Estrasburgo
Estrasburgo, Strasbourg edo Strassbourg[1] (frantsesez Strasbourg, alemanez Straßburg, alsazieraz Strossburi) Frantziako ipar-ekialdeko Rhin Beherea departamenduko udalerri bat da, Ekialde Handia eskualdeko hiriburua. Ill ibaiaren ertzean dago, Rhinen ondoan. Marne eta Rhône ubideek Rhin ibaiarekin lotzen dute, ibai-portu handi batean.
Estrasburgo Strasbourg | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||
![]() | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatu burujabe | ![]() | ||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||
Eskualdea | ![]() | ||||||||
Lurraldeko administrazio-erakunde | Rhin Beherea | ||||||||
Alkatea |
Jeanne Barseghian (en) ![]() | ||||||||
Izen ofiziala | Strasbourg | ||||||||
Jatorrizko izena | Strasbourg | ||||||||
Posta kodea |
67000, 67100 eta 67200 | ||||||||
Geografia | |||||||||
Koordenatuak | 48° 34′ 24″ N, 7° 45′ 08″ E / 48.5733°N,7.7522°EKoordenatuak: 48° 34′ 24″ N, 7° 45′ 08″ E / 48.5733°N,7.7522°E | ||||||||
![]() | |||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 78.26 km² | ||||||||
Altuera | 143 m | ||||||||
Mugakideak | Bischheim, Eckbolsheim, Eschau, Illkirch-Graffenstaden, Lingolsheim, Oberhausbergen, Ostwald, Schiltigheim eta La Wantzenau | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
284.677 (2018ko urtarrilaren 1a)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 3.637,58 bizt/km² | ||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||
Sorrera | K.a. 12 | ||||||||
Telefono aurrizkia |
388, 390, 368 | ||||||||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Udako Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||
Hiri senidetuak |
Boston, Dresden, Jidda, Ramat Gan (en) ![]() | ||||||||
Hizkuntza ofiziala | frantses | ||||||||
strasbourg.eu |
Estrasburgoko hirigune metropolitarrak 650.000 biztanle zituen 1999an, bere eragina Alemaniako eskualde askotara luzatzen delarik. Frantziako zazpigarren metropolirik handiena da, eta bere kokapenari esker, komunikazio-gune paregabe bat da (nabigazioa batez ere, Rhin ibaian).
Frantzia eta Alemania arteko borroken kausa izan da historikoki Estrasburgo, bi herrialdeek nahi baitzuten. Frantziarrak 1633an jabetu ziren hiriaz. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, hiri frantses hau batasunaren elementu eta ikur bihurtu zen, eta horregatik kokatu ziren hiri honetan Europako Kontseiluaren egoitza, baita Europar Legebiltzarra eta Giza Eskubideen Europako Auzitegia ere.
Europar Batasunak Estrasburgo aukeratu zuen Europako Legebiltzarraren egoitza izateko, Bruselarekin batera konpartitzen duen funtzioa. Era berean, Rhin ibaian nabigazioa sustatzeko komisioaren egoitza ere bada hiria.
KlimaAldatu
Datu klimatikoak (Estrasburgo) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.5 | 21.1 | 25.7 | 29.7 | 33.3 | 37.0 | 37.4 | 38.5 | 33.4 | 29.1 | 22.1 | 18.3 | 38.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 4.2 | 6.2 | 11.1 | 14.9 | 19.6 | 22.4 | 25.1 | 25.0 | 20.7 | 14.6 | 8.3 | 5.3 | 14.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.0 | -0.7 | 2.2 | 4.6 | 9.0 | 12.1 | 13.9 | 13.6 | 10.3 | 6.6 | 2.3 | 0.3 | 6.1 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -23.2 | -22.3 | -16.7 | -5.6 | -2.4 | 1.0 | 4.9 | 3.2 | -0.6 | -7.6 | -10.8 | -23.4 | -23.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 30 | 35 | 36 | 43 | 78 | 77 | 66 | 58 | 62 | 53 | 50 | 45 | 631.4 |
Eguzki orduak | 54 | 83 | 132 | 170 | 206 | 206 | 224 | 232 | 157 | 84 | 51 | 35 | 1633 |
Iturria (1): L'internaute: Villes [2] | |||||||||||||
Iturria (2): Météo-France [3] |
HistoriaAldatu
842. urtean Karlos Burusoilak eta Luis germaniarrak bertan egin zuten Estrasburgoko zin ospetsua, Lotario I.aren aurka. Idazki hori frantsesaren lehen lekukotzat hartzen da. 855etik aurrera Germaniako Erromatar Inperio Santuan sartu ziren Estrasburgo eta Alsazia. Estrasburgon bizi izan zen Gutenberg 1434-1447 urteetan eta bertan asmatu zuen inprenta. 1681ean Frantziaren eskuetara igaro zen Estrasburgo eta Vaubanek gotorlekua eraiki zuen 1687an. Goethek eta Metternichek bertako Unibertsitatean ikasi zuten.
1792an Rouget de Lislek Estrasburgon kantatu zuen lehen aldiz Rhineko armadaren kanta (La Marseillaise). 1870ko irailaren 28an alemaniarrek setiatu eta beretu zuten hiria. 1918 arte Alemaniarren mende geratu zen. Bigarren Mundu Gerran kalte handiak jasan zituen, eta Leclerc jeneralak hartu zuen 1944ko azaroaren 23an.
BiztanleriaAldatu
1684 | 1789 | 1851 | 1871 | 1910 | 1921 | 1936 | 1946 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
22.000 | 49.943 | 75.565 | 85.654 | 178.891 | 166.767 | 193.119 | 175.515 |
1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2006 |
200.921 | 228.971 | 249.396 | 253.384 | 248.712 | 252.338 | 263.941 | 272.975 |
EkonomiaAldatu
Estrasburgoko industriak garrantzia handia du Alsazian. Ibai-portu garrantzitsua (9.439.000 tona urtean). Bi petrolio findegi.
HezkuntzaAldatu
OndareaAldatu
Katedrala XI. eta XIV. mendeen artean eraikia da, eta gezi-dorre bakarra du; eskultura, beirategi eta tapiz gotiko ugariz apaindua dago. Beste monumentu batzuk: apezpikuaren etxea (udal museoa egun), Santo Tomasen eliza (XIII-XIV. m.) eta Unibertsitatea, 1567an eraikia. San Pedro Gaztea (XIII. m.) eta San Gilen (XV. m.) elizak. San Pedro Zaharra (XV. m.). Rohan familiaren gazteluak hiru museo ditu. Petite France izeneko auzo ikusgarria. Europako Kontseiluko jauregia (1950).
Bere gune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1998an.
Herri eta hiri senidetuakAldatu
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia - Exonimia zerrenda
- ↑ L'internaute. Climat, Strasbourg - Rhin Beherea. .
- ↑ Météo-France. Normales, Strasbourg-Entzheim. .[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Frantsesez) (Alemanez) (Ingelesez) Hiriaren webgune ofiziala