Europar Batasuneko Kontseilua

Ez nahasi Europar Kontseiluarekin edota Europako Kontseiluarekin.

Europar Batasuneko Kontseilua (lehen Ministroen Kontseilua) Europar Batasuneko organo legegile garrantzitsuena da. Idazkaritza nagusia Bruselan kokatzen da eta Javier Solana espainiarra du idazkari nagusi Kontseiluak.

Europar Batasuneko Kontseilua
Council of the EU and European Council.svg
Datuak
MotaEuropar Batasuneko Erakundeak, botere betearazlea, botere legegilea eta Goi ganbera
HerrialdeaEuropar Batasuna
Jarduera
KidetzaLiburutegien Elkarte eta Erakundeen Nazioarteko Federazioa
Aulki-kopurua27
Structure - Council of the European Union (2020).png
Erabilitako hizkuntzaingeles eta frantses
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
JabeaEuropar Batasuna
Zeren jabe
Historia
Sorrera1957
Ordezkatzen duSpecial Council of Ministers (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: eucouncil Twitter: eucouncil Instagram: eucouncil LinkedIn: eucouncil Youtube: UCLPG_xkgSWeWnOhBsi-jxCA Edit the value on Wikidata

Kontseiluak, EBko estatu-partaideen gobernuak ordezkatzen ditu Europar Batasunean.

Ez da nahastu behar Europako Kontseiluarekin, berez zerikusirik ez duena Europar Batasunarekin.

EzaugarriakAldatu

Europar Batasuneko Kontseilua Europar Batasuneko herrialdeetako ministro eskudunek osatzen duten erakunde aholku-emaile eta erabakitzailea da; erakunde horri "Ministro Kontseilua" esaten zaio, bere izen ofiziala hori ez bada ere. Batasunaren goi erakunde erabakitzailea da. Europako Parlamentuarekin batera, kideek Europar Batasuneko legeria onartzen duten eztabaidagunea da Kontseilua. Europako Kontseiluak Batzordeak egindako proposamenen gaineko erabakiak baino ezin ditu hartu, ordea. Estatu kideetako ordezkariek bertan defendatzen dituzte nazio bakoitzaren interesak, eta, hortaz, eztabaidagune horretan sortzen dira Europako helburuen eta estatu kide bakoitzaren interesen arteko konpromisoak. Kontseiluak zeregin oso garrantzitsua du gobernuen arteko lankidetzan oinarritutako arloetan; esate baterako, atzerri eta segurtasun komunerako politikan, eta Justizia arloko eta barne arazoetarako lankidetzan. Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasiera arte, Kontseilua zen Europar Batasuneko organo legegile bakarra. Harrezkero ordea, egoera aldatu egin da erabat. Gaur egun, erabaki bat hartu behar den bakoitzean Kontseiluak elkarlanean jarduten du Europako Parlamentuarekin; izan ere, arlo askotan, Kontseiluak ezin du erabakirik hartu Parlamentuaren onarpenik gabe. Osaketari dagokionez, eta Kontseilua Gobernu nazionaletako ministroen bilgunea denez, eztabaidagaiaren arabera aldatzen dela esan behar da (hogei osaketa desberdin baino gehiago daude: ekonomia eta finantzak, kanpo arazoak, hezkuntza eta telekomunikazioak, besteak beste). Ministroek eskumena dute beren gobernuentzat lotesleak diren erabakiak hartzeko. Beraz, Kontseiluko kideek politikaren ardura dute beren parlamentu nazionalen eta hiritarren aurrean. Kontseiluaren lana ahalik eta eraginkorrena izan dadin, Estatu kide bakoitzak sei hilabeteko txandaz izaten du presidentzia. Jorratzen diren gaien larritasunaren arabera aldatzen da Europar Batasuneko Kontseiluaren bileren maiztasuna. Hala, esaterako, Ekonomia eta Finantza Kontseilua eta Nekazaritza Kontseilua, hilero bildu ohi dira.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

  • Europako Batasuneko Kontseiluaren webgune ofiziala (Bulgarieraz) (Txekieraz) (Danieraz) (Alemanez) (Estonieraz) (Grezieraz) (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Gaeleraz) (Italieraz) (Letonieraz) (Lituanieraz) (Hungarieraz) (Malteraz) (Nederlanderaz) (Polonieraz) (Portugesez) (Errumanieraz) (Eslovakieraz) (Eslovenieraz) (Finlandieraz) (Suedieraz)