Ibilbide luze
Ibilbide luzeak edo mendiko ibilbide luzeak (laburdura GR da, frantsesezko akronimoa Grande Randonnée, "Ibilbide Handia") iraupen luzeko ibilbide seinaleztatuak dira, gutxienez egun bat baino gehiagokoak. Tokian tokiko mendiko federazioak izaten dira ibilaldi handi horiek marrazten dituztenak. Bideen zainketaz eta seinaleztapenaz boluntarioak arduratzen dira.
Badira baita ere GRP esaten zaien ibilbide luzeak (Frantsesezko akronimoa hori ere: Grande Gandonnée de Pays, "Eskualdeko Ibilbide Handia"). Itzuliak izaten dira gehienetan eta eskualde jakin bat ezagutzeko parada ematen dute.
GR eta GRP siglak eta horien seinale-ikurrak erregistratutako markak dira.
Europa mailan, Europako Ibiltarien Federazioak (European Ramblers Association, ERA) estatuen mugen gaindiko hamaika ibilaldi trazatu ditu.
Seinaleztapena
aldatuGR ibilbideek honako marka hauek izaten dituzte:
- Euskal Herria, Frantzia, Belgika, Herbehereak eta Espainian : bi margo arrasto horizontal, bata gorria eta bestea zuria.
- Luxenburgon : lauki edo biribil horiak.
- Suitzan : hiru marra horizontal, zuria-gorria-zuria (mendiko ibilbideak) edota erronbo horiak.
GRPak ere modu berean balizatzen dira. Frantzian marra zuriaren ordez marra horia erabiltzen dute.
GRen zerrenda
aldatuEuskal Herria
aldatu- GR 8: Aturritik Pirinioetara (Lapurdi)
- GR 9: Zezen-Bidea. Noaindik (Nafarroa) Azpeitira (Gipuzkoa). Nafarroatik Urola aldera zezenak ekartzen ziren garaietan, unaiek egiten zuten bidea berreskuratu da ibilbide luze hau burutzeko.
- GR 10: Pirinioetako ibilbidea (ipar isurialdea). Hendaiatik (Lapurdi) Banyuls de la Marenda-ra (Ipar Katalunia).
- GR 11: Pirinioetako ibilbidea (hego isurialdea). Higer lurmuturretik (Hondarribia, Gipuzkoa) Creus lurmuturrera (Girona, Katalunia).
- Pirinioetako Ibilaldi Garaia (HRP) : Gailurrik gailur Pirinioak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen dituen ibilaldia.
- GR 12: Euskal Herriko Ur-Mugaren Ibilaldia. Zurizatik (Huesca) Angulo lepora, Euskal Herria Ekialdetik Mendebaldera zeharkatzen duen ibilaldi honek kantauriar eta mediterraneo isurialdeak banatzen dituzten mendiak zeharkatzen ditu.
- GR 13: Erronkariarren Abelbidea. Lazargo gainetik (Erronkari, Nafarroa) Bardeara (Nafarroa).
- GR 20: Aralarri itzulia (Gipuzkoa - Nafarroa).
- GR 21: Xabier - Loiola.
- GR 25: Arabako lautadari itzulia mendi magalean. Langraiz Okatik (Araba) ateratzen da itzulia.
- GR 34: Gipuzkoako Artzain Bideak. Donostia-Arantzazu (80 km).
- GR 35 Gipuzkoako Artzain Bideak: Aralar-Kosta (43.5 Km.)
- GR 38: Ardoaren eta arrainaren bidea. Oiondik (Araba) Bizkaiko kostaldera.
- GR 65: Done Jakue bidea.
- GR 98: Urdaibairi itzulia. Gernikatik irteten den ibilbidea.
- GR 120: Hiru Tenpluen ibilbidea (Gipuzkoa, 44 km). Urola arroan zehar aurrera eginez, Gipuzkoako hiru tenplu garrantzitsuenetakoak lotzen ditu ibilbide honek: Loiola, Antio eta Arantzazu.
