G20 (ingelesez: Group of Twenty) nazioarteko foro bat da, 19 estatu burujabek eta Europar Batasunak osatua. Munduko eztabaida politiko eta ekonomikorako esparru nagusietako bat da, munduko biztanleen % 66 eta aberastasunen % 85 biltzen baititu.

G20
Datuak
Izen laburraG20
Motatalde geopolitikoa, nazioarteko erakundea eta gobernu arteko erakundea
Jarduera
Kide kopurua20
Osatuta
Historia
Sorrera1999ko irailaren 26a
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: g20org Twitter: g20org Instagram: g20org Edit the value on Wikidata

Estatu kideak hauek dira (alfabetoaren hurrenkeran): Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Argentina, Australia, Brasil, Erresuma Batua, Errusia, [[Frantzia, [[Hego Afrika, [[Hego Korea, India, Indonesia, Italia, [[Japonia, Kanada, Mexiko, Saudi Arabia, Txina eta Turkia. Horiez gain, Europar Batasunak ordezkari bat du.[1]

G20a bi fasetan sortu zen: lehenengoan, 1999. urtean bigarren mailako talde ekonomiko eta finantzariotzat eratu zen; geroago, 2008. urtean, gaur egun ezagutzen dugun egiturarekin.

2009ko G20aren goi-bilkuran erabaki zuten euren burua izendatzea munduko lankidetza ekonomiko eta finantzarioaren gune nagusia[2]. Ondorioz, taldearen garrantzi ekonomiko eta politikoa hazten joan da hurrengo hamarkadan zehar, eta gaur egun munduan eragin globala duen gunetzat hartzen dute analistek[3]; bere kidegoaren mugengatik[4], erabakitako politika aurrera eramateko planifikazio ezaren ondorioz[5] eta dagoeneko martxan dauden nazioarteko erakundeen alboratzeagatik kritikak jaso ditu. G20aren bilerek protestak izan ohi dituzte aurrean, batez ere globalizazioaren aurkako mugimenduen aldetik[6][7].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Barría, Cecilia. (2018-11-29). Qué es el G20 y qué países de América Latina participan (y lo que ganan con estar ahí). (Noiz kontsultatua: 2019-02-23).
  2. «Officials: G-20 to supplant G-8 as international economic council - CNN.com» www.cnn.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  3. «isbn:1137349271/ - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  4. (Ingelesez) «Norway Takes Aim at G-20: 'One of the Greatest Setbacks Since World War II'» Der Spiegel 2010-06-22 ISSN 2195-1349. (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  5. (Ingelesez) Bosco, David. «Who would replace Argentina on the G20?» Foreign Policy (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  6. (Ingelesez) «Reuters | Breaking International News & Views» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  7. (Ingelesez) «G20 protests: Why the international summit attracts so much anger - National | Globalnews.ca» Global News (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).

Kanpo estekak aldatu