Sardiniera
Sardiniera (Sardu edo Saldu) Sardinia irlan (Italia) hitz egiten den hizkuntza da. Sardiniako erregio autonomo osoan hitz egiten da, Alger hirian izan ezik, bertako katalana (forma arkaiko batean) baita; San Pietro eta Sant'Antioco uharteetan, aldiz, liguriera mantentzen da; eta iparraldean gallurera mintzatzen da.
Sardiniera | |
---|---|
sardu | |
![]() Sardiniako hizkuntza eta dialektoak. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Italia |
Hiztunak | 2,5 milioi |
Rankinga | ez 100 mintzatuenen artean |
Eskualdea | Sardinia |
Araugilea | arautu gabea |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak Italiar hizkuntzak Hizkuntza erromantzeak Southern Romance (en) ![]() | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, aditza objektua subjektua, SOV hizkuntza eta silabadun hizkuntza |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | sc |
ISO 639-2 | srd |
ISO 639-3 | srd |
Ethnologue | srd |
Glottolog | sard1257 |
Wikipedia | sc |
IETF | sc |
Erromantze hizkuntza da, mendebaldeko neolatindar taldekoa. Hainbat dialektotan banatuta dago eta latinaren ezaugarriak gehien mantentzen dituen hizkuntza dela kontsideratzen da.
1997az geroztik, Sardiniako bigarren hizkuntza ofiziala da, italierarekin batera.
Sardiniako hizkuntzak Aldatu
Sardiniera bi talde nagusitan banatzen da:
- Sardiniera logudorearra (Logudorese), Sardiniako iparraldean eta erdialdearen zati batean hitz egiten da. Aldaerarik arkaikoena da, baita latinetik gertuen dagoen hizkera eta prestigio handiena duena ere. Kultur sorkuntzaren aldetik ere, biziena da.
- Sardiniera kanpidanearra (Campidanese), irlaren hegoaldean eta erdialdearen zati batean hitz egiten da. Katalanaren zein Toskanako eragin nabaria du. Hiztun kopuru handiena du.
Era berean, ondokoak ere sardinieraren dialektotzat hartzen dira sailkapen batzuetan, korsikeraren eta beste hizkuntza batzuen eragin hadiagoa duten arren:
- Gallurera (Gallurese), Galluran hitz egina (irlaren ipar ekialdean); korsikerarekin lotura handia du, bai egitura gramatikalari eta baita ahoskerari ere dagokienean. Sardiniera eta korsikeraren arteko trantsiziozko hizkuntzatzat hartzen da.
- Sassariera (Sassarese), Sassari, Porto Torres eta inguruetan hitz egina, gallurera eta logudorear aldaeraren arteko aldaera da, eta Pisako, Genovako (genovera) zein katalanaren eragin nabaria du.
Beste hizkuntza komunitate batzuk ere badaude Sardinian, katalana mintzatzen da L'Alguer hirian, eta hego-mendebaldeam San Pietro eta Sant'Antioco uharteetan tabarchino deitu ohi duten mintzaira liguriar bat hitz egiten da.
Eredu batua Aldatu
2000. urtean lanean hasi ziren idatzizko eredu batua erdiesteko helburuarekin. Hasieran, Limba Sarda Unificada (LSU) izeneko eredua lantzen hasi ziren, baina urte batzuk geroago eta politikaren gorabeherek eraginda, 2006tik Limba Sarda Comuna (LSC) delakoa hobesten da: dialekto kanpidanearra oinarri nagusi du, eta oso eztabaidatuta dago.
Ikus, gainera Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
- Accademia campidanese di lingua sarda (sardiniera kanpadinearrean)
- Ditzionàriu online (sardinieraz, italieraz eta ingelesez)