Wehrmacht
![]() Balkenkreuz gurutzea, Burdinazko Gurutzearen bertsioa: Wehrmacht gudarostearen ikurra zen. | ||
Buruzagiak | ||
---|---|---|
Garaia | 1935-1945 | |
Herrialdea | ![]() | |
Funtzioa | Hirugarren Reicheko Indar Armatuak | |
Koartel Nagusia | Zossen | |
Buruzagi Gorena | Adolf Hitler | |
Ekintza Lekuak | Espainiako Gerra Zibila Bigarren Mundu Gerra |
Wehrmacht (alemanez, Defentsa indarra) Errejimen Naziak aurretik Weimar Errepublikako Reichswehr erakunde militarra desegin ondoren sortutako Alemania Naziaren indar armatuen batasuna izan zen; 1935-1945 urte bitartean jardun zuen. Hasiera batean, hiru sailetan banaturik zegoen: Heer (Lurreko Gudarostea), Kriegsmarine (Itsas Gudarostea) eta Luftwaffe (Aire Indarra).
1940an, Waffen-SS (Eliteko Borroka Taldeak) eta 1944an Volkssturm (hitzez hitz, Herriaren ekaitza, hots, Milizia Nazionala) erakundeak ere gehitu zitzaizkion.