Henrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Henrike IV.a (Goslar, 1050eko azaroak 11-Liege, 1106ko abuztuak 7), germaniar errege izan zen 1056tik, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea 1084tik 1105ean kargua utzi zuen arte. Saliar dinastiako hirugarren enperadorea izan zen. Henrike III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa enperadorearen eta Agnes Poitoukoaren semea izan zen.

Henrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa


Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea

1056ko urriaren 5a - 1105eko abenduaren 31
Henrike III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa - Henrike V.a Germaniakoa
Bavariako dukea

Bizitza
JaiotzaGoslar1050eko azaroaren 11
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
HeriotzaLieja1106ko abuztuaren 7a (55 urte)
Hobiratze lekuaSpirako katedrala
Familia
AitaHenrike III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
AmaAgnes of Poitou
Ezkontidea(k)Bertha of Savoy (en) Itzuli
Eupraxia Kievekoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaSaliar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, Enperadorea eta idazlea
Altuera1,80 metro
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Biografia aldatu

1056an, bere aita Henrike III.a hil ondoren, errege germaniar bihurtu zen bere amaren erregeordetzapean, eta, ondoren, Anon Koloniakoa eta Adalberto Bremengoa gotzainen erregeordetzapean. Bere erregealdian (adin nagusitasunera 1065ean iritsi zen), errege germaniar eta enperadore bezala zuen boterea sendotzeaz arduratu zen, hirien boterea babestuz eta saxoien aurka borrokatuz. Bere boterea, onura eta titulu eklesiastikoak emanez ere sendotzen saiatu zen, arrazoi honegatik, 1077ko urtarrilean, Gregorio VII.a aita santuarekin bere ika-mika hasiz, Henrike IV.ak Wormsen kontzilio bat deitu zuenean. Honekin, aita santua kargutik kendu zuen, nork, hilabete bat beranduago, boterea berreskuratu eta enperadorea eskumikatu zuen, Gregorio VII.aren autoritatea publikoki onartu behar izan zuena Canossako gazteluan urte horretan bertan. Erdi Aroan aita santuek eta errege kristau batzuk izan zuten gatazkaren hasiera izan zen, inbestiduren auzia bezala ezagutzen den gatazka.

Printze alemaniarrek, Rodolfo Suabiakoa eta Hermann Salmekoa buruzagi zituztela, ez zuten onartu Henrike IV.ak enperadore titulua berreskuratu izana, eta bere aurkako borroka bat hasi zuten. Berriz Gregorio VII.aren aurka eginez, bigarren aldiz eskumikatua izan zen. Henrike IV.ak, orduan, aita santu bezala (antipapatzat hartzen dena), Ravenako antzinako artzapezpikua izendatu zuen Klemente III.a izenarekin, eta honen bidez koroatu zen enperadore 1084an.

Bere erregealdiko azken urteetan, bere seme nagusia zen Henrike V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak eta bere bigarren emazteak ere parte hartu zuten matxinadei aurre egin behar izan zien. 1105ean, Mainzeko Dietak tronua uztera behartu zuen.

Liege hirian hil zen 1106an.

Seme-alabak aldatu

1066ko uztailak 13an, Trebur alemaniar hirian ezkondu zen lehen aldiz, Berta Savoiakoarekin, Oton I.a Savoiakoa markesa eta Adelaida Susakoaren alaba zena. Bertarekin, honako seme-alaba hauek izan zituen:


Aurrekoa
Henrike III.a
Erromatarren Erregea (Alemaniako erregea)
1053-1084
Ondorengoa
Konrado II.a
Aurrekoa
Henrike III.a
Germaniako Erromatar Inperio Santuko Enperadorea
1084-1105
Ondorengoa
Henrike V.a
Aurrekoa
Konrado I.a Bavariakoa
Bavariako dukea
1053-1054
Ondorengoa
Konrado II.a Bavariakoa
Aurrekoa
Konrado II.a Bavariakoa
Bavariako dukea
1055-1061
Ondorengoa
Oton II.a Bavariakoa
Aurrekoa
Welf I.a Bavariakoa
Bavariako dukea
1077-1096
Ondorengoa
Welf I.a Bavariakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa