without borders - EUROPA» European Union . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  8. «EUROPA - Glossary - Common commercial policy» web.archive.org 2009-01-16 . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  9. (Ingelesez) «Inforegio - EU Regional Policy» ec.europa.eu . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  10. «WebCite query result» www.webcitation.org . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  11. P.), Craig, P. P. (Paul. (2011). EU law : text, cases, and materials. (5th ed. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 9780199576999 PMC 714724945 . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  12. «European Demographic Datasheet 2018» www.populationeurope.org . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  13. «Report for Selected Countries and Subjects» www.imf.org . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  14. «Report for Selected Countries and Subjects» www.imf.org . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  15. «Europar Batasunak irabazi du Bakearen Nobel Saria» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  16. McCormick, John. (2007). The European superpower. Palgrave Macmillan ISBN 1403998450 PMC 71266552 . Noiz kontsultatua: 2018-12-21.
  17. (Ingelesez) «Renovatio imperii romanorum - Oxford Reference» www.oxfordreference.com doi:10.1093/oi/authority.20110803100414131 . Noiz kontsultatua: 2020-02-01.
  18. Metz, René. (1955). «Robert Folz, L'idée d'Empire en Occident du Ve au XIVe siècle, Collection historique, 1953» Revue des Sciences Religieuses (2): 170–171 . Noiz kontsultatua: 2020-02-01.
  19. (Alemanez) Schramm, Percy Ernst. (1957). Kaiser, Rom und Renovatio; Studien zur Geschichte des römischen Erneuerungsgedankens vom Ende des karolingischen Reiches bis zum Investiturstreit.. Wissenschaftliche Buchgesellschaft PMC 15021725 . Noiz kontsultatua: 2020-02-01.
  20. (Ingelesez) Jones, Jonathan. (2010-11-23). «Europe has been building a secret community of culture | Jonathan Jones» The Guardian ISSN 0261-3077 . Noiz kontsultatua: 2020-02-01.
  21. Perkins, Mary Anne.. (2004). Christendom and European identity : the legacy of a grand narrative since 1789. Walter de Gruyter ISBN 3-11-018244-0 PMC 56591718 . Noiz kontsultatua: 2020-02-01.
  22. Nelsen, Brent F.,. Religion and the struggle for European union : confessional culture and the limits of integration. ISBN 978-1-62616-071-2 PMC 908146251 . Noiz kontsultatua: 2020-02-01.
  23. Mather, Janet, 1949-. (2006). Legitimating the European Union : aspirations, inputs and performance. Palgrave Macmillan ISBN 978-0-230-62562-4 PMC 314846996 . Noiz kontsultatua: 2020-02-01.
  24. «EBtik ateratzeak ez liokeela atsekaberik eragingo esan du Cameronek», EiTB, 2014-10-01
  25. «Ziprek blokeatu egingo du Turkia EBra batzea», Berria, 2014-10-22
  26. Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345.

Kanpo estekakAldatu

  • (Bulgarieraz) (Txekieraz) (Danieraz) (Alemanez) (Estonieraz) (Grezieraz) (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Gaeleraz) (Italieraz) (Letonieraz) (Lituanieraz) (Hungarieraz) (Malteraz) (Nederlanderaz) (Polonieraz) (Portugesez) (Errumanieraz) (Eslovakieraz) (Eslovenieraz) (Finlandieraz) (Suedieraz) EBren webgune ofiziala