Kopenhageko Irizpideak

Kopenhageko Irizpideak Europar Batasunak bere barnean kide berriak sartzeko eskatzen dituen baldintzak dira. Danimarkako hiriburua den Kopenhagen ezarri ziren 1993an. Hauek dira irizpideak: erakunde egonkorren bidez demokrazia, zuzenbidezko estatua, giza eskubideak eta gutxiengoen babesa bermatzea; funtzionatzen duen merkatu ekonomia izatea, EBko merkatuaren barruan lehiari aurre egiteko, eta Batasunaren altxorra eta estatu kideentzat ezarritako betebeharrak bereganatzeko gaitasuna.

Kanpo estekak aldatu