- GR 121: Gipuzkoari itzulia.
- GR 123: Bizkaiari itzulia.
- GR 220: Iruñerriari itzulia.
- GRE 9: Kostaldeko ibilbidea.
Frantzia
aldatu- GR 1: Parisi itzulia :
Chantilly, Coulommiers, Provins, Fontainebleau, Chevreuse, Mantes-la-Jolie
Rouen (Itsas Sena),Paris,Dijon (Urrezko Kosta)
La Baule (Loira Atlantikoa), Saumur (Maine-eta-Loira), Orleans (Loiret), Nevers (Nievre), Mont Mezenc (Loira Garaia)
- GR 5: Herbehereetatik Nizara :
Bergen-op-Zoom (Herbehereak), Hasselt (Linburg-Belgika), Metz (Mosela), Belfort (Belfortgo lurraldea), Chamonix (Savoia Garaia), Niza (Itsas Alpeak)
- GR 7: Alsaziatik Andorrara :
Ballon d'Alsace gailurretik (Vosges mendikatea, Alsazia), Dijon (Urrezko Kosta), Saint-Etienne (Loira), Lodeve (Herault), Andorra la Vella (Andorra)
- GR 9: Saint-Amouretik Saint-Tropezera [5] [6] :
Saint-Amour (Jura), Leoncel (Drome), Saint-Tropez (Var)
- GR 11: Parisi itzulia : ikus GR 1
- GR 12: Herbeheretatik Parisera [7] :
Bergen-op-Zoom (Herbehereak), Brusela (Belgika), Paris (Frantzia)
- GR 13: Fontainebleautik Bourbon-Lancyra [8] :
Fontainebleau (Sena-eta-Marne)etik Bourbon-Lancy (Saone-eta-Loira)ra
- GR 21: Le Havretik Treportera, Normandiako kostaldean :
Dieppe, Le Havre, Etretat, Fecamp, Saint-Valery-en-Caux, Veules-les-Roses (Itsas Sena)
Eskozia
aldatuIngalaterra
aldatuEspainia
aldatu- GR-1: Ibilbide Historikoa. Ampurias-etik (Girona) Finisterrera (A Coruña).
- GR-7: Andorratik Gibraltar-era.
- GR-8: Ulldeconatik (Tarragona) Villel-a (Teruel).
- GR-10 (Espainia): Puzol (Valentzia) Aldea del Obispo-ra (Salamanca).
- GR-10.1: Cotos mendatetik (Madril eta Segovia probintzien arteko mugan) Fuenfria mendatera (Madril eta Segovia probintzien arteko mugan)
- GR-14: Duero arroan. Duero ibaiaren ibilbidea jarraitu asmo duen GRa, baina bi zati daude soilik balizaturik: San Martín de Rubiales - Villafranca de Duero artekoa Valladoliden eta Saucellego urtegitik San Lorenzoko zubira artekoa Salamancan.
- GR-16: Serrabloko bidexka. Biescas-etik Nocito-ra (Huesca).
- GR-18: Ribagorzako bidexkak. Fonz-etik (Huesca) Anetoko gainera (Huesca).
- GR-19: Sobrarbeko bidexka. Biadosgo aterpetxetik Muro de Rodara Huescan.
- GR-24: Calatayud, Daroca eta Gallocantako bidexkak. Aldehuela de Liestos-etik Peracencera (Teruel).
- GR-26: Tierra de Campos bidexka. Valladolid hiriburutik Mayorgara (Valladolid).
- GR-27: Esgueva bailarako bidexka. Valladolidetik Encinas de Esguevara.
- GR-30: Torozos mendiak. Valladolidetik abiatzen da.
- GR-33: Lluna plena bidexka. Castellón de la Planatik San Juan de Peñagolosara (Castellon).
- GR-36: Espadan mendilerroa. Vilavellatik Montanejosera, Castellón de la Plana eta Valentzia artean.
