Ireki menu nagusia

Erresuma Batua Europar Batasunetik irtetea —maiz ingelesezko Brexit (British + exit, «Britainiar irteera») portmanteau izendapenaz deitua— Erresuma Batuak Europar Batasunetik irteteko erreferenduma izan zen. Britainia Handian nahiz Ipar Irlandan Europar Batasunetik ateratzearen aldeko zenbait alderdi politiko eta hiritar talde eta pertsona nabarmen zeuden, 1973an Erresuma Batua Europar Batasunaren aurrekariari batu zitzaionez geroztik. Jada 1975ean Erresuma Batuan Europako Ekonomia Erkidegoaren barnean mantendu edo ateratzearen inguruko galdaketa bat egin zen, eta mantentzearen aldeko aukerak irabazi zuen. 2016ko ekainaren 23an erreferenduma egin zen, Erresuma Batua Europar Batasunean mantendu ala atera, eta boto-emaileek Erresuma Batua Europar Batasunetik banatzea erabaki zuten.

Erreferendumaren emaitzakAldatu

Ekainaren 24 goizean eman zituzten emaitzak: %51.9 Europar Batasunetik alde egitearen alde bozkatu zuten eta %48.1 Europear Batasunean mantentzearen alde bozkatu zuten.[1][2]

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez)  Hooton, Christopher Brexit: Petition for second EU referendum so popular the government site's crashing Independent Print Limited .
  2. (Ingelesez)  Boult, Adam (26 June 2016) «Petition for second EU referendum attracts thousands of signatures» The Daily Telegraph .

Ikus gaineraAldatu