Bruselako Ituna

Bruselako Ituna edo Bat Egiteko Ituna[1] nazioarteko itun bat izan zen, Alemaniako Errepublika Federalak, Frantziak, Herbehereek, Luxenburgok, Belgikak eta Italiak 1965eko apirilaren 8an Bruselan sinatu zutena. Haren bitartez, ordura arte beren kasa funtzionatu zuten Europako Ekonomia Erkidegoaren, Euratomen eta Europako Ikatz eta Altzairuaren Erkidegoaren antolaketa egiturak batu ziren, Europako Ekonomia Erkidegoa izenaren baitan. 1967ko uztailaren 1ean sartu zen indarrean.

Hiru erakundeak gobernatzeko Europako Batzordea eta Europako Erkidegoetako Kontseilua sortu ziren, eta guztientzat aurrekontu bateratua ezarri zen. Askoren ustez, hitzarmen hau izan zen egungo Europar Batasunaren sorrera ituna. 1997ko Amsterdameko Itunak ordeztu zuen.

ErreferentziakAldatu

  1. Bat Egiteko Ituna. bizkaia.eus . Noiz kontsultatua: 2020-9-21.

Kanpo estekakAldatu