- GR-37: Serrania - abelbideak (Valentzia).
- GR-39: Mestako abelbidea. Veredaseko amabirjinaren ermitatik Fuenteovejunara (Cordoba).
- GR-40: Soriako Erret Abelbidea. Cordobatik Veredaseko amabirjinaren ermitara (Cordoba).
Katalunia
aldatu- GR 2: Junqueratik (Girona) Aiguafredara (Bartzelona).
- GR 3: Katalunia Erdiko Ibilbidea. Leidan hasi eta berriro ere hara itzultzen da 1.000 km pasa egin ostean.
- GR 4: Puigcerdatik (Girona) Mequinenzara (Zaragoza, Espainia) Montserratetik igaroz (Bartzelona).
- GR 5: Natur Parkeen ibilbidea. Canet de Mar-etik atera (Bartzelona) eta Sitges-era (Bartzelona) joaten da Bartzelona hiribazterrari itzulia emanez.
- GR 6: Bartzelonatik Montserratera (Bartzelona). Erromes bidaia.
- GR 15: Pirinioen atariko bidea. Pont de Suert-etik (Lleida) Acumuer-a (Huesca) doa.
- GR 92: Mediterraneoko bidea. Portbou-tik (Girona) Ulldecona-ra (Tarragona).
- GR 96: Monserraterako erromes bidea. Vallvidreratik Montserratera (Bartzelona).
- GR 97: Sant Celoni - La Beguda Alta (Katalunia).
- GR 107: Gizon Onen bidea. Queralt-etik (Bartzelona) Montsegur-a (Ariege, Okzitania).
- GR 170: L'Estany - Vidrà (Katalunia).
- GR 171: Pinos-etik (Lleida) Pauls-era (Tarragona).
- GR 172: Bellprat-etik Mussara (Tarragona).
- GR 173: Sant Llorenç Savall - Sant Llorenç Savall (Katalunia).
- GR 174: Prioratoaren bidea. Teixetako lepotik Albarcara (Tarragona).
- GR 175: Santes Creus - Santes Creus (Katalunia).
- GR 176: Navas - Navas (Katalunia).
- GR 177: Moia - Moia (Katalunia).
- GR 192: Cambrils - Amposta (Katalunia).
- GR 211: Vielha - Vielha (Katalunia).
- GR 221: Harriaren bidea Sec-en (Balear uharteak)
- GR 241: Borreda - Borreda (Katalunia).
Okzitania
aldatuRoyan (Itsas Charente), Limoges (Vienne Garaia), Puy de Dôme (Puy-de-Dôme), Saint-Flour (Cantal), Pont-Saint-Esprit (Gard), Grasse (Itsas Alpeak)
- GR 6: Saint-Vrrandik Langonera [9] [10] [11] :
Saint-Véran (Alpe Garaiak), Tarascon, (Rodanoren Ahoak), Conques (Aveyron), Langon (Gironda)
- GR 10: San Martingo Harritik Port-Vendresera (Ipar Katalunia) :
San Martingo Harria (Bearno), Bagneres-de-Luchon (Garona Garaia), Merens-les-Vals (Ariege), Banyuls (Ipar Katalunia)
Galizia
aldatu- GR-53: Vigoko ibilbide panoramikoa (Pontevedra).
- GR-56: Transourensearra (Galizia).
- GR-94: Landa bidea. Vigotik (Pontevedra) Santiagora (A Coruña).
Kanariak
aldatu- GR-130: Itsasertzeko bidea (Palma uhartea).
- GR-131: Bolkanen ibilbidea (Palma uhartea).
Kortsika
aldatu- GR 20: Calenzanatik Concara :
. Uhartearen iparraldetik hegoaldera.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Gipuzkoako Mendi Ibilbideak
- Estatu frantseseko eta Belgikako GRak
- Ibiltarien Europar Federazioa
- Estatu frantseseko oinezko ibilbideen federazioa
- Belgikako GRak